UDAL EMAD 

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman die Iruñeko Udaleko etxeko laguntzako langileei

Udalak 2022/06/13

EH Bilduk gobernatu zuen urteetan, etxeko laguntzako zerbitzua Iruñeko Udalak berak kudeatu zuen. Navarra Sumak alkatetza lortu zuenean, zerbitzua kanpora atera zuen berriz, nahiz eta hitzarmen kolektiboaren artikulu batek hori egitea galarazten zuen.

Zehazki, artikulu horrek zerbitzu publikoen zuzeneko kudeaketa defendatzen zuen eta, hitzarmena indarrean egon bitartean, zerbitzu bat ere esternalizatzea galarazten zuen.

Navarra Sumak, PSNren laguntzarekin, ez zion kasurik egin hitzarmenari, eta duela hilabete batzuk, langileen batzordean ordezkaturik dauden sindikatu guztiek planteatutako gatazka kolektiboaren emaitza atera arte itxaron gabe, enpresa publiko bat sortu zuen, non langile guztiak subrogatu zituen.

Langileek hainbat greba, lanuzte eta mobilizazio egin dituzte neurri horren aurka daudela agertzeko, eta, gaur den egunean, berandu bada ere, justizia egin da.

LABetik etxeko laguntza zerbitzuko langile guztiei zorionak eman nahi dizkiegu, eta beren eskubideen defentsan borrokan jarraitzera animatzen ditugu. Eta Udalari eskatzen diogu atzera egin dezala lehenbailehen, eta langile horiek plantillan sar ditzala berriz, epaiak behartzen duen bezala.

El TSJN da la razón a las trabajadoras del servicio de atención domiciliaria del ayuntamiento de Iruñea

Udalak 2022/06/13

El servicio de atención domiciliaria fue gestionado por el ayuntamiento de Iruñea durante los años que gobernó EH Bildu. Cuando Navarra Suma llegó a la alcaldía volvió a externacionalizar el servicio, a pesar de que un artículo del convenio colectivo impedía hacerlo.

En concreto el citado artículo, defendía la gestión directa de los servicios públicos y, mientras durase la vigencia del convenio, no se permitiría externalizar ningún servicio.

Navarra Suma con el apoyo del PSN hizo caso omiso al convenio y desde hace varios meses, y sin esperar al resultado del conflicto colectivo planteado por todos los sindicatos representados en el comité, creó una empresa pública donde subrogó a todas las trabajadoras.

La plantilla por medio de diversas jornadas de huelga, paros y movilizaciones mostraron su rechazo a esta medida y, aunque tarde, por fin se ha hecho justicia.

Desde LAB queremos felicitar a todas las trabajadoras del EMAD, les animamos a seguir luchando por sus derechos y al ayuntamiento le exiguimos que cuanto antes dé marcha atrás y vuelva a integrarlas en su plantilla, tal y como le obliga la sentencia.