Hay 1160 invitados y ningún miembro en línea

 

LABek Iruñeko Udal Haur Eskoletako ezohiko LEPko hainbat plazaren aurka Nafarroako Administrazio Auzitegian helegitea aurkeztu du

Irakaskuntza 2022/06/30

Iruñeko Udal Haur Eskoletako (HHEE) LABeko ordezkariok egonkortzeko ezohiko LEPko hainbat lanposturen aurka Nafarroako Administrazio Auzitegian (NAA) helegitea jartzeko erabakia jakinarazi nahi dugu, baita horretara eraman gaituzten arrazoiak ere.

Plazak egonkortzeko prozesuan lan nekeza egin behar izan dugu, alde batetik gaian adituak ez garelako baina, bestetik eta batez ere, informazio faltagatik.

Informazio eskasia eta erantzunik eza izan dira prozesu osoa gidatu duten ardatzak. Iruñeko HHEEetako langileen batzordeok behin baino gehiagotan eskatu genizkien Giza Baliabideei eta Gerentziari ezohiko LEPan argitaratuko ziren plazen zerrenda emateko, eta apirilaren amaieran, egonkortzeko plazen lehen zerrenda bidali ziguten. Ahal genuen moduan berrikusten hasi ginen, informazio eta bitarteko gutxi zegoelako. Akats batzuk ikusi genituen Plantilla Organikoan eta zerrendan. 2016ko eta 2018ko plantilla organikoekin ere berrikusi genuen: iruditu zitzaigun zenbait plaza gehitzea falta zela, eta gehienak merezimendu-lehiaketaren prozesuan sartuko zirela, lehiaketa-oposizioaren (ohiz kanpokoa) ordez.

Maiatzaren 9an, Zuzendaritza Teknikoarekin eta Giza Baliabideekin bilduta, berriro azpimarratu genuen langile-batzordeoi beharrezko informazioa eman behar zitzaigula egonkortze-prozesuan sar zitezkeen plazak identifikatu eta berrikusi ahal izateko. Era berean, eskabide bidez honako hauek ere eskatu genituen: plazen kopurua, egun plazak betetzen dituzten pertsonak, lanpostuak sortzeko antzinatasuna, pertsonek erakundean duten antzinatasuna edo erakundean alta emandako eguna, pertsonek plaza horietan duten antzinatasuna, plazen izaera... Gaur gaurkoz, oraindik jaso ez dugun informazioa. Egun horretan bertan, maiatzaren 9an, LEParen proposamena bidali ziguten. Proposamen hori 2022ko maiatzaren 24ko 100. NAOn argitaratu zen, Fernando Sesma presidenteak sinatuta 2022ko maiatzaren 19an. Beraz, langileen batzordeei LEParen proposamena eman zitzaienerako, proposamen hori argitaratu zain zegoen, langileen batzordeekin landu gabe.

Hala ere, batzordeetan plazak berrikusten jarraitu genuen eta maiatzaren 19an gure proposamena Giza Baliabideei, Zuzendaritza Teknikoari eta Gerentziari helarazi genien. Maiatzaren 19tik 31ra, artean egun batzuk baziren negoziatu ahal izateko, nahiz eta gutxi izan. NAOn LEParen argitalpena ikusita, eta akatsak zeudela sinetsita, LABeko ordezkariok dokumentua gure sindikatuko zerbitzu juridikoarekin kontrastatu genuen.

Ekainean zehar, plaza bakoitza banan-banan aztertzen jarraitu dugu, eta ahal izan dugun moduan lortu dugu informazioa. Ekainaren 18an eta 20an, LABeko ordezkariok egokitzat jo genituen akatsen zuzenketak bidali genizkien Giza Baliabideei eta Gerentziari, kontuan hartuta ekainaren 24an betetzen zela NAOn argitaratu zenetik hilabetea eta, LEPa NAAra jo aurretik, informazioa kontrastatu behar zutela. Esan ziguten 23an, eta beranduenez ekainaren 24an, lehen orduan, eskatutako akatsen zuzenketei buruzko erantzuna jasoko genuela.

