IRAK inseguridad

LABen ustez izugarria da PAI Nafarroako hizkuntz eredu bihurtzea, diskriminatzailea eta segurtasun juridikorik gabea baita

Irakaskuntza 2022/04/28

Gaur goizean Nafarroako Parlamentuan izan den plenoan, Gobernuko lehendakaritza daukan PSNk,  Navarra Sumaren aldeko bozka bakarrarekin, PAIko (Atzerriko Hizkuntzetan Ikasteko Programak) bere lege-proposamena onestea lortu du, hau foru-legea bihurtuz, orain arteko irakaskuntzako funtziora sarbidea arautzen zuen legeriaren gainetik pasatuz eta sindikatuon eta Gobernuko zein oposizioko gainontzeko alderdien iritziari entzungor eginez, baita parlamentuko prozedura guztien denbora errekorra hautsiz. LABen ustez, PAI Nafarroan eredu linguistikoa bihurtzea izugarria da, eta lege berria diskriminatzailea eta segurtasun juridikorik gabea da.

PAIko lege honek atzerriko hizkuntzaren betekizuna duen foru-hezkuntzako funtzionario kidego berri bat sortuko du, egun arte ezinezkoa zena Estatuko araudiarekin, irakasle funtzionarioen lanpostuak hautatu eta betetzeko 276/2007 Errege Dekretuarekin eta 270/2022 Errege Dekretuarekin, hain zuzen.

Arau hauen arabera, irakasle funtzionarioak Estatukoak dira. Foru-lege hau onartzearekin batera, PSNk Nafarroako Administrazio Publikoaren menpeko irakasle-kidego bat sortuko du, atzerriko hizkuntzetan C1 eskatuz, eta horrek berekin ekarriko du bi irakasle-funtzionario mota desberdin egotea, lan-eskubide desberdinekin, funtzio berberak bete arren. Faktore hori eta beste batzuk direla eta, foru lege hau arau diskriminatzailea eta segurtasun juridikorik gabea da, eta horrek izugarri kezkatzen du LAB. Euskara meritu gisa Nafarroa osoan baloratzearen kontra azaltzen diren PSN eta Navarra Sumak oraingoan ingelesa hizkuntza ofizialen gainetik jarri eta betikotuko dute.

276/2007 Errege Dekretuak, irakaskuntza-plazak lortzeko, gaztelaniaren eta autonomia-erkidegoetako hizkuntza koofizialen ezagutza ezartzen du eskakizun gisa, baina ez atzerriko hizkuntzena; zuzeneko konfrontazioan, foru lege berri honek atzerriko hizkuntzen titulazioa eskatuko du (ingelesa, frantsesa eta alemana) Nafarroako hizkuntza ofizialen gainetik, eta atzerriko hizkuntzetan C1 duten irakasleek funtzionarizatzeko aukera izango dute. Gure hizkuntza propioen profila bai baina atzerriko hizkuntzetakoa ez duten irakasle askok, beraz, ez dute aukerarik izanen plaza horietara hautatzeko, nahiz eta haien esperientzia handiagoa izan. Hortaz, diskriminatuko ditu irakasle hauek.

PSNk hau guztia egin du, gainera, Navarra Sumari men eginez, programok eredu bihurtzeko pausoak emanen direlako trukean. Hots, D, G eta A ereduen pare jarriko dituzte hemendik aurrera, bertako hizkuntza den euskarari ostikadak eman bitartean -gogorarazten dugu euskara meritu gisa baloratzeari uko egin diola PSNk behin baino gehiagotan- ingelesa, frantsesa edo alemanari Nafarroa osoan, zonifikaziorik gabe, alfonbra gorria zabaltzen dion bitartean, "errealitate soziolinguistikorik" kontuan hartu gabe. Horrekin, PSNk berriro erakutsi du eskuinak bultzatzen dituen politikak egonkortzeko edozein zirrikitu edo trikimailu aurkitu edo sortzeko gai direla. Jakina, burutazio horiek ez dira posible langileen lan- eta bizi-baldintzak duintzeko eskatzen zaionean, edo, hizkuntzez ari garenez, euskal hiztunen eskubideak errespetatzeko eskatzen zaionean. Argi dago antzinako Erregimenaren bi zutabek eskuz esku dihardutela berriro. 

Hala, PAIn ikasi nahi duten denentzat erraztasunak jartzen saiatuko omen dira: garraioa, jantokia, etabar. Zer gertatuko da, ordea, PAIn ikasi nahi ez dutenekin, eta beren herrietan bakarrik PAI aukera dutenekin -Beriainen gertatzen den bezala-? PAI gabeko irakaskuntzarik eskainiko al zaie baldintza beretan?

LABen irakasle guztiak egonkortzearen alde gaude, baina diskriminaturik izan gabe eta ziurgabetasun juridikoa ekidituz, lege honekin bermatuta ez dagoena. Zer gertatuko da lege honen bitartez plaza eskuratzen duten pertsonekin? Beldur gara labirinto juridiko amaiezin batean eroriko ote diren, non helegite ezberdinek behin eta berriro zalantzan jar dezaketen haien lanpostua. Horrez gain, nahi izanda ere, irakasle hauek ezingo dute gainontzeko irakasle funtzionarioek beste plaza batzuetara mugitzeko dituzten eskubide berberak izan...

