IRAK gimeno

Gimenoren PSN-k ezkutuko murrizketak egiten ditu Hezkuntzan

Iritzi artikulua 2021/10/13
Oihane Jordana Mosen - Izaskun Lobo Zubizarreta

Urria iritsi da, eta, tentuz bada ere, pandemiaren ondoren sektore guztiak berera itzultzen hasi dira. Hezkuntzan, ordea, gauza guztiek –edo ia guztiek– berdin jarraitzen dute: eskoletan umeek burbuila ezberdinetakoekin eragiteko aukerarik ez dute, maskara erabiltzen jarraitzen dute, baita jolastokian edo Gorputz Hezkuntzan ere, familiekiko tutoretzek online izaten jarraitzen dute... Eta jardunaldi jarraiarekin gertatzen ari dena azken ostikoa baino ez da! Eskolaldi hori inposatutako protokolo baten ardatz nagusia da, berandu iritsi dena -ikasturtea hasita zegoela-, eta hezkuntza-komunitateko eragileekin kontsultatu eta negoziatu gabe egin dena. Hori dela eta, sortzen ari den anabasa salatzea beste aukerarik ez dugu.

Buelta asko eman badizkiogu ere, Gimeno jauna, ez dugu ulertzen nola egin daitekeen hain gaizki. Hezkuntza komunitateko eragile guztiak kontra jarri zaizkio eta orain, ez daki nola egin atzera. Bueno, bai, urtarrilean ohiko edo ez-ohiko jardunaldira itzultzeko aukera eman die ikastetxeei. Baina zer adar jotzea da hau?

Hasteko, jardunaldi jarraiaren eta eskolaz kanpoko jardueren formula horri esker, Gimeno Hezkuntzan ezkutuko murrizketak egiten ari da. Kontseilariak, gisa horretan, eskolaz kanpoko jarduerak lor ditzake, batere inbertsiorik egin gabe eta irakasleen lan-baldintzak okertzearen bizkar, UPNk 2012an egin zuen bezala. Oraingo honetan, Gimenok zuzeneko irakaskuntzako ordu batzuk (ikasleei zuzeneko arreta ematea eskatzen dute) "eskola-ordutzat zenbatzen diren ordu" gisa (sare publikoan) edo "ordu osagarri" gisa (beste sare batzuetan) izendatu ditu, eta horri esker, langile gehiago kontratatu beharrik ez du izango, jakinik irakasleek berriz ere jasango dutela zama handiagoa eta oinarrizko zereginetarako denbora murritzagoa izanen dutela (guardiak, koordinazioak, etab.). Irakasle gutxi dagoen landa-eremuetako ikastetxeetan, gainera, egoera honek funtzionamendua bera kolokan jarriko du. Gure ustez, halaber, neurri hori legalki zalantzazkoa da, batez ere indarrean dagoen araudian eskola-orduen zuzeneko irakaskuntzako eta eskola-ordutzat hartzen diren orduen definizioari erreparatzen badiogu.

Hala ere, guk aukera hau baliatu nahi dugu zalantzan jartzeko ea, Departamentutik agindu bezala, ikastetxeek nahitaez eskaini beharreko eskolaz kanpoko jarduerak irakasleei dagozkien; ez ote dituzte beste profesional batzuek hartu beharko euren gain? Batik bat, zaintza-zerbitzu nahiz aisialdiko jardueren ezaugarriak dituztela aintzat hartuta.

Jarraitzeko, kontseilariak argudiatu du neurri horren helburua dela familia kontziliazioa erraztea, baina, norena, ordea?

Seme-alabek eskolaz kanpoko jarduerak amaitu arte nahitaez autobusaren zain egon beharko duten familiena, haien umeek jarduerarik egin nahi ez badute ere? Ikaragarria da hau konpontzeko Hezkuntza Departamentutik eman den irtenbidea: “Familiek bozka eta adostu dezatela”. Zer bilatzen dute honekin: kontziliazioa ala landa eremuan bizi diren familien arteko gatazka?

