Hezkuntza-protokolo berria berandu iritsi da eta inprobisaziora eramango gaitu

Irakaskuntza 2021/09/07

Atzo Gimeno kontseilariak ikasturte honetarako aurkeztu zuen protokolo berriaren aurrean, LAB sindikatuak neurriok berandu iritsi direla eta inprobisaziora bultzatuko dutela salatu nahi du, besteak beste.

Jakina da -Departamentuak inork baino hobeki badaki hurrengo ikasturterako plantillak maiatzean prestatzen direla- zuzendaritza taldeek plantillei dagokien lan guztia kurtso hasieran jada egina dutela, hots, langileen beharrak aurreikusi eta, Hezkuntza Departamentuak emandako baliabideekin, ikasturte berriko ordutegiak eta abar prestatu. Hortaz, beste behin ere Gimenok atzo iragarri zituen nobedadeak -lanaldi jarraituari eskolaz kanpoko jarduerak gehituko zaizkiela- berandu iritsi dira eta orain, dena antolatuta zegoen ikasturte berri honetan, lana berregitera bultzatuko ditu zuzendaritza kideak eta, okerrena, modu inprobisatuan. Izan ere, eskolaz kanpoko jarduerak eskaini beharko dituztela iragarri zuen kontseilariak, baina horien inguruko inongo azalpenik zehaztu gabe -hala nola, zeintzuk izan daitezkeen eta hauek nola eta zer baliabiderekin antolatu beharko diren (jarriko al dute baliabide gehiagorik? Dagoeneko irakasleen kontratazioak egina daude, udaberriko aurreikuspenen arabera... Beldur gara zama berri hau ere irakasleen gainean eroriko ote den, pandemia hasi zenean Departamentuak ezarritako protokoloak ekarri zuen bezala)-.

Ez die balio Hezkuntzakoei orain esateak Covid-19 afera berria denik eta horren aurrean birplanteatzen ibili behar izan dutenik, pandemiarekin dagoeneko 18 hilabete baitaramatzagu eta gauzak hobeki aurreikusteko eta antolatzeko aukera izan baita. Departamentua inprobisazioz inprobisazio dabil, zer egin oso ongi ez dakien seinale; ez du ezta bere plangintza ere bete: ekainean ezarri zuen jardunaldia urrian eta urtarrilean berraztertuko zuela eta, bistan denez, atzo iragarritako neurriok kurtsoa hasi aurretik hartutakoak dira, urrira itxaron gabe. Eta zer gertatuko da urtarrilean, protokoloa berriro aztertzen duenean? Haize-orratza bailitzan, orain egindako lan guztia bertan behera utziko al du osasun egoeran babestuta har dezakeen erabaki ezberdin batekin?

Ez da hori, ordea, leporatzen diogun bakarra. Ohituta bagaude ere, ez da onargarria honelako erabaki garrantzitsuak inongo kontsentsurik gabe hartzea, ez baitzaigu iritzia galdetu ez langileei, ez beren ordezkariei, ezta familiei ere. “Guztion mesedetan” hartutako neurri hauek ez dituzte inorekin adostu, ilogikoa dirudiena.

Eta, azkenik, berriro ere, zeharo alboratu dituzte arlo pedagogikoa eta emozional-afektiboa; osasun-ikuspuntuak itsututa, ahaztu dituzte ikasleek ezinbestekoak dituzten behar hauek, protokoloak aipatu ere egiten ez dituelarik.

Tamalez, Covidaren iritsierak ordainsari bat izan du hezkuntza komunitate osoarengan, ezin ukatu; baina Hezkuntza Departamentuaren ardura da kalteak minimizatzea eta ikasleen eta langileen ongizatea ahal den neurrian bermatzea, beraien egoeraren osotasunari begira, eta ez soilik alde bakar batzuk kontuan harturik. Ez ikasleek, ez langileek, ez lituzkete ordaindu beharko Hezkuntza Departamentuaren ausardia edo plangintzarik eza, eta euren beharrak asetzeko ahalegina egin beharko lukete Hezkuntza arduradunek, guztiok aldarrikatzen dugun hezkuntza-kalitatearen alde.

El nuevo protocolo de Educación llega tarde y nos aboca a la improvisación

Irakaskuntza 2021/09/07

Ante el nuevo protocolo que presentó ayer el consejero Gimeno para este curso, el sindicato LAB quiere denunciar, entre otras cosas, que estas medidas llegan tarde y van a obligar a la comunidad educativa a improvisar.

Es cosa sabida -el Departamento conoce mejor que nadie que las plantillas para el próximo curso se preparan en mayo- que a principio de curso los equipos directivos ya han hecho todo el trabajo correspondiente a las plantillas, es decir, prever las necesidades de personal y preparar, con los recursos facilitados por el Departamento de Educación, los horarios del nuevo curso, etc. Así que, una vez más, las novedades anunciadas ayer por Gimeno -que continuaremos con la jornada continua y que a ella se sumarán las actividades extraescolares- llegan tarde y ahora, en este nuevo curso en el que todo estaba ya organizado, obligará a los equipos directivos a rehacer el trabajo y, lo que es peor, a hacerlo de forma improvisada. De hecho, el consejero anunció que los centros educativos deberán ofertar actividades extraescolares pero no dio ninguna explicación sobre las mismas -como cuáles pueden ser y cómo y con qué recursos habrá que organizarlas (¿ofrecerán más medios? Las contrataciones del profesorado ya están hechas según las previsiones de primavera... Mucho nos tememos que las medidas ahora adoptadas volverán a recaer sobre el profesorado, que verá incrementada una carga laboral ya henchida por el anterior protocolo adoptado por el Departamento al inicio de la pandemia) -.

No les vale decir ahora a los de Educación que el Covid-19 es una cuestión nueva ante la que se tienen que andar reinventando, porque llevamos ya 18 meses de pandemia y ha habido margen para prever y organizar mejor las cosas. El Departamento está improvisando, señal de que no sabe muy bien qué hacer; ni siquiera ha cumplido su planificación, ya que en junio estableció que volvería a revisar la jornada de los centros escolares en octubre y enero y, evidentemente, las medidas anunciadas ayer han sido adoptadas antes del inicio del curso, sin esperar a octubre. ¿Y qué ocurrirá en enero, cuando vuelva a analizar la situación y se replantee de nuevo la jornada? Amparándose en la situación sanitaria, ¿actuará como una veleta y se desdirá de lo ahora decidido?

Pero no es esto lo único que le achacamos. Aunque estamos ya acostumbrados, no es de recibo que se tomen decisiones importantes como esta sin ningún consenso, porque no se nos ha preguntado la opinión ni a los trabajadores/as, ni a sus representantes, ni a las familias. Estas medidas "en favor de todos/as" no han sido consensuadas con nadie, lo que parece ilógico.

Y, por último, una vez más, han obviado totalmente los aspectos pedagógico y emocional-afectivo; cegados por el enfoque sanitario, han dejado de lado estas necesidades esenciales del alumnado, que el protocolo no hace ni mencionar.

Lamentablemente, no se puede negar, el Covid ha repercutido negativamente en toda la comunidad educativa; pero es responsabilidad del Departamento de Educación minimizar los daños y garantizar en la medida de lo posible el bienestar de alumnado y personal, considerando su situación en su totalidad, y no teniendo en cuenta solo algunos factores. Ni alumnos/as, ni trabajadores/as deberían tener que asumir la falta de valentía o de planificación del Departamento de Educación, y los responsables de Educación deberían hacer un esfuerzo por satisfacer sus necesidades, en pro de la calidad de la educación que todos/as reivindicamos.

 

BOTON Osasunbidea