Urtebete Covidarekin: hezkuntza sistema errotik aldatzen hasteko aukera galdua

Irakaskuntza 2021/05/07

Jadanik urtebete egin dugu Covid pandemiaren eraginpean. Ikasturte oso bat halako egoera latzari aurre egiteko nahikoa izan da gure hezkuntza sistemak dituen arazoak berresteko. Jakin badakigu egoera konplexua eta aldakorraren aurrean gaudela eta esfortzu kolektibo handia egin behar izan dela berdintasunean eta kalitatean oinarritutako eskolak eman ahal izateko. Aldi berean, Hezkuntza Departamentuak gure sistema XXI. mendera begira jartzeko aukera paregabea galdu duela iruditzen zaigu, egoera larriek  erabaki ausartak eta funtzio- natzen ez duena errotik aldatzeko ekimenak gauzatzea galdatzen baitu. Eta ez da hori izan Nafarroako Hezkuntzan gertatu dena

Un año de Covid: oportunidad perdida para hacer cambios de profundidad en el sistema educativo

Irakaskuntza 2021/05/07

Ya llevamos un año sufriendo la Covid. Todo un curso en el que hemos constatado los problemas que tiene nuestro sistema educativo para hacer frente a una situación tan terrible. Somos conscientes de que nos encontramos ante una situación compleja y cambiante y de que hay que hacer un gran esfuerzo colectivo para poder dar clases basadas en los principios de igualdad y calidad. Pero, al mismo tiempo, nos parece que el Departamento de Educación ha perdido –está perdiendo- una oportunidad única para reconducir el sistema al siglo XXI, ya que situaciones graves exigen decisiones e iniciativas valientes para cambiar radicalmente lo que no funciona. Y este no ha sido el caso del sistema educativo navarro

 

Urtebete Covidarekin: hezkuntza sistema errotik aldatzen hasteko aukera galdua

Irakaskuntza 2021/05/07

Jadanik urtebete egin dugu Covid pandemiaren eraginpean. Ikasturte oso bat halako egoera latzari aurre egiteko nahikoa izan da gure hezkuntza sistemak dituen arazoak berresteko. Jakin badakigu egoera konplexua eta aldakorraren aurrean gaudela eta esfortzu kolektibo handia egin behar izan dela berdintasunean eta kalitatean oinarritutako eskolak eman ahal izateko. Aldi berean, Hezkuntza Departamentuak gure sistema XXI. mendera begira jartzeko aukera paregabea galdu duela iruditzen zaigu, egoera larriek  erabaki ausartak eta funtzio- natzen ez duena errotik aldatzeko ekimenak gauzatzea galdatzen baitu. Eta ez da hori izan Nafarroako Hezkuntzan gertatu dena.

Segurtasunaren izenean, ikastetxe batek beharrezko dituen gutxieneko elkarbizitza eta pedagogia mekanismoak zeharo alboratuta geratu dira. Iazko ekainean gogor kritikatu genuen ikasturte honetako funtzionamendua erabat baldintzatu duen kontingentzia protokoloaren edukia, ez segurtasuna beharrezkoa dela sinisten ez dugulako, segurtasun hori bermatzeko ardura nagusia tokian tokiko eskolen bizkarrean utzi zelako, askotan horretarako beharrezkoak ziren baliabidez hornitu gabe eta, jakina, edozein ikasgelatan beharrezkoa den funts pedagogikoa arras bazterrean utzita.

Ekainetik gauzak aldatu dira, gela barruan edo kanpoaldean kutsatze aukerak oso desberdinak direla ikasi dugu, orduan hartutako hainbat neurri ez dela beharrezkoak eta horrek ikasketa prozesuan eragin kaltegarria duela egiaztatu dugu eta beharrezkoak diren beste neurri batzuk ez direla hartu agerian geratu da, baina Hezkuntza Departa-mentua hortxe dago, geldirik, guztiz aldakorra den egoerari zaharkitua geratu den protokoloa erabiliaz tresna nagusi gisa, Biblia izango bezala.

