sakana

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan artatuak izaten jarraitu nahi dugu

Iruñeko Udala 2022/01/10

2015. urtean, Iruñeko Udaleko langileek bozketa batean erabaki genuen ezen, gaixotuz gero, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan artatuak izan nahi genuela, gaixotasun profesionala izan ala ez. Orain, Udaltzaingoko bi sindikatuk (SPPME eta SPMP) eta Afapnak erabaki hori aldatu nahi dute, eta, horrekin batera, gainerako langileek hartutako erabakia zanpatu.

Bozketa hartan, bi sistemetako bat aukeratu behar zen: osasun zerbitzu publikoa ala entitate pribatuak (mutualitateetan antolaturiko enpresaburuak, gizarte segurantzari buruzko legeak adierazten duen bezala). Eta langileok osasun zerbitzu publikoaren alde egin genuen. Aukeratu genuen gure kotizazioen dirua diru-kutxa publikoetara bideratzea, eta ez enpresaburuen entitateen diru-kutxetara. Aukeratu genuen sistema publikoa indartzea, eta ez sistema pribatua. Ez genuen nahi istripu eta gaixotasun profesionalen aitorpena gutxiestea. Ez genuen nahi medikuntza interbentzionista bultzatzea. Ez genuen nahi alta-agiriak behar baino lehen ematea, ez eta erradiografia eta erresonantziak egitea ikusteko zenbateko degenerazioa duten gure tendoiek, eta, horrela, argudiatzea kontingentziaren jatorria ez zela profesionala, langileen zahartze prozesuaren edo aurreko lesioen ondorioz baizik. Ez genuen nahi gure kotizazioekin beharrezkoak ez diren probak ordaintzea, ez eta diru publikoarekin finantzatutako osasun sistema pribatu bat ordaintzea ere, eta, horrekin batera, sistema pribatu horren kudeatzaileak, osasun langileak, administrariak, ospitaleak, lokalak, ekipamendua eta, noiz edo behin, oturuntza handiak ordaintzea. Ez genuen nahi kasuak ospitale pribatuetara bideratzen segitzea.

Orain, Udaltzaingoko SPPME eta SPMP-Afapna sindikatuek mutualitate batean artatuak izatera itzuli nahi dute. Ez dute eskatu udaleko langileek beste bozketa bat egitea, ez. Aukeratu duten bidea izan da eskabide bat aurkeztea Giza Baliabideen Zerbitzuan eta demanda bat Langileen Batzordean. Argudiatzen dute, besteak beste, mutualitateak azkarragoak direla probak egiten, eta udaltzainak ez daudela prest gela batean uniformaturik eta armaturik itxaroten egotera larritasunaren arabera tokatzen zaien arte. Larrialdi zerbitzuetan uniformaturik eta armaturik itxaron beharraren argudio hori onar genezake, baina erabat onartezina dena da langileek bozketa bidez hartutako erabaki bat aldatu nahi izatea udaltzainak ados ez daudelako.

Bozketa bidez hartutako erabaki hori ezin da orain aldatu sindikatu horien apetagatik.

COVID pandemiak erakutsi digu ezinbestekoa dela osasun sistema sendo bat izatea. Pandemiaren hasieran, mutualitateek ateak ixtea eta langileak etxera bidaltzea erabaki zutenean, osasun sistema publikoak lanean segitu zuen kutsatuak eta kontaktuak artatzen. Pandemiaren lehenengo hilabeteetan ere, lan istripuak izan ziren, baina mutualitateak desagertuak zeuden. Izurri garaietan desagertzen dira, eta, orain, langileen osasuna kontrolatu nahi dute. Hasiera batean, lan istripuak eta lanbide gaixotasunak kudeatzean hasi ziren; gero, gaixotasun arrunten ondoriozko bajak eta haurdunaldietako arriskuen prestazioak kontrolatzera pasatu ziren; eta orain, gaixotasun arruntetarako tratamenduak egiten utzi zaie (hala nahi duten langileei); langile autonomoak mutualitate bat aukeratzera behartu zituzten, nahitaez; gaixotasun arrunten alta-agiriak eman ahal izateko borrokatzen ari dira. Gero, gaixotasun arrunten ondoriozko bajak emateko ahalmena eskatuko dute, eta gure historia medikoetan sartzeko baimena. Haiek, mutualitateetan antolaturiko enpresaburuek. Baina, horretarako, ez dute gure sostengua izanen.

