![]() |
|
LAB 0-3, lan-baldintza duinen alde borrokan0-3 zikloa 2026/10/26Nafarroako haur eskolen kudeaketa publiko, zuzen eta komuna defendatzen du LABek, lan baldintzen berdintasuna eta hezkuntzaren kalitatea bermatzeko. Eta, beraz, babestu egiten ditu astearte honetan hasiko diren mobilizazioak. - Ratioak jaistea, hezkuntza-arreta kalitatezkoa izan dadin, haur bakoitzaren erritmoak eta beharrak errespetatuz. - Laguntza hezitzaile gehiago izatea eta lanaldi osoko kontratuak bermatzea, haur-eskolek beren lana behar bezala egiteko behar dituzten baliabideak izan ditzaten. - Lan-baldintzak hobetzea, lanaldi partzialak murriztuz eta Nafarroako errealitate sozioekonomikoarekin bat datozen kontratu eta lanaldi duinak bermatzeko bidean aurrera eginez. - 55 urtetik aurrerako langileei haurren zuzeneko arretako orduak murriztea, gure lanaren eskakizun fisikoak eta emozionalak kontuan hartuta. - Lanpostu guztien ordezkapenak bermatzea, langileen gainkargak eragin eta hezkuntza-arretaren kalitatea kaltetu dezaketen egoerak saihesteko. - Nafarroa osoan euskarazko hezkuntza jasotzeko eskubidea bermatzea, familiei zein langileei eredu horretan aritzeko aukera eskainiz. LABek etengabe egiten du lan aldarrikapen horien alde, informazioaren, mobilizazioaren eta ekintza sindikalaren bidez. Testuinguru horretan, Hezkuntza Departamentuaren baitako haur eskoletako langileek lanuzteak hasiko dituzte astearteetan, lan hobekuntzak aldarrikatzeko. LABetik lanuzte horiek babesten ditugu. |
LAB 0-3, en lucha por unas condiciones laborales dignas0-3 zikloa 2026/10/26LAB defiende una gestión pública, directa y común de las escuelas infantiles de Navarra para garantizar la igualdad de condiciones laborales y la calidad educativa. Y apoya, por tanto, las movilizaciones que darán inicio este martes. - Reducir las ratios para garantizar una atención de calidad, respetando los ritmos y las necesidades de cada niña y niño. - Ampliar el personal de apoyo y garantizar jornadas completas, dotando a las escuelas de los recursos necesarios. - Mejorar las condiciones contractuales, reduciendo la parcialidad y avanzando hacia jornadas completas y contratos dignos, acordes con la realidad socioeconómica de Navarra. - Reducir las horas de atención directa a partir de los 55 años, teniendo en cuenta las exigencias de nuestro trabajo. - Garantizar la sustitución de todos los puestos de trabajo, evitando sobrecargas en las plantillas y perjuicios en la atención educativa. - Garantizar el derecho a una educación en euskera en toda Navarra, tanto para las familias como para las trabajadoras. LAB trabaja de forma continuada por estas reivindicaciones mediante la información, la movilización y la acción sindical. En este contexto, las trabajadoras de las escuelas infantiles dependientes del Departamento de Educación iniciarán paros los martes para reivindicar mejoras laborales. Desde LAB apoyamos estos paros. |



