Kontingentzia protokoloaren adibide horrek oso modu fidelean irudikatzen du Hezkuntza Departamentuaren immobilismoa, egoera aldakorrei malgutasunez erantzuteko ezina, sakoneko aldaketen lidergoa hartzeko ikara. Pandemia honek agerian utzi ditu gure hezkuntza sistemak hobetu behar dituen arloak eta horiek ez dira soilik ordenagailu gehiago erosiaz konpontzen, sakoneko eraldaketa behar dugu, batez ere haurrek adinean aurrera egin ahala dituzten behar pedagogikoak asetzeko. Horrez gain, eskolak zein langileak baliabidez hornitu behar dira egitasmo horiek guztiak bermez bete daitezen.

Formazioan argi-ilunak

Egoerari aurre egiteko langileriari patxada eta laguntza emango liokeen baliabide eza horren konpentsazio nagusia formazioa izan da. Egun dugun egoeran, formazio eredu berria jarri da abian, baina ez da kontuan izan horrek mesede baino kalte handiagoa eragin duela. Esate baterako:

• Irakasleriaren lan gainkarga.

• Jasotzen den formazioa ondoren ikasgeletan praktikan jartzeko mugek beren horretan darraite.

• Irakasleria guztiari formazio bera eman zaio, bakoitzak dituen behar eta ezaugarriei erreparatu gabe.

• Formazioa eskolekin lotzea eta ez irakasleriarekin. Egun dagoen egonkortasun ezaren ondorioz, horrek honako arriskua dakarrelarik: langile batzuek formazio bera bikoiztuta jasotzea edota inoiz ez jasotzea, dagoen ikastetxearen arabera.

Atal honetan aurrerapausu batzuk sumatu ditugu azken aldian, baina oraindik bidearen hasieran gara. Egun, Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean ari gara formazio sistemari sakoneko astindua emateko. Hitz politetatik taxuzko aldaketetara salto egitea izango da gure ahalegin nagusia eta arestian aipatu ditugun gabeziak kontuan hartzea. Duela hiru urte aurkeztu genuen Qualitate egitasmoan bilduta daude formazioari buruz ditugun proposamenak (https://labur.eus/Ixu7r).

Ituna

Sindikatuekin adostutako Hezkuntza Ituna betetzeko jarritako oztopoak Hezkuntza Departamentuaren immobilismoaren beste adibideetako bat da, berriro ere agerian utziaz langileriaren lan baldintzak bermatzeko dagoen interes eskasa. Hezkuntza Ituna borrokarako funtsezko tresna eta gure lan baldintzak hobetzeko lan tresna paregabea dela deritzogu. Horren adostasun maila handia lortzeko eginiko esfortzuak ezin dira zerri askara bota, baina momentuz ituna bete ahal izateko beharrezkoak diren arau aldaketa eta moldaketa guztiak geldirik daude edo oso mantso doaz, eta ez dago bermaturik itunaren epea bukatu aurretik beteko direnik.

PAI

Sakoneko aldaketa ekarriko duen eraberritze prozesu ezaren beste adibidea da Hezkuntza Departamentua PAI programaren auziarekin hartzen ari den posizioa. Gero eta nabarmenagoa da UPNk abian jarri zuen egitasmo horrek ez diola erantzuten jendarteak hizkuntzetan murgiltzeko duen beharrari eta bata bestearen atzetik txaplatak jartzen ari direla bere biziraupen zentzugabea luzatzeko. Horri gehitu behar zaio gero eta nabariagoak diren gabezia pedagogikoak eta langileriaren lan baldintzen okertzea eta ikastetxeei eredu horretatik ateratzeko jarritako trabak (gogoan izan Castejongo kasua). Ulergaitza egiten zaizkigu antzua izaten ari den PAI programa biziraun arazteko ahaleginak. Programa hau alde batera uztea eta Nafarroako bi hizkuntzetan oinarritutako eleaniztasun murgiltze ereduan lan egitea proposatzen dugu, beti ere kontuan hartuta gutxitua dagoen hizkuntzari, gurean euskarari, merezi duen arnasgunea ematea lehentasun izan behar duela.

