urriak16

Nafarroa Oinez 2016: igandean denok Vianara!!

descargas de archivos PDF esku programa

Nafarroa 2016/10/10

Hilaren 16an Vianan Nafarroa Oinez ospatuko da. Oraingoan Lodosako Ibaialde Ikastola eta Vianako Erentzun ikastolari egokitu zaie ikastolen aldeko festa antolatzea. Aurtengo edizioaren helburuak kulturalak, pedagogikoak eta ekonomikoak dira. LAB irakaskuntzatik euskal eskolaren aldeko auzolan erraldoi honetan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Euskararen normalizazioa eta finkapena sustatzea bai ikastolan, bai ikastolatik kanpo nagusiki erdalduna den inguru honetan.
Eredu kooperatibistan oinarrituta, giza ekimenez herritik eta herriarentzat zerbitzu publikoa eta curriculum propioa eta etengabeko hobekuntzak dituen proiektu pedagogiko eleanitz aurrerakoia eskaintzen duen proiektua bultzatzea.

Azken urtetan bi ikastoletan azpiegituretan egindako inbertsioek sortutako zorrak amortizatzea.
Hitz hauekin, LAB Irakaskuntzatik, Vianara gerturatzera eta euskararen aldeko festan parte hartzera gonbidatu eta animatu nahi zaituztegu. Han elkar ikusiko dugu!
Eguneko egitaraua edo festaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, ondoko webgunera jo dezakezu: www.nafarroaoinez.net

 ADM empeoramiento

 

 LOGO CORREO WEB

 

 

 

afiliatu

BOTON INICIO Irakaskuntza

 

BOTON Osasunbidea