UDAL olazti

Olaztiko udala. Birkokapena Eduardorentzat, orain!

Olaztiko udala 2021/06/14

Olaztiko Udaleko Eduardo Lukin zerbitzu anitzetako langileak Gizarte Segurantzaren ebazpen bat jaso zuen iaz, ohiko lanerako ezintasun iraunkorra aitortzen diona; horren aurretik hainbat ezintasun-aldi izan zituen.

Lehen egiten zituen lanak egiteko gaitasuna murriztua dauka, eta kotizazio-oinarriaren % 55eko pentsioa esleitzen zaio.

Kasu honetan, Olaztiko udalaren hitzarmena aplikatzen zaio, eta, horren arabera, udalak langilea birkokatzeko konpromisoa hartu zuen, aukera izanez gero eta aukera guztiak aztertuta.

Asmo horrekin, LAB sindikatuak ordezkatzen duen udaleko ordezkaritza sindikala lanean hasi zen gobernu-taldeari planteatu beharreko irtenbide bat bilatzeko, plantillako kidearen egoera aterabidean jartzeko xedez.

Abenduan, proposamena egiteko prozesu betean, eta udalari Eduardoren egoerari irtenbidea bilatzeko asmoa adierazi ondoren, Gabonekin batera, udaleko idazkariaren aholkularitzarekin egindako alkatetzaren ebazpen bat ailegatu zen, zeinetan adierazi zen erabaki zela langilea ez birkokatzea.

LABeko zerbitzu juridikoek Alkatetzaren ebazpena errekurritu zuten, eta elkarrizketa-prozesu bat hasi zen. Bertan, EH Bilduk txosten juridiko bat eskatu zigun, idazkariak egindakoa indargabetzeko eta juridikoki defendatu ahal izateko.

Txosten independente bat aurkeztu zen; horretan, bermatzen da plantillako plaza bat aldatzeko aukera, hala, Eduardok bete ditzakeen beste funtzio batzuk emanez, edo, plaza berri bat sortzeko aukera ere eskaintzen da, lehendik daudenetako bat amortizatuta.

Txosten hori baliagarria izan zitekeen egoerari irtenbidea emateko; izan ere, toki-korporazioetan ohikoa da kanpoko txostenak eskatzea, idazkaritzak defendatzen ez dituen proposamenak abalatzeko. Txosten hori tiraderan sartu da, eta orain langile gazte bat dugu, prekarietatera eta bazterketara kondenatua.

Gure galdera da: horrela zaintzen al ditugu pertsonak? Zertarako balio du beste gobernu batzuk kritikatzeak jende ahulena ez zaintzeaz, praktikan gauza bera egiten bada?

Olaztiko Udaleko gobernu taldeari eskatzen diogu egoera bideratzeko; bestela, beste neurri batzuk hartu beharko ditugu.

Udalaren esku dago txostena eta, beste udal batzuetan egin duten bezala, Eduardoren egoera konpontzeko erabil dezake.

Ayuntamiento de Olazti ¡Eduardo Lukin reubicación ya!

Ayuntamiento de Olazti 2021/06/14

El pasado año, tras diversos periodos de incapacidad, el trabajador de servicios múltiples del ayuntamiento de Olazti, Eduardo Lukin, recibió una resolución de la Seguridad Social en la que se le declaraba en situación de Incapacidad Permanente Total para su trabajo habitual.

La capacidad para realizar los trabajos que antes llevaba a cabo se ve reducida y se le asigna una pensión del 55% de su base de cotización.

Según el convenio de aplicación, en este caso el del propio ayuntamiento de Olazti, este se comprometía a reubicar al trabajador, siempre que esto fuera posible y explorando todas las posibilidades.

Con ese afán, la representación sindical del ayuntamiento representada por el sindicato LAB, se puso manos a la obra para buscar una solución que plantear al equipo de gobierno, con la intención de dar una salida a la situación de su compañero de plantilla.

En el mes de diciembre, en pleno proceso de elaboración de la propuesta y después de haberle manifestado al ayuntamiento la intención de buscar una solución a la situación de Eduardo, y coincidiendo con las Navidades, se traslada una resolución de alcaldía elaborada con el asesoramiento de la secretaria municipal en la que se decide no reubicar al trabajador.

La resolución de alcaldía es recurrida por los servicios jurídicos de LAB y se comienza un proceso de diálogo, donde desde EH Bildu se nos solicita un informe jurídico que contrarreste el elaborado por la secretaria y que jurídicamente pueda ser defendido.

Se presenta un informe independiente que avala la posibilidad de modificar una plaza de plantilla dotándola de otras funciones que puedan ser desarrolladas por Eduardo o incluso la de crear una plaza nueva, amortizando una de las existentes.

Este informe, que podía haber servido para dar solución a esta situación, ya que es práctica habitual en las corporaciones locales pedir informes externos para avalar propuestas que no son defendidas por secretaría, se ha metido en el cajón y nos encontramos con una persona relativamente joven condenada a la precariedad y a la exclusión.

Y nosotras nos preguntamos: ¿Así es como cuidamos a las personas? ¿De qué sirve criticar a otros gobiernos de no cuidar a la gente más vulnerable cuando en la práctica se hace lo mismo?

Exigimos al equipo de gobierno del ayuntamiento de Olazti que reconduzca la situación o nos veremos abocados a tomar otra serie de medidas.

En sus manos tiene un informe que, al igual que han hecho en otros ayuntamientos, lo pueden utilizar para solucionar la situación de Eduardo.