gimeno consejero educación navarra

55 urtetik gorako irakasleen eskola-murrizketa onartu da, sindikatuen presioari esker

Irakaskuntza 2021/06/18

Hezkuntza Itunaren jarraipenari buruz atzo Itunaren jarraipen batzordeko sindikatuekin egindako informazio-bileran, Gimeno kontseilariak harro azaldu zen 55 urtetik gorako irakasleendako lanaldia irakastordu bat murriztea onartu izanaz. LABek txalotu egin zuen neurri hori, baina badirudi kontseilariari ahaztu egin zitzaiola aipatzea sindikatuek egindako presioagatik baino ez duela bere Departamentuak neurri hau onartu.

Beste behin ere, sindikatuen interpelazio tinkoa beharrezkoa izan da Departamentuburuak Hezkuntza Itunean adostutako murrizketa hori – beraz, nahitaez bete beharrekoa – onar zezan. Ohituta gaituztenez, Gimeno kontseilariak kanpoko oroigarriak behar izaten ditu inork eskatu gabe hartu beharko lituzkeen neurriak onartzeko, eta, beste behin ere, in extremis egiten du, epeak agortuta, kontuan hartu gabe atzerapenak lan-karga handia eragiten diela ikastetxeetako zuzendaritza-taldeei, orain plantillak berregin behar baitituzte ordu-zenbaketa berri horrekin.

LABek neurri hori hartu izana txalotu du, baina gure ustez tamalgarria da ikustea kontseilariak bere konpromisoak bere gain hartzeko duen "erresistentziak", honek hezkuntza-komunitatea ondorioak pairatzera behartzen dituelarik. Datorren astetik aurrera Hezkuntza Itunaren Jarraipen Batzordea bilduko da eta LABek "erne" jarraituko du Departamentuari Itunean adostutakoa betearazteko, eta benetako negoziazioa aurrera eramateko.

Aprobada, gracias a la presión sindical, la reducción lectiva para el personal docente mayor de 55 años

Irakaskuntza 2021/06/18

En la reunión informativa del seguimiento del Pacto Educativo celebrada ayer con los sindicatos, el consejero Gimeno se jactó de haber aprobado la reducción de la jornada en una hora lectiva para el personal docente mayor (o igual) a 55 años, medida que desde LAB aplaudimos, pero se le olvidó mencionar que ha sido únicamente por la presión ejercida por los sindicatos por lo que finalmente la ha adoptado su Departamento.

Una vez más, ha sido necesaria la perseverante interpelación sindical para conseguir que el consejero concediera esta reducción ya acordada -y, por tanto, de obligado cumplimiento- en el Pacto Educativo. Tal y como nos tiene acostumbrados, el consejero Gimeno aprueba medidas que debiera adoptar sin necesidad de recordatorios externos y lo hace, una vez más, in extremis, agotando plazos, sin tener en cuenta la sobrecarga de trabajo que su demora supone para los equipos directivos de los centros, obligados ahora a rehacer las plantillas con esta nueva contabilización horaria.

Desde LAB celebramos la adopción de esta medida, pero es lamentable observar cómo la “resistencia” del consejero a asumir sus compromisos obliga a la comunidad educativa a sufrir consecuencias laborales. A partir de la próxima semana se celebrará la Comisión de Seguimiento del Pacto Educativo y LAB seguirá “alerta” para hacer cumplir al Departamento todo lo que está acordado en el Pacto, y para llevar a cabo una verdadera negociación.

 

 

BOTON Osasunbidea