Parte hartu nahi baina plazarik lortu ez duten neska-mutilen familiena? Kontseilariaren alderdiak bultzaturiko LOMLOEk, teorian, bilatzen duen berdintasun-printzipioa non dago?

Irailaren 14an bizitza antolatua izanagatik, egun batetik bestera dena aldatu behar izan duten irakasleena? Joan den ekainean dena lotuta utzi eta urriaren 4a baino lehen irakasle guztien ordutegiak berregin behar izan dituzten zuzendaritza-taldeetako kideena? Hartutako azken erabakiarekin euren lana bikoiztu eginen da, ez zarete ohartu, abenduan, berriro, lan hori hartu beharko dutela zuzendariek? Eta irakasleek euren bizitza berriro kontziliatu beharko duela?

Ziur gaude hori ez dela hezkuntza-komunitateak behar duen eskolaldia. Askok goiz eta arratsaldeko jardunaldira itzuli nahi dute, eta pandemiaren aurretik jarraitua aukeratu zutenek eskolaz kanpoko jarduera batzuk zituzten adostuta, ikasleen errealitateari erantzuteko prestatu zirenak, haien ordutegietara, interesetara eta beharretara egokituta. Baina hori guztia urriaren 4an martxan jartzeko aukera bazegoen ere, -osasun egoerak ez zuen kontrakorik adierazten- pilota ikastetxeei pasa eta urtarrilean aldaketa hori egiteko aukera izanen dutela adierazi du kontseilariak. Honekin guztiarekin Hezkuntza Departamentuak argi utzi du hezkuntzaren kalitatea eta ikasleen behar pedagogiko-emozionalak ez dituela inondik inora kontuan hartu.

Hori guztia nahikoa ez eta, beste kontraesan bat sortzen du: goizeko irakaskuntza-jardueran burbuila-taldeak egiteko eta mantentzeko egindako ahalegina eta inbertitutako baliabideak pikutara joan daitezke arratsaldeetan; izan ere, eskolaz kanpoko jardueretan, talde desberdinetako ikasleak eta irakasleak nahasten ahalko dira.

Azkenik, Gimeno Jaunari eskatzen diogu ez dezala hezkuntza-komunitatea gehiago nahasi alde bakarreko erabaki aldakorrekin. Erabaki horiek jada lanez lepo dauden irakasleak gainezka jartzen ditu eta ziurgabetasun handia eragiten du beraiengan zein familiengan. Askoz onuragarriagoa izanen litzateke ikastetxeei orain ematea aukera -eta ez urtarrilean- nork bere ordutegia eta jarduerak antola ditzan, era autonomoan eta bere hezkuntza-komunitatearekin adostuta. LABek mobilizazioak egiten jarraituko du, hori guztia modu justu eta negoziatuan konpontzen ez den bitartean.

Los recortes encubiertos del PSN de Gimeno en Educación

Artículo de opinión 2021/10/13
Oihane Jordana Mosen - Izaskun Lobo Zubizarreta


Llega el mes de octubre y, aunque con cautela, estamos asistiendo a la ansiada reapertura de todos los sectores tras la pandemia. Pero en Educación, todo –o, casi todo-, sigue igual: las niñas y los niños no tienen posibilidad de relacionarse con los y las de otras burbujas, siguen usando mascarilla, también en el patio o en clase de Educación Física, las tutorías con familias siguen siendo online… Y lo que está ocurriendo con la jornada continua, ¡es la gota que colma el vaso! Esta jornada es el eje central de un protocolo impuesto, que ha llegado tarde -con el curso ya iniciado- y que se ha hecho sin consultar ni negociar con los agentes de la comunidad educativa. Por ello, no nos queda otra opción que denunciar el caos que se está generando.

Por muchas vueltas que le demos, señor Gimeno, no entendemos cómo se pueden hacer las cosas tan mal. Todos los agentes de la comunidad educativa se le han puesto en contra y ahora, no sabe cómo rectificar. Bueno, sí, permitirá a los centros volver a la jornada partida o a una nueva jornada en enero. ¿Pero qué tomadura de pelo es esta?

