Hay 327337 invitados y ningún miembro en línea

text4017Ikastoletako langileak hezkuntza burujabea eraikitzen. LAB ikastoletako langileen egonkortasunaren defentsan

2018/01/18 | Txane Senar eta Iker Frade  | LAB Ikastolak |

Urte luzeren ostean EAEko ikastoletako Lan-Hitzarmenen negoziazioa abiatu da, Nafarroako Ikastoletakoa aldiz, orain dela bi urte negoziatzen ari da. EAEn, LAB, Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen eta EIBren artean egindako akordioen bidez lortu zen 2009an estatutik eta administrazio autonomikoetatik inposaturiko erreforma laboralaren eraginak neurri batean arintzea. Baina hala ere, bi lurralde eremuetan lan hitzarmenak 2009-10tik berritu gabe egon dira. Bi Lan-Hitzarmen desberdinez ari bagara ere, LAB sindikatutik egiten ditugun aldarriak norabide berean kokatzen ditugu; langile guztion egonkortasuna sendotzea alegia.

Langileon egonkortasuna defendatzea premiazko erronka dugu hezkuntza sistema sendoa lortu nahi badugu. Hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztiok, hezkuntza proiektua propio sentitzeko, langileen parte-hartzea eta egonkortasuna ezinbesteko baldintzak bilakatzen dira. Langileria prestatua, formatua, parte hartzailea, gertukoa, familiak eta ikasleak ezagutzen dituena… lortu nahi badugu, ezinbestekoa da lanpostuak bermatzea.

Lanpostuak suntsitzen direnean langileak birkokatzeko LAB eta Euskal Herriko Ikastolen artean adostua dugun soberakin eta beharren prozedura ezinbesteko tresna dugu. Administrazioak  2019tik aurrera ere errelebo kontratuak bideratzeko aukera eskaini beharko du ezinbestean, hori baita langileak ikastoletan birkokatzeari atea irekitzen dion giltza.

Ikastoletan langileek administraziopeko sarean baino baldintza okerragoak ditugu, lan berdina eta funtzio berdinak bete arren. Jauzi hau are handiagoa da 0-3 zikloko langileengan, hezkuntza laguntza espezialistengan eta zerbitzuetako langileengan. Hauek dira egun, ikastoletan, lan baldintza kaxkarrenak dituzten kolektiboak, hau honela izaki, hurrengo Lan-Hitzarmenetan errealitate hauek iraultzea izango da gure erronketako bat, beste eskubide eta aurrerapen sozialak eskuratzea ahaztu gabe ; soldatak eguneratu, jubilazio partzialak ahalbidetu, lan-karga arindu....

Helburu hauek lortzeko, LABetik EAE eta Nafarroako ikastoletan ekintza sindikala abiatuko dugu bi norabidetan.

Batetik, gure eskubideen  aldarriak ikastoletara eta kalera eramango ditugu, EHIri ozenki esateko egonkortasunaren bidean urrats eraginkorrak eman behar dituela. Gure helburua ikastoletako langileak dinamika honetan bustitzea da eta horretarako hainbat bitarteko komunikatibo eta aldarrikapen tresna sortu eta prest dugu.

Bestetik, argi esango diegu Nafarroako zein EAEko Hezkuntza administrazioei aurrean edukiko gaituztela baldin eta ikastoletako langileen lan-baldintzak hobetzeko,ezinbestekoa den finantziazio egokia eskuratzen ez bada. Ikastola osatzen dugun eragile guztion ardura izan behar da administrazioa interpelatzea. Langileen eskubideak babestuko dituen hezkuntza sistema  komunala, burujabea, nazionala, doakoa, euskalduna, parte hartzailea, feminista, autogestionatua, inklusiboa, laikoa, aktiboa eta kritikoa eraiki nahi badugu, nahitaezkoa da hegoaldeko bi administrazioek bide horretan urratsak ematen gabiltzanoi ekonomikoki babesa ematea eta defendatzea.

Honengatik guztiagatik, EAEn LABeko delegatuen kontzentrazioa burutuko dugu Eusko Jaurlaritzaren aurrean,  aldi berean hezkuntza sailari bilera bat eskatuz, gai hauetaz guztietaz mintzatu ahal izateko. Nafarroan ere, kontzentrazioa eginen dugu eta administrazioari, Akordio Programatikoan biltzen den bezala, hamarkadetan euskararen normalizazioari egindako ekarpenagatik eta gaur egun duten izaera bereiziagatik, ikastolen etorkizuna bermatuko duen hirugarren sarea osatzea eskatuko diogu.

Aurrerantzean, bestelako mobilizazioak ere burutuko ditugu, jo mugan ditugun helburuen alde borrokatzeko.

 

karramarro

 

Kartel PARO 4 horas empeoramiento

PDF Kartel PARO 4 horas Maiatzak 28 Mayo

 

ADM empeoramiento

Maiatzak 11 Mayo 11:30 > 14:00 Euskarabidea
Maiatzak 13 Mayo 9:30 > 12:00 Salón Blanca de Navarra del INAP
Maiatzak 13 Mayo 18:00 > 20:00 Sala de Conferencias de la 2ª planta del Condestable
Maiatzak 21 Mayo 10:00 > 12:30 Residencia Sto. Domingo de Lizarra
Ekainak 2 Junio 10:30 > 12:30 San José. Planta Baja
Ekainak 4 Junio 10:30 > 12:30 El Vergel. Capilla

* Batzar orduak eskatuta, hasi baino ordu erdi lehenagotik, bukatu eta ordu erdi beranduagora arte. Gogorarazten dugu langile bakoitzak hilabetero lau batzar-ordu dituela bere esku gehienez ere.

* Pedidas horas de asamblea desde media hora antes del inicio hasta media horas después del final. Recordamos que cada trabajadora dispone de un máximo de 4 horas de asamblea al mes.

 

 LOGO CORREO WEB

 

 

 

afiliatu

BOTON INICIO Irakaskuntza

 

BOTON Osasunbidea