Hezkuntzak egonkortze-plazen ia erdia bideratu du PAIra, gehienak oposiziorik gabe

Irakaskuntza 2022/05/13

Gaur egindako Mahai Orokorrean, Hezkuntza Departamentuak iragarri du zenbat plaza aterako dituen egonkortze-prozesura, deialdiak 2022ko abenduaren 31 baino lehen argitaratu beharko dituelarik. Guztira 766 plaza dira, eta horietatik ia erdia, % 46, PAIrako izango dira; beraz, irakasle asko eta asko plaza horietara hautatzeko aukera gabe geratuko dira, gure hizkuntza propioak ongi baino hobeki ezagutu eta erabili arren, urtetako esperientzia eta hautaketa-probak gaindituta izanik ere, eta hori guztia atzerriko hizkuntzetan C1 titulazioa ez izateagatik, honek eragotziko baitie lanpostu horietarako hautaketa-deialdietan parte-hartzea. Hau diskriminazioa da, eta LABek irmo salatu nahi du.

Era berean, kritikatu nahi dugu Gimenoren Departamentuak mantendu duen iluntasuna Administrazioaren behin-behinekotasuna murrizteko ezohiko egonkortze-prozesu osoan zehar. Behin eta berriz eskatu diogu Hezkuntzari plazei buruzko informazioa, baita gurekin negoziatzeko ere, baina ez du ez bata ez bestea egin. Isilpekotasuna eta negoziatzeko gogorik eza sutsuak izan dira. Hilabeteak daramatzagu informazio hori eskatzen, eta orain arte ez dugu erantzunik jaso. Gaurko Mahai Orokorrari itxaron diote zenbat plaza egonkortuko dituzten argitaratzeko. Eta ez dute esan zeintzuk, ez dituzte espezialitateak zehaztu, eta informazio hori ere eskatu diegu irakasleei interesatzen zaielako, zalantzarik gabe. Gainera, beldur ginen bezala, plazen ia erdiak PAI egonkortzera bideratu dute, PSNk asmatutako foru legeaz eta behin-behinekotasun legeaz baliatuz, honela irakasle asko eta asko baztertuz.

Maltzurkeria, ordea, ez da hemen amaitzen. Informazioa ezkutatu diguten arren, badakigu lanpostu estruktural batzuk ez dituztela egonkortuko, nahiz eta zeintzuk ez duten esan. LABen salatu nahi dugu honela, irakasleen plantilla ez dela inolaz ere egonkortuko, eta ezinezkoa izango dela ezegonkortasun-tasa gehienez % 8ra jaistea, legearen helburua dena. Era berean, Hezkuntza Departamentuak azaldu beharko luke zergatik ez dituen lanpostu horiek atera, zergatik ez ditu egonkortu nahi?

Azkenik, LABek erabat arbuiatzen du Departamentuak erlijioaren gaiarekin izan duen kudeaketa; izan ere, bitarteko irakasleak, berriro ere, horren kaltetuak dira. Erlijioak eskolatik kanpo egon beharko lukeen estatu laiko batean, ordu asko gordetzen zaizkie erlijioko irakasleei, eta ez dira Hezkuntzak hautatutako langileak, Elizak hautatutakoak baizik, gardentasunik gabeko prozesu bati jarraituz, gainerako irakasleei eskatzen zaienaren kontra, horiek berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioetan oinarritutako probak gainditu behar baitituzte. Lanpostu horiek azken horiei bakarrik egokitu beharko litzaizkieke.

Bistan denez, behin-behinekotasun egoeran dauden bitarteko irakasleei kalte egiten diete, berriz ere, Nafarroako Gobernuaren eta Hezkuntza Departamentuaren erabakiek, PAIrengatik edo erlijioarengatik izan. Ez dago eskubiderik irakaskuntzan urteak daramatzaten eta beren gaitasuna proba desberdinetan (eta, maiz, askotan) frogatu behar izan duten langile horiek berriro biktima izan daitezen interes alderdikoi eta propioen arabera hartutako erabaki okerrengatik. Gure ustez, berdintasuna, meritua eta gaitasuna guztiei eskatu beharko litzaizkieke, bidegabekeriarik gabe.

