IRAK 03 sentencia

LABek haur-eskoletako langileen lau demanda irabazi ditu, obra-kontratuak gehiegikeriaz erabiltzeagatik

0-3 Haur Eskolak  2021/11/19

LABeko zerbitzu juridikoek beste lau demanda irabazi dituzte berriki, kontratazioan abusuak egiteagatik. Kasu honetan, Nafarroako Haur Eskoletako lau langileri obra-kontratuak aplikatzen zitzaizkien, kontratu mugagabeak egin beharrean.

Aurkeztu ziren demandetatik hiru negoziazio-prozesuan irabazi ziren. Avanvida, Andacelay eta Kamira enpresek –Zizur Txikiko, Eguesko eta Mendigorriako haur-eskoletako enpresa kudeatzaileak, hurrenez hurren–, beren praxi txarraren jakitun izaki, zuzenean onartu zuten iruzurra egin izana, eta langileei dagokien kalte-ordaina ordaindu behar izan zieten.

Laugarren kasuan, kaleratze bidegabetzat jotzen da Andacelay enpresa publikoak kudeatzen duen Egueseko haur-eskoletako hezitzaile baten kargugabetzea. Langileak ez zituen onartu enpresa horrek negoziazioan eskaintzen zituen baldintzak; beraz, prozedurak bide judizialean jarraitu zuen, eta, azkenean, epaileak berari eman zion arrazoia auzitegietan.

LABeko zerbitzu juridikoek defendatzen dute obra-kontratuak ez direla inola ere baliozkoak ikasturtea betetzeko, jarduera arrunta baita. Hala ere, praktika txar hori ohikoa da feminizatutako zenbait sektoretan, esaterako berez prekarizatuta dagoen haur-eskolen sektorean, eta horrek egoera larriagotu besterik ez du egiten.

Ildo horretan, LAB Nafarroako 0-3 Haur Hezkuntzako zerbitzuaren esanetan, "ohikoa da kontratuak udan etetea, udako lansaria ordaindu beharrik ez izateko; ohikoa da matrikulazioaren arabera kontratua egitea edo ez... baina, berez, urtez urte egiten badira, kontratu mugagabeak dira". Praxi hori, gainera, "modu orokorrean gertatzen da azpikontrata-eredu guztietan, bai enpresa pribatu, publiko edo kooperatiben bidez; hori salatu egin behar dugu eta salatu egin nahi dugu, langile horien kontratazioetan abusua amaitu arte".

LAB gana cuatro demandas de trabajadoras de Escuelas Infantiles por abusar de los contratos por obra

0-3 Haur Eskolak  2021/11/19

Los servicios jurídicos de LAB han vuelto a ganar recientemente cuatro demandas de otras tantas afiliadas por abuso en la contratación. En este caso se trata de cuatro trabajadoras de Escuelas Infantiles de Navarra a las que se les aplicaban contratos por obra en lugar de hacer contratos indefinidos, que es lo que correspondía.

Tres de las demandas interpuestas por abusar de los contratos por obra se ganaron en el proceso de negociación. Avanvida, Andacelay y Kamira -empresas gestoras respectivamente de las escuelas infantiles de Cizur Menor, Egües y Mendigorría-, conscientes de su mala praxis, admitieron directamente haber cometido fraude y tuvieron que pagar la indemnización correspondiente a las trabajadoras.

El cuarto caso se trata de una sentencia en la que se declara despido improcedente el cese de una educadora de las escuelas infantiles de Egués, gestionadas por la empresa pública Andacelay. La trabajadora no aceptó las condiciones que ofrecía dicha empresa en la negociación, por lo que el procedimiento continuó de forma judicial, dándole finalmente el juez la razón a ella en los tribunales.

Los servicios jurídicos de LAB defienden que los contratos por obra no son válidos bajo ningún concepto para cubrir el curso escolar, puesto que lo que se desempeña es una actividad ordinaria. Sin embargo, esta mala práctica es habitual en un sector feminizado, y ya de por sí precarizado, como el de las Escuelas Infantiles, lo que no hace sino agravar su situación.

En este sentido, desde el servicio de Educación Infantil 0-3 de LAB Nafarroa se apunta a que “es habitual que los contratos se detengan al finalizar el curso, para ahorrar pagarles el verano, y que se realicen o no en función de la matriculación... cuando lo que corresponde, si se repite año tras año, es que sean contratos indefinidos”. Esta praxis se produce además “de manera generalizada, en todos los modelos de subcontrata, bien sea por medio de empresas privadas, públicas o cooperativas, hecho que debemos y queremos denunciar hasta acabar con el abuso en las contrataciones de este personal”. 

 

 

BOTON Osasunbidea