Queremos que nos siga atendiendo el Servicio Navarro de Salud

Ayuntamiento de Pamplona. 10/01/2022

En el año 2015 la plantilla del Ayuntamiento de Iruña/Pamplona decidimos en referéndum que enfermáramos de lo que enfermáramos, fuera de origen profesional o no profesional, nos atendieran en el Servicio Navarro de Salud (SNS-O). Ahora dos sindicatos de la policía municipal, SPPME y SPMP, junto con Afapna, quieren cambiar esta decisión pisoteando la decisión del resto de trabajadores y trabajadoras.

En su día, entre servicio público de salud y entidades privadas (empresarios organizados en mutuas como reza la ley de seguridad social), optamos por el servicio público de salud. Optamos porque el dinero de nuestras cotizaciones fuera a las arcas públicas y no a las arcas de entidades empresariales. Optamos por que nos atendieran en nuestro centro de salud y en los hospitales del SNS-O. Optamos por contribuir a fortalecer el sistema público y no el privado. No queríamos que nos ningunearan el reconocimiento de accidentes y enfermedades de origen profesional, no queríamos una medicina intervencionista, no queríamos altas tempranas, ni radiografías o resonancias para ver qué tan degenerados estaban nuestros tendones y así argumentar que no era profesional sino por envejecimiento o lesiones previas, no queríamos que con nuestras cotizaciones se pagaran pruebas innecesarias y un sistema de salud privado financiado con dinero público, gerentes, sanitarios, administrativos, hospitales y locales, equipos y cenas opíparas de vez en cuando, mientras siguen enviando a los hospitales privados sus casos.

Ahora los sindicatos de la policía municipal SPPME y SPMP-Afapna quieren volver a ser atendidos por una mutua. No han pedido un referéndum de la plantilla del ayuntamiento para ver qué opina el resto de trabajadores y trabajadoras, han presentado una instancia en Recursos Humanos y una demanda en la comisión de personal. Argumentan, entre otras cosas, que las mutuas son más rápidas haciendo pruebas y que no están de acuerdo en esperar uniformados y armados a que se les atienda por orden de prioridad de gravedad en una sala. Son más rápidos haciendo algunas pruebas, en ocasiones innecesarias e incluso dañinas, y desde luego más caras. La espera en urgencias con uniforme y arma sería discutible, lo que no es discutible es que se pretenda cambiar una decisión tomada por referéndum porque los policías municipales no están de acuerdo.

Esta decisión, que se tomó en referéndum, no puede ni debe ser ahora refutada por estos sindicatos.

La pandemia de COVID nos ha demostrado lo importante que es un sistema público de salud fuerte. Mientras las mutuas cerraban sus puertas y se iban a casa, el sistema público de salud atendía a infectados y contactos. Seguía habiendo accidentes de trabajo, pero las mutuas estaban al inicio desaparecidas del mapa pandémico. Desaparecen en las epidemias, pero pretender ser los que controlen la salud de los trabajadores y trabajadoras. Empezaron con los accidentes de trabajo y las enfermedades profesionales, luego pasaron a controlar las bajas por común y la prestación de riesgo en embarazo y ahora también les han dejado hacer tratamientos en enfermedades comunes (a quienes quieren), obligaron a las personas que trabajan de autónomas a elegir sí o sí una mutua, están peleando por dar también las altas en comunes y luego querrán dar también las bajas por común y entre medio entrarán en nuestras historias médicas. Ellos, los empresarios organizados en las mutuas. No con nuestro apoyo.