Halaber, eleaniztasunaren aldeko apustua egiten dugu LABen, baina atzerriko hizkuntzak era orekatu eta koherentean landu behar dira, gainontzeko konpetentzien eskurapena eta bertako hizkuntzen menperatzea galarazi gabe, egun programa hauekin gertatzen ez dena.

Honengatik guztiagatik, LABen ezin gara ados egon PAI, PAF eta PALE bezalako programekin, ezta hauek bermatuko dituen zalantzazko legezkotasuneko foru-arau honekin, eta haien aurka mobilizatzen jarraituko dugu.

LAB considera terrible que el PAI se convierta en un modelo lingüístico en Navarra, porque es discriminatorio y no tiene seguridad jurídica

Irakaskuntza 2022/04/28

En el pleno celebrado esta mañana en el Parlamento de Navarra, el PSN, que ostenta la presidencia del Gobierno, con el único voto favorable de la coalición derechista Navarra Suma, ha logrado aprobar su propuesta de ley sobre el PAI (Programa de Aprendizaje en Idiomas Extranjeros), pasando por encima de la legislación que regulaba el acceso a la función docente hasta ahora, haciendo oídos sordos a la opinión de los sindicatos y demás partidos del Gobierno y de la oposición y batiendo todos los récord de tiempo de procesos parlamentarios. LAB considera terrible que el PAI se haya convertido en un modelo lingüístico en Navarra y considera que la nueva ley es discriminatoria y carece de seguridad jurídica.

La presente Ley del PAI crea un nuevo cuerpo de funcionarios docentes con perfil de lengua extranjera, algo imposibilitado hasta la fecha con la normativa estatal, el Real Decreto 276/2007 para la selección y provisión de puestos de trabajo de funcionarios docentes, y el Real Decreto 270/2022.

Según estas normas, el personal docente funcionario es Estatal. Con la aprobación de esta ley, el PSN creará un cuerpo docente con competencias forales, dependiente de la Administración Pública de Navarra, exigiendo C1 en lenguas extranjeras, lo que implicará la existencia de dos tipos diferentes de funcionarios docentes, con diferentes derechos laborales, aunque desempeñen las mismas funciones. Este y otros factores hacen de esta ley foral una norma discriminatoria y sin seguridad jurídica, algo que preocupa seriamente a LAB. El PSN y Navarra Suma, que se oponen a valorar el euskera como mérito en toda Navarra, pondrán y perpetuarán esta vez al inglés por encima de las lenguas oficiales.

El Real Decreto 276/2007, para la obtención de plazas de enseñanza, establece como requisito el conocimiento del castellano y de las lenguas cooficiales de las Comunidades Autónomas, pero no el de las lenguas extranjeras. Pero en confrontación directa, esta nueva ley foral exige la titulación de las lenguas extranjeras (inglés, francés o alemán) por encima de las lenguas oficiales de Navarra, pudiendo funcionarizar al profesorado con C1 en lenguas extranjeras. Muchos profesores y profesoras que tienen un perfil propio de nuestras lenguas pero no de lenguas extranjeras, por lo tanto, no podrán optar a estas plazas, aunque su experiencia sea mayor. Por tanto, discriminará a estos profesores y profesoras.

Además, el PSN ha hecho todo esto sometiéndose a Navarra Suma, a cambio de cuyo voto tendrá que dar pasos para convertir los que hasta ahora eran “programas” en modelo. Es decir, el PSN equiparará estos programas a los modelos D, G y A; mientras maltrata al euskera, lengua propia de Navarra -cabe recordar que el PSN se niega una y otra vez a valorar el euskera como mérito- extenderá una alfombra roja al inglés, francés y alemán en toda Navarra, sin zonificación alguna, sin “realidad sociolingüística” que valga. Con ello, el PSN ha vuelto a demostrar que son capaces de encontrar o crear cualquier rendija o truco para estabilizar las políticas que impulsa la derecha. Por supuesto, estas ocurrencias no son posibles cuando se le pide que dignifique las condiciones de trabajo y vida de los trabajadores y trabajadoras o, ya que hablamos de idiomas, cuando se le pide que respete los derechos de los vascoparlantes. Queda claro que dos de los pilares del antiguo Régimen vuelven a actuar mano a mano.

Dicen que con esta conversión en modelo intentarán dar facilidades a todos los que quieran estudiar en el PAI: transporte, comedor, etc. Pero, ¿qué pasará con los que no quieren estudiar en el PAI y que solo tienen la opción de PAI en sus pueblos, como en Beriáin? ¿Se les ofrecerá docencia sin PAI en las mismas condiciones?

El sindicato LAB apuesta por la estabilidad de todo el profesorado, pero sin generar discriminación y evitando la incertidumbre jurídica, no garantizada con esta ley. ¿Qué pasará con las personas que accedan a la plaza a través de esta ley? Tenemos miedo de que caigan en un laberinto jurídico interminable, ya que varios recursos podrían cuestionar constantemente su puesto de trabajo. Además, estos profesores y profesoras, aunque quieran, no podrán tener los mismos derechos que el resto de los funcionarios docentes para desplazarse a otras plazas.

LAB también apuesta por el multilingüismo, pero piensa que hay que trabajar las lenguas extranjeras de forma equilibrada y coherente, sin perjuicio de la adquisición de las demás competencias y del dominio de las lenguas propias, lo que actualmente no ocurre con estos programas.

Por todo ello, LAB no está de acuerdo con los programas PAI, PAF y PALE, ni con esta norma foral de dudosa legalidad que los avala, y continuará movilizándose contra ellos.

 

 

BOTON Osasunbidea