IRAK 03 greba

Iruñeko Udal Haur Eskoletan

Oztopo guztien gainetik, gure eskubideen konkista

Irakaskuntza 2021/02/08

descargas de archivos.orig PDF Kartela

Nahikoa da!! EUSKARAFOBIARI STOP!! Berriz ere, euskararen kontrako erabaki bidegabe batekin egin dugu topo, Iruñeko Udal Haur Eskoletan bete-betean eragiten diguna.

Enrique Mayaren Gobernuak, Iruñeko PSNren burua den Maite Esporrinen babesarekin, udal haur eskoletan euskararen presentzia zokoratu nahian hainbat neurri hartu du, besteak beste, enplegua egonkortzeko abian zen oposizio deialdia deuseztatu, plantilla organikoa aldatu euskarazko hizkuntza-eskakizuna duten plazak nabarmen murrizteko, aurreko gobernu-taldeak hizkuntza-eredua aldatu zien eskolak lehengoratu eta, azkenik, euskara ingelesarekin nahasten duen eredu txapuza bat inposatu.

Ezer ez planifikatu gabe, adostasunik gabe eta inolako gogoeta pedagogikorik egin gabe inposatu nahi digute haien hizkuntza-eskaintza berria. Alde bakarreko erabaki honek gure eskoletan 40 urtez hainbeste mimoz eta kontuz landu dugun pedagogia suntsitzea ekarriko du ondorioz.

Nafarroako Gobernuarena da orain azken hitza, bidegabekeria hau gelditzea eta benetako eztabaida prozesu bat abiaraztea exijitzen diogu.

Zentzugabekeriaren kontra!!!
Inposaketa gehiagorik EZ!!!

- Murgiltze eredua defendatzen dugulako.
- Supremazismo linguistikoa delako.
- Proposamen honek langileen ezegonkortasuna are gehiago areagotzen duelako.
- Inboluzioa bizitzen ari garelako.
- Hausnaketa pedagogikoa eskatzen dugulako.
- Aldebakarreko erabaki politikoa inposatu nahi digutelako.
- Planifikazio eza gaitzesten dugulako.
- Irizpide linguistikorik gabe egin delako.
- Kalitatezko hezkuntza nahi dugulako.
- Haurtzaroarekiko begiruneagatik.

Iruñeko Udal Haur Eskoletako Langileen Batzordean, aho batez, desadostasuna adierazten da. Otsailaren 12an nik ere greban parte hartuko dut!!!

Escuelas Infantiles Municipales de Iruñea

Superar todas las trabas y defender nuestros derechos

Irakaskuntza 2021/02/08

descargas de archivos.orig PDF Cartel

¡¡Ya basta!! ¡¡STOP EUSKARAFOBIA!! Una vez más nos encontramos con una decisión injusta que nos afecta de lleno a las Escuelas Infantiles Municipales, escuelas que son ejemplo fuera de Pamplona y a las que Na+ y sus socios de PSN atacan constantemente.

El Gobierno de Maya, con el apoyo incondicional de Maite Esporrín, dirigente del PSN en Pamplona, intenta minimizar la presencia del euskera en las escuelas infantiles municipales con actuaciones como la revocación de la convocatoria de oposición en curso que pretendía estabilizar el empleo, la modificación de la plantilla orgánica reduciendo notablemente las plazas con perfil lingüístico en euskera, la reversión de las escuelas a las que el anterior equipo de gobierno había cambiado el modelo lingüístico y, su última ocurrencia: la imposición de un modelo chapucero que mezcla euskera con inglés.

Con su nueva propuesta lingüística han vuelto a poner de manifiesto su costumbre de hacer las cosas sin planificación, sin consenso y sin ninguna reflexión pedagógica. Decisión unilateral que va a suponer el desmantelamiento de nuestras escuelas, de su filosofía y forma de hacer que hemos llevado a cabo con tanto mimo y cuidado durante 40 años.

La última palabra es ahora del Gobierno de Navarra a quien exigimos parar esta injusticia e impulsar un auténtico debate.

¡¡Paremos este despropósito!!
¡¡Basta de imposiciones!!

- Porque estamos hablando de supremacismo lingüístico.
- Porque defendemos un modelo de inmersión.
- Porque esta decisión incrementa aún más la inestabilidad laboral de la plantilla.
- Porque estamos viviendo una involución.
- Porque pedimos una reflexión pedagógica.
- Porque nos quieren imponer una decisión política unilateral.
- Porque es necesaria una planificación realista.
- Porque se ha hecho sin criterios lingüísticos.
- Porque queremos una educación de calidad.
- Por respeto a la infancia.

La disconformidad es unánime en la Comisión de Personal de las Escuelas Infantiles Municipales de Pamplona. ¡¡¡El 12 de febrero yo también iré a la huelga!!!