IRAK amatasuna

Oposizioetan ama izatea bidegabekeria bihurtzea saihestu du LABek

Irakaskuntza 2021/06/17

LABi esker, ama izateak ez du eragozpenik suposatuko datorren asteburuan ospatuko diren Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako oposizioetako probetan. Hala izanen da sindikatuak Hezkuntza Departamentuari egindako interpelazioei esker, non ume txikiak dituzten amei edoskitze eskubideari eusteko aldarrikatu genuen. Ordura arte, aurreikusita zegoen edoskitzea atsedenaldian eta edoskitze gelan baino ezingo zutela amek egin, baina gaurko Mahai Sektorialean Hezkuntza Departamentuak eskariaren araberako edoskitzea bermatuko duela jakinarazi digu, guk eskatu bezala.

Gainera, amek edoskitzen ematen duten denbora ez zaie deskontatuko azterketetatik; denbora hori ondoren gehituko zaie. Hezkuntza Departamentuak azpiegitura berrantolatu behar du orain, eta gaur edo bihar bitarte honen inguruko jarraibide berriak argitaratuko ditu oposizioen web-fitxan (ikusi ESTEKA). Adi egon “Emaitzak” ataleko “Lehen proba, aurkezpen ekitaldia, edoskitzea” atalera (gogorarazten dizugu tramite horretara harpidetzeko aukera duzula goikaldean, informazio berririk argitaratu dela zuzenean jakiteko).

Onartutako neurri hau emakumearen diskriminazioaren kontrako pauso garrantzitsu bat dela uste dugu LABen, hemendik aurrerako oposizio eta probetan ere jarraitzea espero duguna. Halaber, eskertzen diogu Hezkuntza Departamentuari une hauetan neurri hau martxan jartzeko egindako ahalegin handia.

LAB evita que ser madre se convierta en un agravio en las oposiciones

Irakaskuntza 2021/06/17

Gracias a LAB, ser madre no supondrá un inconveniente añadido en las pruebas de oposición de Secundaria y Formación Profesional que se celebrarán el próximo fin de semana. Así será después de que el Departamento de Educación decidiera hoy atender la demanda que este sindicato ha realizado en numerosas ocasiones al respecto, reivindicando que se respete el derecho a la lactancia a las madres con niños y niñas pequeños. El Departamento tenía previsto que la lactancia se pudiera realizar solo durante el descanso de las pruebas y en una sala dispuesta para ello, pero en la Mesa Sectorial de hoy Educación nos ha comunicado que, tal y como solicitamos, garantizará la lactancia a demanda, adoptando para ello las medidas que sean necesarias.

Además, a las madres que se encuentren en esta situación no se les descontará de los exámenes el tiempo dedicado a la lactancia, el cual será añadido posteriormente. El Departamento de Educación tiene ahora que reordenar su infraestructura y entre hoy y mañana publicará nuevas instrucciones en la ficha web de las oposiciones (ver ENLACE). Presta atención al apartado “Resultados”, "Primera prueba, acto de presentación, lactancia"; te recordamos que puedes suscribirte a este trámite en la parte superior para saber cuándo se publica nueva información directamente.

En LAB consideramos que esta medida aprobada es un paso importante en la lucha contra la discriminación de la mujer, y esperamos que continúe en oposiciones y pruebas futuras. También agradecemos al Departamento de Educación el gran esfuerzo realizado en estos momentos para poner en marcha esta medida.

 

BOTON Osasunbidea