PLAZEN INGURUKO DATU BATZUK:

- EGONKORTUKO DIREN PLAZEN KOPURU OSOA: 766, PAI 352 (%46), ATZERRIKO HIZKUNTZETAKO PROFILA GABE (EZ PAI) 414 (%54)
- MERITU-LEHIAKETA SOILIK: PAI 211, EZ PAI 316
- LEHIAKETA-OPOSIZIOA: PAI 141, EZ PAI 98

Educación destina casi la mitad de las plazas de estabilización al PAI, la mayoría de ellas sin oposición

Irakaskuntza 2022/05/13

En la Mesa General celebrada hoy el Departamento de Educación ha anunciado el número de plazas que sacará al proceso de estabilización y cuyas convocatorias deberá publicar antes del 31 de diciembre de 2022. Se trata de 766 plazas en total, de las que casi la mitad, el 46%, irán destinadas al PAI, lo que excluye a muchos y muchas docentes que, a pesar de conocer y manejar perfectamente nuestras lenguas propias, de contar con años de experiencia y de haber superado pruebas selectivas, carezcan de titulación de C1 en lenguas extranjeras. Ello supone una discriminación que desde LAB queremos denunciar rotundamente.

También queremos criticar el oscurantismo que ha mantenido el Departamento de Gimeno en todo el proceso de estabilización extraordinario para reducir la temporalidad en la Administración. Insistentemente hemos solicitado a Educación la información sobre las plazas, así como que negociara con nosotras, pero no ha hecho ni lo uno ni lo otro. Su secretismo e indisposición para negociar han sido férreos. Llevamos meses solicitando esa información, y hasta hoy no hemos obtenido respuesta. En la Mesa Sectorial de Educación que tuvo lugar este mismo martes, a pesar de que volvimos a hacerlo, no facilitaron ninguna información al respecto ni adelantaron cuándo lo harían. Han esperado a la Mesa General de hoy viernes para publicar cuántas plazas van a estabilizar. Y ni siquiera han dicho cuáles, no han especificado las especialidades, información que también les hemos demandado porque, sin duda, interesa al personal docente. Además, tal y como temíamos, casi la mitad de las plazas la han destinado a la estabilización del PAI, valiéndose de la ley foral ideada por el PSN y de la ley de temporalidad, discriminando a muchos y muchas docentes.

La malicia, sin embargo, no acaba aquí. Aunque nos han ocultado información, sabemos que hay plazas estructurales que no van a sacar a estabilización, aunque no hayan facilitado cuáles. En LAB queremos denunciar que, de esta manera, la plantilla docente no se va a estabilizar en absoluto y que va a ser imposible reducir la tasa de inestabilización al máximo del 8%, objetivo de la ley. Asimismo, el Departamento de Educación debería explicar la razón para no sacar esas plazas, ¿por qué no las quiere estabilizar?

Finalmente, LAB quiere manifestar también su más profundo rechazo a la gestión realizada por el Departamento con el asunto de la religión, del que el profesorado interino vuelve a resultar, una vez más, damnificado. En un estado laico, donde la religión debería estar fuera de la escuela, se reservan muchas horas a los profesores y profesoras de religión, que no son trabajadores seleccionados por Educación, sino por la Iglesia, siguiendo un proceso carente de transparencia, al contrario que el que sí se exige al resto de docentes, quienes deben superar pruebas basadas en los principios de “igualdad, mérito y capacidad”. Esas plazas de trabajo deberían corresponder únicamente a estos y estas últimas.

Como salta a la vista, el profesorado interino en situación de temporalidad resulta una vez más perjudicado por decisiones del Gobierno de Navarra y del Departamento de Educación, ya sea por el PAI o por la religión. No hay derecho a que estos trabajadores y trabajadoras que llevan años en la Enseñanza y que han tenido que demostrar su capacidad en diferentes (y, a menudo, numerosas) pruebas vuelvan a resultar víctimas de las decisiones erróneas adoptadas según intereses partidistas y propios. Entendemos que la igualdad, el mérito y la capacidad deberían ser exigibles a todos y todas sin agravios.

DATOS SOBRE LAS PLAZAS:
- TOTAL PLAZAS A ESTABILIZAR: 766, PAI 352 (46%), SIN PERFIL DE LENGUA EXTRANJERA (NO PAI) 414 (54%)
- SOLO CONCURSO DE MÉRITOS: PAI 211, NO PAI 316
- CONCURSO-OPOSICIÓN: PAI 141, NO PAI 98

 

 

BOTON Osasunbidea