IRAK HHEE udalplaza

Iruñeko Haur-eskolen grebak jarraipen guztiz ona izan du

Irakaskuntza 2021/02/12

Erregimenaren Euskarafobia salatzeko LABek eta CCOOk Iruñeko Udal Haur Eskolen Erakunde Autonomoan egindako greba-deialdiaren jarraipena guztiz ona izan da. Iruñeko Udaleko fobia, oraingo honetan, datorren ikasturterako egin duen eskaintzaren proposamenean islatu da. Izan ere, 16 haur eskoletatik euskarazko murgiltze-eredua bakar batera murriztu du, azken 40 urteetan egindako ibilbide pedagogiko arrakastatsua bertan behera utzirik.

LABek eta CCOOek Iruñeko Udalaren Haur Eskolen Erakunde Autonomoan gaurko deitu duten grebaren jarraipena %86koa euskarazko eskoletan, eta %62koa orokorrean. Tamalgarritzat jotzen dugu Afapna sindikatuak azken orduan greba bertan behera utzi izana, ez baitugu oso ondo ulertzen zerk bultzatu dituen erabaki hori hartzera. Salatu nahi dugu, halaber, erakundeko gerentziak agindutako zerbitzu minimoen ondorioz, langileen ia erdiari grebarako eskubidea ukatu zaiela. Gainera, Jose Ramon Rabade gerenteak gutxieneko zerbitzuen inguruan egin duen kudeaketa ezin txarragoa azpimarratu nahi dugu, astearen hasieran langileen batzordearekin adostutako ebazpena atzera bota eta erabateko abusua suposatzen duen beste bat ezarri baitzuen ondoren.

Hala eta guztiz ere, gure poza azpimarratu nahi dugu, grebaren jarraipena masiboa izan baita. ehunka lagunek babestu dituzte langileak Hezkuntza Departamentutik abiatu eta Nafarroako Diputazioan amaitu den manifestazioan, ibilbidean zehar Iruñeko Udalaren proposamena aurrera ateratzeko ardura dutenak seinalatuz; beraien erabakiak zuzen eta bortizki eragiten baitie herritarron euskara-eskubideari zein eskoletako kudeaketari. Familien babesa ere jaso dugu, neurri handi batean ez baitituzte seme-alabak eskolara eraman, bai eta herritarrena eta sindikatu batzuena ere, proposamen honen gehiegikeria eta inposaketa salatzeko.

Azkenik, gaur arratsaldean egingo diren mobilizazioetan parte hartzera animatzen zaituztegu:
Elkarretaratzea egingo da Udaletxe Plazan, LABek eta CCOOk deituta 16: 30ean.
Manifestazio bat, goizekoaren ibilbide berarekin, oraingoan Haur Eskolak Euskaraz plataformak deituta 17: 30ean.

Egoeraren larritasunaren eta Nafar Gobernu "aurrerakoiak" erakutsitako utzikeriaren aurrean -dirudienez, Iruñeko Udalaren proposamen atzerakoia onartzeko arazorik ez du izango-, muturreko egoera honetan, eta euskarari eta eskoletako pedagogia-printzipioei eraso egin ondoren, Erakundeko langileei greba-deia egitea beste aukerarik ez zaigu geratu.

Mila esker grebarekin bat egin duzuen guztioi. Euskaraz bizi, hezi eta lan egin nahi dugu! Euskarafobiari Stop!

Seguimiento muy satisfactorio de la huelga en las EEII de Pamplona

Irakaskuntza 2021/02/12

Seguimiento totalmente satisfactorio de la huelga convocada por LAB y CCOO en el Organismo Autónomo de Escuelas Infantiles del Ayuntamiento de Pamplona para denunciar la Euskarafobia del régimen, plasmada esta vez en su propuesta de ofertar para el próximo curso una única escuela de inmersión en euskera de las 16 que hay en total. Así echa por tierra la exitosa trayectoria pedagógica de estos centros, desarrollada con mimo durante los últimos 40 años.

El seguimiento de la huelga convocada para hoy por LAB y CCOO en el Organismo Autónomo de Escuelas Infantiles del Ayuntamiento de Pamplona ha sido del 86% en las escuelas en euskera, y del 62% en total. Desde LAB, lamentamos el descolgamiento a última hora de la convocatoria por parte del sindicato Afapna, ya que no entendemos muy bien cuáles son las razones que les han podido empujar a tomar esta decisión. Queremos denunciar también que, como consecuencia de los abusivos servicios mínimos decretados por la gerencia del Organismo, se ha negado el derecho a la huelga de casi la mitad de las trabajadoras y trabajadores. Además, queremos resaltar la pésima gestión que el gerente, Jose Ramón Rabade, ha realizado de los servicios mínimos, proponiendo a principio de semana una resolución consensuada con el comité de trabajadores para sustituirla posteriormente por otra mucho más abusiva.

A pesar de todo, queremos recalcar nuestra satisfacción, ya que se ha realizado un seguimiento masivo de la huelga. Cientos de personas han apoyado a los y las trabajadoras en una manifestación que ha partido desde el Departamento de Educación para finalizar en la Diputación de Navarra, señalando de esta manera a los responsables de que la propuesta del Ayuntamiento de Pamplona salga adelante, afectando de manera directa al euskera como derecho y a la gestión de las escuelas. También hemos recibido el apoyo de familias, que en gran parte no han llevado a sus hijos e hijas a la escuela, así como de la ciudadanía y algunos sindicatos para denunciar el abuso y la imposición de esta propuesta.

Os animamos a participar en las movilizaciones que tendrán lugar esta tarde:
Concentración en la Plaza del Ayuntamiento convocada por LAB y CCOO a las 16:30.
Manifestación con el mismo recorrido que la de la mañana, convocada esta vez por la Plataforma Haur Eskolak Euskaraz a las 17:30.

Ante la gravedad de la situación y la desidia mostrada por el Gobierno “progresista” de Navarra que, según parece, no va a tener problema en aprobar la propuesta retrógrada del Ayuntamiento de Pamplona, en esta situación límite, y después de numerosos ataques al euskera y a los principios pedagógicos de las escuelas, a los y las trabajadoras del Organismo no nos ha quedado otra opción que hacer un llamamiento de huelga.

Muchas gracias a todas las personas que la habéis seguido, ¡queremos vivir, educar y trabajar en euskera!
¡Euskarafobia, Stop!