IRAK Gimeno Dimisioa

LABek Carlos Gimeno kontseilariaren dimisioa eskatu du Hezkuntzaren kudeaketa okerraren ondorioz

Irakaskuntza 2022/05/25

LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du gaur goizean Iruñean, Nafarroako Jauregiaren aurrean, Hezkuntza kontseilaria den Carlos Gimenoren dimisioa eskatzeko, legealdiko hiru urteetan izan duen bere Departamentuaren kudeaketa kaskarra dela eta. Kudeaketa hori inposizioan oinarrituta egon da, kontseilariak ez baitu inorekin ezer negoziatu nahi izan, ez eta kontuan hartu beharko lituzkeen hezkuntza-eragileak informatu ere. Navarra Suma koalizio eskuindarrean aurkitu du Gimenok bere aliatua bere erabaki aldebakarrak inposatu ahal izateko, prezioa zein ote zen galdetu ere egin gabe.

LABen iritziz, Carlos Gimenok berehala utzi beharko luke bere kargua, dagoeneko han eta hemen eragin duen kaltea are handiagoa izan ez dadin. Gimenoren alderdiak, PSNk, gauzak benetan ongi egin nahi baditu, badu oraindik urtebete beste modu batez jokatzeko, eskuinarekin binomioa egin beharrean, beste gehiengo aurrerakoi batzuk lortuz eta sindikatuokin beharrezkoa den negoziazioa eginez.

Gimenok ikaragarri gaizki egindakoen zerrendari dagokionez, lehenik eta behin, LABek uste du Hezkuntza kontseilariak pandemiaren kudeaketa ezin zen okerrago egin zuela: COVID-19ren aurrean ezohiko neurriak hartu behar ziren, ados gaude, baina bai jardunaldia ezartzean, bai eskolaz kanpoko jarduerekin... aldebakarrez hartu zituen erabaki guztiak eta, hori gutxi balitz, modu kaotikoan, erratikoan, langileak, ikasleak zein familiak berak ere erotuz.

Langileez ari garelarik, galde diezaietela adinagatik lanaldia murriztuta izan beharko luketen irakasle askori zergatik Gimenoren Departamentuak ukatu egin dien edo, oro har, edozein irakasleri, zer dela eta egin behar dioten aurre lan zama gero eta handiago bati, baliabide gutxiagorekin. Izan ere, Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Ituna iraungitzear dagoenean (abuztuan bukatuko baita) bertan jasotako akordioetako asko bete gabe baitaude oraindik.

Ez ditzagun ahaztu hau jada laugarren greba astea daukaten haur eskolak, lan-baldintza duinen alde eta, orain, LABen laguntzaz, sektoreko lehen hitzarmen kolektiboaren borrokan dihardutenak. Beharrezkoa izan dute greba mugagabeari ekitea Gimenok beraiekin esertzea onartzeko.

Zer esanik ez kontseilariaren ingelesarekiko atxikimenduaz -euskarafobiaren alderantziz proportzionalean, esan liteke-? Jakina denez, PAI (Atzerriko Hizkuntzetako programak) betikotzea lortu du, horretarako foru-lege bat asmatuta, orain arteko irakaskuntzako funtziora sarbidea arautzen zuen legeriaren gainetik pasatu eta sindikatuon eta Gobernuko zein oposizioko gainontzeko alderdien iritziari entzungor eginda. Gainera, ezohiko egonkortze-prozesuan Hezkuntzak atera dituen lanpostuen ia erdia PAIra bideratu ditu, modu horretan irakasle asko eta asko diskriminatuta. Eta Lanbide Heziketan atzerriko hizkuntzetako feverrak jarraitzen du, gero eta ziklo gehiago elebiz eskaintzen dira, modu bikoiztuan, inolako irizpide akademikorik gabe, eta ez ikasleen, ez irakasleen iritzia entzun gabe.

