Hay 953 invitados y ningún miembro en línea

martxoak8 hezkuntza 

Martxoak 8:

hezkuntza berri bat helburu, feminismoaren garaia da!

Irakaskuntza 2017/02/27

Martxoaren 8a hurbil dugun honetan, jendarte ez patriarkal baten bidean, hezitzaileok konpromezu berriak har ditzagun animatu nahi zaituztegu berriz ere. Berdintasuna bilatzen duen eredu konpentsatzailea gainditu eta paradigma aldaketa ekarriko duen jarduera hezitzaile feminista baten alde egin beharko dugu egungo egoera errotik irauliko badugu.

Aniztasuna arazo baino aberastasuna dela ulertu eta ulertarazteko garaia da. Patriarkartuak baldintzatutako botere harreman eta menpekotasunak deseraikitzeko garaia da. Periferiak erdigunera ekartzeko garaia da. Feminismoaren garaia da!

LAB Irakaskuntzatik baliabide zenbait eskaini nahi dizkizugu, gelarako zure jardun hezkidetzailean lagungarriak izanen zaizkizulakoan.

Oraingo honetan, ARTEA ardatz izaki, ikastetxean lantzeko material eta proposamen zenbait eskaini nahi dizkizugu. Heziguneetan hoberen deritzozuen moduan erabiltzeko baliabide multzoa.



“Artea hezikidetzarako bide”

Landuko diren gaitasunak:

• Pentsatzen eta komunikatzen ikasi

• Norbera izaten jakin

• Elkarbizitzen jakin

Helburuak:

• Pertsonen aniztasuna eta espezifikotasuna aitortzea eta onartzea.

• Jendarte bateko talde bakoitzaren kultur adierazpenen aberastasuna aintzat hartzea eta horiek estimatzen ikastea.

• Pentsaera librea eta ekintza autonomoak ahalbidetzen dituen konpetentzia kritikoa lantzea.

• Pertsonaren askatasun eta erantzukizun printzipioak uztartzea irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan.

• Bizitza osoan zehar autonomoki pentsatzen lagunduko duten eduki kulturalak lantzea. 

Mailak:

HH, LH, DBH eta Batxilerra 


   “Koloreek ez dute generorik I”

(HH eta LH 1go eta 2.)

Proposamena:

Ipuin hauen irakurketak baliatuko ditugu kolorea eta generoaren artean bai kultura patriarkalak bai eta publizitateak ere eraiki dituzten estereotipoez ikuspegi kritiko bat eraikitzen hasteko.

munstro arrosa arrosaetaleuna  marimutila  elmer 
 

   “Zu eta ni (des)berdinak gara”

(LH 1go, 2. 3. eta 4.)

 

aurpegiak

Proposamena:

Birziklatutako kartoi kaxez oinarri kubista duten maskarak osatu.

fieltro

Proposamena:

Zentzumen-liburu bat egin feltroz ala EVA  gomaz.

aulkia

Proposamena:

Besarkaden aulkia prestatu.
Info gehiagorako klika ezazu hemen.


 


   “Koloreek ez dute generorik II”

(LH 5.,6. eta  DBH )

(ingelesez eta gaztelerako azpitituluekin)

Gaur egungo publizitateak eta marketin-ak salmenta estrategia bezala koloreen araberako munduaren banaketa binarista faltsu bat nola eraiki duen azaltzen duen bideoa duzue hau. Egunerokoan erabili ohi dugun kontsumo gai askoren adibideak ikusiko ditugu, patriarkatua iraunkortu eta enpresa zenbaiten mozkinak handitzeko  estrategia agerian utziz.

Proposamena: Ikasleekin landu eta eguneroko erosketa baldintzatzen hasia den estrategia merkantilista eta matxista hau agerian uzteko balioko digu.  Gure kontsumo joerak generoaren ikuspegitik era kritiko batean aztertu.

Eztabaida piztu taldean; Erosten al dugu horrelakorik? Zergatik? Funtzio desberdina betetzen al dute egiazki? Funtzionalagoak al zaizkigu generoaren arabera X edo Y produktuak? Garbikari eta kosmetikoek, janariek, edariek, autoek, jostailuek, botikek...generorik al dute?



 



  
“Arte lanak aztertzen”

(DBH eta Batxilergoa)

jostailuak

Jostailuak. 1993.
Niki de Saint Phalle

unos cuantos piquetitos

Unos cuantos piquetitos. 1935.
Frida Khalo

guerrilla girls

Horma-irudia. 1989.
Guerrilla Girls



 

Proposamena: Arte lan hauei buruzko ikerketatxo bat abiatzea proposatzen da. Egilearen biografia, lan hauen motibazioa eta esanahia, testuinguru historikoa, autore hauen obra...


 Material gehiago ikusteko  

rdar

 

   

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB

 

BOTON INICIO Irakaskuntza

 

BOTON Osasunbidea