Euskara

Egun dugun sistemak agerian utzi duen beste gabezietako bat halako egoera larrietan zaurgarrien diren sektoreen egoerak okerrera egin duela da eta euskararen auzia ez da horretan salbuespena izan. Euskararen erabilera eta ikasleria euskalduntzeko ahaleginek oztopo handiak izan dituzte azken hilabeteotan eta horren aurrean Hezkuntza Departamentuak izan duen interes falta oso argigarria izan da. Hizkuntzen aferan hartutako erabaki garrantzitsu bakoitza euskararen indartze prozesuan atzerapausua izaten ari da. Gogoan izan, besteak beste, Mendigorriako gurasoak euren seme-alabek herrian Lehen Hezkuntza euskaraz egin ahal izateko izaten ari diren oztopo guztiak, baita nafar Gobernuko erakunde den Euskarabideak D ereduan matrikulatzeko urtero egin izan duen kanpainari uko egin izana ere. Lanbide Heziketan ingelesezko zikloak sortzeko iragarpena beste adibide bat da. Gure aburuz, mesede eskasa egiten zaio ingelesari, asmo hori gauzatzeko irakasleria egokiaren ezean PAIrekin egin diren aldrebeskeriak errepikatuko direla iruditzen baitzaigu. Aldiz, Lanbide Heziketa euskaraz egiteko dagoen eskariari muzin egingo zaio, enegarrenez. Gainera, beste hizkuntzetan ez bezala, bide korapilatsua egin behar da euskarazko ziklo bat jartzeko.

Un año de Covid: oportunidad perdida para hacer cambios de profundidad en el sistema educativo

Irakaskuntza 2021/05/07

Ya llevamos un año sufriendo la Covid. Todo un curso en el que hemos constatado los problemas que tiene nuestro sistema educativo para hacer frente a una situación tan terrible. Somos conscientes de que nos encontramos ante una situación compleja y cambiante y de que hay que hacer un gran esfuerzo colectivo para poder dar clases basadas en los principios de igualdad y calidad. Pero, al mismo tiempo, nos parece que el Departamento de Educación ha perdido –está perdiendo- una oportunidad única para reconducir el sistema al siglo XXI, ya que situaciones graves exigen decisiones e iniciativas valientes para cambiar radicalmente lo que no funciona. Y este no ha sido el caso del sistema educativo navarro.

En aras de la seguridad, se han abandonado totalmente los mecanismos mínimos de convivencia y pedagogía que necesita una escuela. En junio del año pasado criticamos duramente el contenido del protocolo de contingencia que ha condicionado totalmente el funcionamiento de este curso, no porque no creamos que la seguridad es necesaria, sino porque la responsabilidad principal de garantizar esa seguridad se dejó en manos de las escuelas locales, muchas veces sin ser dotadas de los recursos necesarios para ello y, claro está, habiendo dejado totalmente al margen el trasfondo pedagógico necesario en cualquier centro escolar.

Desde junio han cambiado las cosas: hemos aprendido que las posibilidades de contagio dentro o fuera del aula son muy diferentes, hemos comprobado que algunas de las medidas adoptadas entonces no son necesarias y que eso repercute negativamente en el proceso de aprendizaje, y se nos ha puesto de manifiesto que no se toman otras medidas imprescindibles; pero el Departamento de Educación sigue ahí, paralizado, aferrándose como si fuera la Biblia a un protocolo que ha quedado obsoleto ante una situación constantemente cambiante.

Este ejemplo del protocolo de contingencia representa muy fielmente el inmovilismo del Departamento de Educación, su imposibilidad de responder con flexibilidad a situaciones cambiantes, el terror a asumir el liderazgo de los cambios profundos. Esta pandemia ha puesto de manifiesto las áreas que nuestro sistema educativo debe mejorar y que no solo se resuelven comprando más ordenadores, sino que necesitamos un cambio de fondo, sobre todo para satisfacer las necesidades pedagógicas que tienen las/os niña/os a medida que avanzan en edad. Además, hay que dotar de recursos tanto a las escuelas como a su personal para que todos estos proyectos se cumplan con garantías.