Hori guztia egin du PSNk euskarafobian murgilduta D ereduaren kontra jotzen zuten bitartean: D ereduko lerro berriak zabaltzeko trabak jarri dituzte (Mendigorrian, adibidez), D ereduan matrikulazioa bultzatzeko kanpaina desagerrarazi dute… eta PAItik atera nahi zituztenei -Castejongo Dos de Mayo ikastetxekoei, besteak beste- trabak besterik ez dizkiete jarri.

Egonkortze-prozesua aipatu dugularik, ez dugu ulertzen zergatik ezohiko lehiaketa hauetara atera dituen horrenbeste lanpostu gutxi... Zergatik ez dituzte egiturazko-plaza batzuk atera -lanpostu ez-osoak elkartu eta horrela eskaintzea bazuten, beste toki batzuetan egin duten bezala-? Hemen, beste askotan bezala, galdera ikurrarekin geratuko gara, inork ez baitigu erantzuten. Eta ez dezagun alboratu, halaber, egonkortze-prozesuan euskaraz eskainiko dituzten lanpostuak %15 baino ez direla izango.

Ikastolak eta Itunpeko Irakaskuntzarekin ere Gimenok behin eta berriro uko egiten dio negoziatzeari; Hiruko Mahaia deuseztatu zuen legealdia hasi zuenean eta, LAB eta beste sindikatuetatik hala eskatu badiogu ere, uko egiten dio berriz osatzeari eta patronalekin baino ez da eseri, langileen baldintzak asetzen ez dituen oinarrizko akordioa sinatuz.

Adierazitako honengatik guztiagatik, Gimeno jauna, Hezkuntzaren kudeaketa lehenbailehen bertan behera uzteko eta kalte gehiagorik ez eragiteko eskatu behar dizugu. PSNri dei egiten diogu egindako kaltea zuzentzeko ahalegina egin dezan eta legegintzaldirako geratzen zaion urtea gauzak ondo egiteko aukera gisa aprobetxa dezan, gai garrantzitsuak behar bezala negoziatuz eta aliantza aurrerakoiak bilatuz, eskuinarekin sinatzean egokitu gabe.

Azkenik, gure afiliazioari eta euskaltzaleei eskatu nahi diegu datozen egunotan, ikastetxeetan, erantsita doan kartelarekin, egin dezatela argazki bat eta bidal diezagutela Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikora, kontseilariari dimisioa eskatzeko presioa areagotzearren.

 

descargas de archivos.orig PDF Inprimatu albistea eta eskegi zure ikastetxean

descargas de archivos.orig PDF Inprimatu kartela eta egin argazkia

LAB pide la dimisión del consejero Carlos Gimeno por su nefasta gestión de Educación

Irakaskuntza 2022/05/25

El sindicato LAB ha realizado hoy en Pamplona una concentración frente al Palacio de Navarra para exigir la dimisión del consejero de Educación, Carlos Gimeno, debido a la pésima gestión de su Departamento durante los tres años que lleva de legislatura. Esta gestión ha estado basada en la imposición, ya que el consejero no ha querido negociar nada con nadie ni informar a los agentes educativos que debería tener en cuenta. Gimeno ha encontrado en la coalición de derechas Navarra Suma a su aliada para poder imponer sus decisiones unilaterales, sin ni siquiera preguntarse cuál era el precio que tendría que pagar por ello.

LAB opina que Carlos Gimeno debería abandonar inmediatamente su cargo para que el daño que ha causado ya no sea mayor. Si el partido de Gimeno, el PSN, quiere hacer las cosas realmente bien, todavía tiene un año para actuar de otra manera, en lugar de hacer el binomio con la derecha, consiguiendo otras mayorías progresistas y negociando con los sindicatos todo aquello que sea necesario.

En cuanto a la lista de lo que Gimeno ha hecho terriblemente mal, en primer lugar, LAB piensa que no podía haber gestionado peor la pandemia: había que tomar medidas extraordinarias ante la COVID-19, estamos de acuerdo, pero tanto en la implantación de la jornada como con las actividades extraescolares... tomó unilateralmente todas las decisiones y, por si fuera poco, de forma caótica, errática, volviendo locos y locas tanto a las plantillas como al alumnado y las propias familias.