Gaur egun, maiatzak 29, oraindik ez dugu erantzunik jaso. Horregatik guztiagatik, ekainaren 24a, ostirala, azken eguna izanik eta azken ordura arteko erantzunaren zain, LABeko ordezkariok akatsak zuzentzeko bidali genituen plazen aurka NAAra jotzea erabaki genuen,

Iruñeko Udaleko HHEEetako LABeko ordezkariak

LAB recurre al TAN varias plazas de la OPE extraordinaria de las Escuelas Infantiles Municipales de Iruñea

Irakaskuntza 2022/06/30

Las delegadas de LAB de las Escuelas Infantiles (EEII) Municipales de Pamplona-Iruñea queremos dar a conocer nuestra decisión de recurrir ante el Tribunal Administrativo de Navarra (TAN) varias plazas de la OPE extraordinaria de estabilización, así como los motivos que nos han conducido a ello.

El trabajo que nos ha tocado realizar en el proceso de estabilización de plazas ha sido arduo, por una parte por la falta de información y, por otra, porque no somos expertas en la materia.

La escasez de información y la falta de respuesta han sido las constantes que han regido todo el proceso. Tras solicitar las comisiones de personal de las EEII de Iruña, en más de una ocasión, a Recursos Humanos y Gerencia que se nos facilitara el listado de las plazas que saldrían publicadas en la OPE extraordinaria, a finales de abril nos enviaron un primer listado de las plazas para la estabilización. Lo comenzamos a revisar como pudimos, por la escasez de información y medios. Vimos varios errores en la Plantilla Orgánica y en el listado. También lo revisamos con las Plantillas Orgánicas del 2016 y 2018: nos pareció que faltaban de añadir varias plazas, y que la gran mayoría entrarían en el proceso de concurso de méritos, en lugar de concurso-oposición (extraordinaria).

El 9 de mayo, reunidas con Dirección Técnica y RRHH, volvimos a insistir en que se proporcionara a las comisiones de personal la información necesaria para poder identificar y revisar las plazas susceptibles de entrar en el proceso de estabilización. También solicitamos mediante instancia el número de las plazas, la persona que la ocupa actualmente, antigüedad de creación de la plaza, antigüedad de la persona en el Organismo o fecha de alta en el Organismo, antigüedad de la persona en esa plaza, naturaleza de la plaza… información que, a día de hoy, aún no hemos recibido. Ese mismo día, 9 de mayo, nos enviaron la propuesta de OPE, propuesta que fue publicada en el BON nº 100, de 24 de mayo de 2022, firmada por el Presidente Fernando Sesma, el 19 de Mayo de 2022. Por lo que, para cuando se facilitó a las comisiones de personal la propuesta de OPE, esta ya estaba a la espera de ser publicada y sin ser trabajada con las comisiones de personal.
Aun así, desde las comisiones continuamos revisando las plazas y trasladamos nuestra propuesta a RRHH, Dirección Técnica y Gerencia el 19 de mayo. Del 19 al 31 de mayo quedaba aún algún día para poder haber negociado, aunque fuera ‘algo’. Al ver en el BON la publicación de la OPE, y convencidas de que había errores, las delegadas de LAB contrastamos el documento con el servicio jurídico de nuestro sindicato.

Durante todo este mes de junio hemos seguido revisando una por una cada plaza, consiguiendo la información como hemos podido. El 18 y el 20 de junio, las delegadas de LAB enviamos las correcciones de errores que considerábamos oportunos a RRHH y a Gerencia, teniendo en cuenta que el 24 de junio se cumplía el mes desde la publicación en el BON y que, antes de recurrir la OPE al TAN, necesitaban contrastar la información. Nos dijeron que el 23, y como muy tarde el 24 de junio a primera hora, recibiríamos una respuesta sobre las correcciones de errores que habíamos solicitado.

A día de hoy, 29 de mayo, todavía no hemos recibido ninguna respuesta. Por todo ello, el viernes 24 de junio, siendo el último día y esperando una respuesta hasta última hora, las delegadas de LAB decidimos recurrir al TAN las plazas que enviamos para corrección de errores.

Delegadas de LAB de las EEII Municipales de Pamplona-Iruñea

 

afiliatu

   

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB

 

BOTON INICIO Irakaskuntza

 

BOTON Osasunbidea