IRAK 26 PAIko elkarretaratzea artikulurako

Egonkortzeari eta eleaniztasunari, bai; PAI Legeari, ez

Irakaskuntza 2022/04/26

Gaur, Carlos Gimeno kontseilariak agerraldia egin du Parlamentuko Hezkuntza Batzordearen aurrean, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak eskatuta. LAB eta gehiengo sindikala bezala, haiek ere kezkatuta daude lege-zirriborro horrekin, zeinak aurreikusten baitu atzerriko hizkuntzaren betekizuna duen foru-hezkuntzako funtzionario talde bat sortzea, eta hori zuzenean kontrajartzen da irakasle funtzionarioen lanpostuak hautatu eta betetzeko Estatuko egungo araudiarekin, 276/2007 Errege Dekretuarekin eta 270/2022 Errege Dekretuarekin, hain zuzen.

Egun, arau horietan oinarrituta, irakasle funtzionarioak estatukoak dira. Lege hori onartzearekin batera, Gimenok Nafarroako Administrazio Publikoaren menpeko irakasle-kidego bat sortuko du, eta horrek berekin ekarriko du bi irakasle-funtzionario mota desberdin egotea, lan-eskubide desberdinekin, funtzio berberak bete arren. Faktore hori eta beste batzuk direla-eta, foru lege hau arau diskriminatzailea eta segurtasun juridikorik gabea da, eta horrek izugarri kezkatzen du LAB.

Gainera, 276/2007 Errege Dekretuak, irakaskuntza-plazak lortzeko, gaztelaniaren eta autonomia-erkidegoetako hizkuntza koofizialen ezagutza ezartzen du eskakizun gisa, baina ez atzerriko hizkuntzena; zuzeneko konfrontazioan, foru lege berri honek atzerriko hizkuntzen titulazioa eskatuko du (ingelesa, frantsesa eta alemana) Nafarroako hizkuntza ofizialen gainetik, eta atzerriko hizkuntzetan C1 duten irakasleek funtzionarizatzeko aukera izango dute, nahiz eta haien esperientzia hizkuntza ofizialak dakizkiten irakasleena baino txikiagoa izan. PSNk horrela irudikatzen du bere burua beste behin ere, euskara meritu gisa puntuatzearen aurka azaltzen denean bezala.

Eta lege-proposamen hau aurkeztu du sindikatuoi entzungor eginez eta talde parlamentario gisa, ez Gobernu bezala -azken egunotan argi ikusi dugu PAI legeak eragin duen PSNren eta bere bazkideen arteko arrakala- eta presazko prozeduraren eta irakurketa bakarraren bidez, txosten juridikoak saihestu eta Navarra Sumaren babes bakarrarekin aurrera ateratzeko.

Egia da PSNk enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legea bete behar duela, baina sindikatuak urteak daramatza Hezkuntza Departamentuari eskatzen egiturazko plaza guztiak egonkortzeko eta Europako Zuzentaraua betetzeko, bitartekotasuna % 8ra mugatzen duena, hori baita Hezkuntzari merezi duen kalitatea emateko modua. Behin-behinekotasun-tasa handi hori 20 urte baino gehiagoan egindako kudeaketa negargarriaren eta atzerriko hizkuntzetako programak aldez aurretik planifikatu gabe ezarri izanaren ondorio zuzena da.

LAB egonkortzearen aldekoa da, baita eleaniztasunaren aldekoa ere, baina uste dugu bi prozesuei modu koherente eta egokian heldu behar zaiela, eta hori ez da gertatzen foru lege honekin. Horregatik, gaur Parlamentuaren aurrean kontzentratuko gara, eta mobilizatzen jarraituko dugu, lege-proiektua Parlamentuko izapidetik kentzeko eta atzerriko hizkuntzetan ikasteko programak kentzeko eskatzeko.

z

Sí a la estabilización y al plurilingüismo; no a la Ley PAI

Irakaskuntza 2022/04/26

Hoy ha comparecido ante la Comisión de Educación del Parlamento el consejero Carlos Gimeno, a petición de EH Bildu, Podemos e Izquierda-Ezkerra, quienes querían preguntarle acerca de su propuesta de ley foral del PAI. Al igual que LAB y la mayoría sindical, ellos están preocupados por este borrador de ley que prevé crear un grupo de funcionariado docente foral con requisito de lengua extranjera, lo que entra en confrontación directa con la actual normativa estatal de selección y provisión de puestos de personal funcionario docente, el Real Decreto 276/2007 y el Real Decreto 270/2022.

Actualmente, en base a estas normas, el personal funcionario docente es estatal. Con la aprobación de esta ley, Gimeno creará un cuerpo docente dependiente exclusivamente de la Administración Pública de Navarra, lo que conllevará que haya dos tipos diferentes de funcionarios docentes, con distintos derechos laborales, pese a desempeñar las mismas funciones. Este y otros factores convierten a esta ley foral en una norma discriminatoria y carente de seguridad jurídica, hecho que alarma enormemente a LAB.

Además, el RD 276/2007 establece como requisito para la obtención de plazas docentes el conocimiento del castellano y de las lenguas cooficiales de las Comunidades Autónomas, pero no de las lenguas extranjeras; en directa oposición, esta nueva ley foral exigirá la titulación de lenguas extranjeras (inglés, francés y alemán) por encima de las lenguas oficiales de Navarra, permitiendo funcionarizar a docentes con C1 en idiomas extranjeros aunque su experiencia sea menor que la de profesorado con conocimiento de lenguas oficiales. El PSN se retrata así una vez más, como cuando se opone a puntuar el euskera como mérito.

Y presenta esta propuesta de ley desoyendo a los sindicatos y como grupo parlamentario, no como Gobierno -en los últimos días hemos asistido a la fisura de Gobierno que ha producido esta ley PAI entre el PSN y sus socios de Gobierno- y a través del procedimiento de urgencia y lectura única, lo que le permitirá sortear informes jurídicos y sacarla adelante solo con el apoyo de Navarra Suma.
Es cierto que el PSN debe cumplir la Ley 20/2021 de medidas urgentes para la reducción de la temporalidad en el empleo público, pero el sindicato lleva años exigiendo al Departamento de Educación la estabilización de todas las plazas estructurales y el cumplimiento de la Directiva Europea que limita la interinidad al 8%, puesto que es la manera de dotar a la Educación de la calidad que merece. Esta gran tasa de temporalidad es consecuencia de su nefasta gestión durante más de 20 años y de la imposición de los programas en lenguas extranjeras sin previa planificación.

LAB es partidario de la estabilización, también del plurilingüismo, pero creemos que ambos procesos deben abordarse de manera coherente y adecuada, algo que no propicia esta ley foral. Por ello, nos concentraremos hoy ante el Parlamento y seguiremos movilizándonos, para exigir la retirada del proyecto de ley del trámite parlamentario, así como la de los programas de aprendizaje en lenguas extranjeras.

 

 

BOTON Osasunbidea