Y hablando de trabajadores y trabajadoras, que pregunten a muchos docentes que por edad deberían tener reducida su jornada por qué el Departamento de Gimeno se lo ha negado o, en general, a cualquier profesor o profesora, por qué tienen que hacer frente a una carga de trabajo cada vez mayor con menos recursos. De hecho, cuando el Pacto para la Mejora de la Calidad de la Enseñanza Pública en Navarra está a punto de caducar, ya que finalizará en agosto, muchos de los acuerdos recogidos en el mismo siguen sin cumplirse.

No nos olvidemos tampoco de las escuelas infantiles, que ya se encuentran en su cuarta semana de huelga por unas condiciones laborales dignas y que ahora, con la ayuda de LAB, luchan por conseguir el primer convenio colectivo del sector. Han tenido que iniciar una huelga indefinida para que Gimeno acepte sentarse con ellas.

¿Y qué decir de la “fijación” del consejero con el inglés -que parece inversamente proporcional a su euskarafobia-? Como es sabido, ha conseguido perpetuar el PAI (Programas de Lenguas Extranjeras) inventándose para ello una ley foral, pasando por encima de la legislación que regulaba el acceso a la función docente hasta ahora y desoyendo la opinión de sindicatos y resto de partidos del Gobierno y de la oposición. Por otra parte, casi la mitad de las plazas que ha sacado Educación al proceso extraordinario de estabilización las ha destinado al PAI, discriminando así a un gran número de docentes. Y la fever por las lenguas extranjeras continúa en la Formación Profesional, donde cada vez más ciclos de grado superior son ofertados en bilingüe, impartidos de forma desdoblada y sin criterio académico alguno, imponiéndolas contra la opinión tanto del alumnado, mayor de edad, como del profesorado.

Todo esto lo ha hecho el PSN inmerso en su lucha contra el modelo D: han puesto trabas para abrir nuevas líneas en el modelo D (en Mendigorria, por ejemplo); han eliminado la campaña para impulsar la matriculación en el modelo D; y no han hecho más que poner trabas a quien deseaba salir del PAI -que se lo pregunten a los del colegio Dos de Mayo de Castejón-.

Volviendo al proceso de estabilización, no entendemos por qué ha sacado tan pocas vacantes a estos concursos extraordinarios. ¿Por qué han dejado sin sacar plazas estructurales? Podían haber unido plazas incompletas para crear vacantes completas, como han hecho en otros lugares. Aquí, como tantas otras veces, nos quedaremos con el interrogante, porque nadie nos responde. Y no debemos obviar tampoco que las plazas ofertadas en euskera en el proceso de estabilización apenas suponen el 15%.

Gimeno también se niega a negociar con las ikastolas y el sector de la Enseñanza Concertada; anuló la Mesa a Tres cuando comenzó la legislatura y, aunque así se lo hemos pedido reiteradamente desde LAB y otros sindicatos, se niega a reconstituirla y solo ha accedido a sentarse con las patronales, con quienes ha firmado un acuerdo básico que no satisface en absoluto las condiciones de los y las trabajadoras.

Por todo ello, señor Gimeno, no podemos sino solicitarle que abandone cuanto antes la gestión de la Educación y no cause más perjuicio. Animamos al PSN a que haga un esfuerzo por enmendar el daño causado y aproveche el año que aún le queda de legislatura como una oportunidad de hacer las cosas bien, negociando como es debido las cuestiones importantes y buscando alianzas progresistas, sin acomodarse en firmar con la derecha.

Finalmente, nos gustaría solicitar a nuestra afiliación y a los y las euskaltzales que, en los próximos días, en los centros escolares, se hagan una foto con el cartel que adjuntamos y nos la envíen a la dirección de correo electrónico Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo., con el fin de aumentar la presión para pedir la dimisión del consejero.

 

descargas de archivos.orig PDF Imprime la noticia y ponla en tu centro educativo

descargas de archivos.orig PDF Imprime el cartel y haznos llegar una foto con él

 

 

BOTON Osasunbidea