Luces y sombras en la formación

Para compensar esta falta de recursos que proporcionaría la calma y el apoyo necesario al personal para hacer frente a la situación, el Departamento se ha valido de la formación. Ha puesto en marcha un nuevo modelo de formación, pero no ha tenido en cuenta que ello ha causado más perjuicios que beneficios. Por ejemplo:

• Ha sobrecargado de trabajo al profesorado.

• No se han eliminado los límites para la posterior puesta en práctica de la formación recibida en las aulas.

• Se ha proporcionado igual formación a todo el profesorado, independientemente de sus necesidades y características.

• Se ha vinculado la formación a las escuelas, en vez de con el profesorado. La actual situación de inestabilidad conlleva el riesgo de que algunos trabajadores reciban la misma formación por duplicado o no la reciban nunca, en función del centro en el que se encuentren.

Al menos, en este apartado hemos observado algunos avances últimamente, pero todavía estamos al principio del camino. En este momento estamos colaborando con el Departamento de Educación para reformar a fondo el sistema de formación. Nuestro principal esfuerzo consistirá en pasar de las palabras bonitas a los cambios formales, teniendo en cuenta las carencias arriba mencionadas. El proyecto Qualitate que presentamos hace tres años recoge nuestras propuestas de formación (https://labur.eus/Ixu7r).

El Pacto Educativo

Otro ejemplo del inmovilismo del Departamento de Educación es el de las trabas al cumplimiento del Pacto por la Educación acordado con los sindicatos, poniendo de nuevo de manifiesto el escaso interés que existe en garantizar las condiciones laborales de las plantillas. El Pacto Educativo es una herramienta fundamental de lucha y una herramienta de trabajo única para mejorar nuestras condiciones laborales. Los esfuerzos realizados para lograr un alto grado de consenso no se pueden tirar por la borda, pero de momento todos los cambios normativos y adaptaciones necesarios para poder cumplir el pacto están paralizados; o van muy despacio, y no está garantizado que se cumplan antes de que finalice el plazo del pacto.

PAI

Otro ejemplo de la falta de reformas de base es la posición que está adoptando el Departamento de Educación hacia la cuestión del programa PAI. Cada vez es más evidente que este proyecto que puso en marcha UPN no responde a la necesidad de esta sociedad de adentrarse en las lenguas y que se están poniendo parches, uno tras otro, para alargar su absurda supervivencia. A ello se suman las cada vez más evidentes carencias pedagógicas y el deterioro de las condiciones laborales del personal y las trabas a los centros para salir de este modelo (recordamos el caso de Castejón). Nos resultan incomprensibles los esfuerzos que se están haciendo para mantener con respirador a este programa estéril. Proponemos dejar de lado este programa y trabajar en un modelo de inmersión plurilingüe basado en las dos lenguas navarras, teniendo siempre en cuenta que la lengua que está minorizada, en este caso el euskera, requiere más espacio para respirar.

El euskera

Otro de los déficits que ha puesto de relieve el sistema actual es que los sectores que resultan más vulnerables en situaciones tan graves han empeorado su situación, y el euskera no ha sido una excepción. Los esfuerzos por impulsar el uso de esta lengua y por euskaldunizar al alumnado se han encontrado con importantes obstáculos en los últimos meses y ante ello la falta de interés del Departamento de Educación ha sido muy significativa. Cada decisión importante tomada en el tema de las lenguas está suponiendo un retroceso en el proceso de fortalecimiento del euskera. No hay más que mirar a Mendigorria y ver todos los obstáculos que están teniendo que superar los padres y madres de esta localidad para que sus hijos e hijas puedan cursar la Educación Primaria en euskera; o el rechazo de Euskarabidea, institución del Gobierno navarro, a la campaña anual de matriculación en el modelo D. Pero la lista continúa. De las últimas, el anuncio de la creación de ciclos en inglés en la Formación Profesional. En nuestra opinión, se hace un flaco favor al inglés ya que, si no hay profesorado adecuado para llevar a cabo ese propósito, se repetirán los reproches que se han hecho con el PAI. En cambio, por enésima vez se va a denegar la petición de Formación Profesional en euskera. Y hay que andar un arduo camino lleno de trabas como encuestas o costosos trámites para ofrecer un ciclo en euskera, cosa que no ocurre con otros idiomas.

 

BOTON Osasunbidea