UDAL tudela

LABen ekimenez, epai batek Tuterako Udala kondenatu du, bidegabeko kaleratzeagatik

Tuterako Udala 2022/03/03

LABek beste epai bat irabazi du bidegabeko kaleratze bategatik, eta, ondorioz, Tuterako Udala kondenatu dute langile bat berriz kontratatzera kaleratu aurretik zituen baldintza beretan, edo, bestela, 24.270 euroko kalte-ordaina ordaintzera. Udalak epaia errekurritu zuen, baina epaitegiak, azkenean, LABi eman dio arrazoia.

Demandatzaileak 10 urte baino gehiagoz bete du lanpostu huts hori, eta, beraz, halako iraupen luzea ezohikoa dela esan behar da. Horrek erakusten du kontratua iruzurrezkoa dela eta demandatzailea langile mugagabe ez-finko gisa hartu behar dela... 2008ko krisi ekonomikoarekin zerikusia duten kontsiderazio ekonomiko hutsek ezin dute justifikatu Zuzenbide nazionalean ez egotea iraupen mugatuko lan-kontratuen erabilera jarraitua prebenitzeko eta zigortzeko neurririk”. (epaiaren testua)

Epai horretan ez dago inolako berritasunik; izan ere, horrelako epai asko eman dira azken honetan, Nafarroako administrazioetan urteak eta urteak iruzurrez kontratatuak daramatzaten langileak langile mugagabe ez-finko gisa deklaratzen dituztenak. Horren ondorioz, berriz onartu behar dira lanean edo kalte-ordain bat ordaindu behar zaie bidegabeko kaleratzeagatik. Tuterako Udalean gertatzen den lehenengo kasua ere ez da. Hala ere, Navarra Sumak, Tuterako Udalean duen gehiengo absolutuaz abusatuz, erabaki zuen ez kontratatzea berriz langilea, eta, galduta zeukala jakinda, epaiaren aurkako errekurtsoa jarri zuen. Bistan da erabaki horrek dakartzan gastu juridikoen eta kalte-ordainen dirua ez dela beren poltsikoetatik ateratzen.

Epaia bete izan balute eta langilea berriz kontratatu izan balute, kalte-ordainaren gastua ebitatuko zuten, plantillan amortizatutako lanpostua berreskuratuko zuten eta, era horretan, udalaren zerbitzu publikoaren kalitatea hobea izanen zen.

LAB gana una sentencia que condena al ayuntamiento de Tudela por despido improcedente

Ayuntamiento de Tudela 2022/03/03

LAB ha vuelto a ganar una sentencia por despido improcedente que condena al ayuntamiento de Tudela a readmitir a una trabajadora en iguales condiciones a las que regían con anterioridad al despido o la indemnice en la cantidad de 24.270 euros. El ayuntamiento recurrió la sentencia pero el Juzgado finalmente da la razón a LAB.

“La demandante ha venido ocupando la plaza vacante durante más de 10 años, lo que debe calificarse como una duración inusualmente larga que determina el carácter fraudulento del contrato y su consideración como trabajadora indefinida no fija… Las consideraciones puramente económicas, relacionadas con la crisis económica de 2008, no pueden justificar la inexistencia, en el Derecho nacional, de medidas destinadas a prevenir y sancionar la utilización sucesiva de contratos de trabajo de duración determinada”. (texto de la sentencia)

No es ninguna novedad, ya van siendo numerosas las sentencias que salen declarando como indefinidas no fijas a trabajadoras que llevan años contratadas de forma fraudulenta en las administraciones navarras, obligando a readmitirlas o a imdenizarlas por despido improcedente. Tampoco es el primer caso en el ayuntamiento de Tudela. Sin embargo Navarra Suma, abusando de su posición de mayoría absoluta en el ayuntamiento de Tudela, decidió no readmitir a la trabajadora despedida y, a sabiendas de que lo tenía perdido, recurrir la sentencia. Se nota que el dinero de los gastos jurídicos que conlleva y el de las indemnizaciones, no sale de sus propios bolsillos.

Readmitiendo al personal despedido en cumplimiento de la sentencia evitarían el gasto en indemnizaciónes, recuperando en plantilla las plazas que amortizó y con ello aumentar la calidad de los servicios públicos municipales.