Por resumirlo brevemente, comentaremos que esta fórmula de jornada continua y extraescolares permite a Gimeno recortar de manera encubierta en Educación. El consejero consigue extraescolares con cero inversión a costa de empeorar las condiciones laborales del profesorado, igual que hiciera UPN en 2012. En esta ocasión, Gimeno se ampara en calificar unas sesiones que son de docencia directa (requieren la atención directa al alumnado) como de “cómputo lectivo” (red pública) o “complementarias” (otras redes), lo que le permitirá no tener que contratar más personal, sabiendo que el profesorado verá de nuevo su carga lectiva ampliada y recortado su tiempo para tareas esenciales (guardias, coordinaciones, etc.). Esto, trasladado a los centros de las zonas rurales, donde hay poco profesorado, comprometerá gravemente su labor. Creemos, además, que esta medida es de dudosa legalidad, si nos acogemos a la definición de horas lectivas y de cómputo lectivo recogida en la normativa vigente.

Sin embargo, nosotras queremos aprovechar esta oportunidad para cuestionar si, tal y como se ha ordenado desde el Departamento, es el profesorado quien debe impartir las actividades extraescolares de oferta obligatoria por los centros; ¿no deberían ser estas asumidas por otros y otras profesionales? Sobre todo, dadas las características de servicio de cuidado y actividades de tiempo libre de las mismas.

Para continuar, el consejero argumenta que el objetivo de esta medida es facilitar la conciliación familiar, pero, ¿de quién?

¿La de las familias cuyos hijos e hijas tendrán que esperar al autobús, obligatoriamente, hasta la finalización de las extraescolares, aunque ellos y ellas no deseen realizarlas? Es increíble la solución que se ha dado desde el Departamento de Educación: que las familias voten y se pongan de acuerdo. ¿Qué buscan con esto, la conciliación familiar o la confrontación entre las familias del medio rural?

¿La de aquellos y aquellas que, deseándolo, no puedan hacerlas porque no obtuvieron plaza?¿Perdón, dónde está el principio de igualdad que, en teoría, persigue la LOMLOE, ley impulsada por su partido?

¿La del profesorado que, a fecha de 14 de septiembre, ya tenía su vida organizada y, de un día para otro, tuvo que cambiarlo todo? ¿La de los miembros de los equipos directivos que, habiendo dejado todo atado el junio pasado, tuvo que rehacer los horarios de todo su profesorado antes del 4 de octubre? Con la última decisión tomada se duplicará su trabajo, ¿no se han dado cuenta de que en diciembre los directores y directoras tendrán que volver a realizar ese trabajo de nuevo y que el profesorado tendrá que volver a conciliar su vida?

Estamos convencidas de que esto no es lo que necesita la comunidad educativa. Muchos centros quieren volver a la jornada de mañana y tarde y quienes eligieron la continua antes de la pandemia tenían acordadas unas actividades extraescolares para dar respuesta a la realidad de su alumnado, adaptadas a sus horarios, intereses y necesidades. Pero habiendo sido posible poner en marcha todo esto el 4 de octubre, -la situación sanitaria no indicaba lo contrario-, el consejero ha pasado la pelota a los colegios, quienes en enero tendrán que decidir si realizar ese cambio. Con todo esto, el Departamento hace patente su falta de preocupación por la calidad de la educación y las necesidades pedagógico-emocionales del alumnado.

Por si todo esto fuera poco, el esmero y esfuerzo invertido en la realización y mantenimiento de grupos burbuja en la actividad docente matinal se pueden ir al traste por las tardes, ya que el alumnado de diferentes grupos, así como el profesorado, se podrá mezclar en las actividades extraescolares.

Por último, señor Gimeno, queremos pedirle que deje de marear a la comunidad educativa con decisiones unilaterales y erráticas, que sobrecargan de trabajo al profesorado y crean gran incertidumbre en docentes y familias. Permita ya -y no en enero- a los centros educativos que, de forma autónoma y acordada con su comunidad educativa, decidan su jornada y la oferta o no de extraescolares que, en función a la misma, deseen diseñar. Desde LAB continuaremos movilizándonos mientras esto no se solucione de forma justa y negociada.

 

 

BOTON Osasunbidea