IRAK top secret

Hezkuntza Departamentuak egonkortze prozesuko plazak “sekretupean” ditu

Irakaskuntza 2022/05/10

Gaur Hezkuntzako mahai sektoriala egon da eta, LABetik zein beste sindikatuetatik eskatu bazaio ere, Hezkuntza Departamentuak ez du oraindik argitu zenbat eta zer plaza egonkortuko dituen datozen hilabeteetan, 20/2021 Legeak, abenduaren 28koa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoak, agindutakoaren arabera. Are gehiago, ez du ezta denon ahotan dabilen gaia jorratu ere egin, ezta aurreratu noiz eginen duen ere. Badirudi, noizbait, langile asko kezkatzen eta eragiten duen afera honetan ere Gimeno kontseilaria suma y sigue egiten ari dela, beste behin ere gurekin negoziatzeaz ez ezik, gu informatzeaz ere paso eginez.

Icetaren legearen arabera, Administrazio Publikoek ekainaren 1ean baino lehen jakinarazi behar dute zer plaza aterako dituzten egonkortze prozesuan. Beste erkidego eta udal batzuetan hala egin dute, baita hainbatetan sindikatuekin modu adostuan ere. Hala ere, gurean “nafar erara” jarraitzen du gauzak egiten Hezkuntza Departamentuak, inorekin kontsultatu eta negoziatu gabe, ezta inor informatuz, a posteriori ez bada. Gaur gaurkoz, nahiz eta informazio hau behin eta berriro eskatu diogun, jarraitzen dugu ezer jakin gabe; baina jakin badakigu Gimenoren modus operandis-en ondorioz azken unera arte itxarongo dutela alde bakarrez hartutako euren erabakiaren berri guri emateko, kritikak eta mobilizazioak saihestearren.

Tamalez, Gimeno jaunaren jokabide modura ohituta gaude. Azkena, duela 15 egun baino gutxiago, PAIko bere foru-legea onetsi zenean Parlamentuan Navarra Sumaren aldeko bozka bakarrarekin, premiazko prozeduraz baliatuz eta sindikatuen zein Gobernuko eta oposizioko alderdien kontrakotasunarekin. Izan ere, behin-behinekotasuna murrizteko legean aukera ezin hobea ikusi zuten PSNk eta Navarra Sumak PAI egonkortzeko, hizkuntza programoi Nafarroa osoan eredu maila emanez, baita D ereduaren gainetik jarrita ere, esaterako, euskara meritu gisa hartzeari uko egiten dioten bitartean. Hezkuntzari zor zaion kalitatea emateko baino, PAI betikotzeko erabili da egonkortzearen aitzakia, horrek jendea kaltetu arren. Galdetu, bestela, ikasleei, familiei, langileei… Azken hauetako asko diskriminatuak izango dira lege honen ondorioz: gure hizkuntza propioak jakin arren, eragotziko zaie egonkortze-prozesuan parte hartzea atzerriko hizkuntzetan C1a ez izateagatik. Hau al da “berdintasuna, meritua eta gaitasuna”ren arabera jokatzea? Ez dago eskubiderik!

Beste behin ere, egonkortze prozesuarekin oraingoan, izkutuan eta maltzurkeriaz jokatzen ari direla deritzogu LABen, eta behar errealari erantzun ordez, legea interes partidista eta propioak eskuratzeko erabiltzen ari direla. Hortaz, egonkortze prozesu garden eta negoziatu bat galdegiten dugu berriro ere, gure gizarteak merezi duen bezala.



Educación mantiene las plazas de estabilización “en secreto”

Irakaskuntza 2022/05/10

Hoy se ha celebrado la mesa sectorial de Educación y, aunque así se lo hemos solicitado en varias ocasiones tanto desde LAB como desde otros sindicatos, el Departamento de Educación no ha aclarado aún cuántas y qué plazas va a estabilizar en los próximos meses, según lo establecido por la Ley 20/2021, de 28 de diciembre, de medidas urgentes para la reducción de la temporalidad en el empleo público. Es más, ni siquiera ha abordado el tema, que está en boca de todos, ni ha adelantado cuándo lo hará. Parece que, de algún modo, incluso en este asunto que preocupa y afecta a tantos y tantas trabajadoras, el consejero Gimeno hace suma y sigue, pasando una vez más no sólo de negociar con nosotros, sino de informarnos.

Según la ley de Iceta, las Administraciones Públicas deben comunicar antes del 1 de junio qué plazas sacarán en el proceso de estabilización. En otras comunidades y ayuntamientos así lo han hecho, incluso en varios, de forma consensuada con los sindicatos. Sin embargo, nuestro Departamento de Educación sigue haciendo las cosas “a la navarra”, sin consultar ni negociar con nadie, ni informándonos, salvo a posteriori. Hoy por hoy, a pesar de que le hemos pedido esta información reiteradamente, seguimos sin saber nada; pero, conociendo el modus operandi de Gimeno, esperarán hasta el último momento para comunicarnos su decisión, tomada una vez más de manera unilateral, con el fin de evitar críticas y movilizaciones.

Lamentablemente, estamos ya acostumbrados a esta forma de proceder del señor Gimeno. La última actuación, hace menos de 15 días, cuando se aprobó en el Parlamento su ley foral del PAI con el único voto a favor de Navarra Suma, valiéndose del procedimiento de urgencia y ante el desacuerdo de sindicatos y partidos tanto del Gobierno como de la oposición. De hecho, el PSN y Navarra Suma vieron en la ley de reducción de la temporalidad la oportunidad para estabilizar el PAI, dando a los programas lingüísticos el rango de modelo en toda Navarra, situándolos incluso por encima del modelo D, mientras por ejemplo se niegan a considerar el euskera como mérito en la Administración. Más que para dotar a la Educación de la calidad que merece, han utilizado el pretexto de la estabilización para perpetuar el PAI, aunque ello perjudique a la gente. Que se lo pregunten, si no, al alumnado, a las familias, a los trabajadores y trabajadoras… Muchos y muchas de estos últimos serán discriminados por esta ley foral ya que, aunque conozcan nuestras lenguas propias, se les impedirá participar en el proceso de estabilización por no tener C1 en lenguas extranjeras. ¿Esto es actuar en base a los principios de “igualdad, mérito y capacidad”? ¡No hay derecho!

En LAB consideramos que el Departamento de Educación está actuando de nuevo, esta vez con el proceso de estabilización, de forma encubierta y capciosa y que el consejero, en vez de responder a la necesidad real, está utilizando la ley de estabilización para asegurarse intereses partidistas y propios. Por lo tanto, volvemos a reclamar un proceso de estabilización transparente y negociado, como merece nuestra sociedad.

 

 

BOTON Osasunbidea