UDALAK SAD

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek kudeaketa publikoa defendatu dute eta Navarra Sumari eta PSNri aurre egin diete

Iruñeko Udala 2021/04/30

Atzo, Iruñeko Udaleko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek greba egin zuten Navarra Sumak eta PSNk ezarritako kudeaketa ereduaren aldaketaren aurka eta zuzeneko kudeaketaren alde.

Langileek hainbat greba egun iragarri dituzte hurrengo asteetarako, eta atzo izan zen lehena. Egindako protestan aldarrikatu dute zerbitzua Udalak zuzenean kudeatzearen alde daudela, eta ez dutela ontzat hartzen enpresa publiko bat sortzea zerbitzua kudeatzeko. Azaldu zutenez, sektorea oso feminizatua eta oso egoera prekarioan dago, soldata baxuak dituzte eta langileen batez besteko adina altua da.

Iruñerriko adineko jendearen elkarte guztiek bat egin dute langileen erreibindikazioekin, eta, ildo horretan, adierazi nahi izan dute langileengandik jasotzen duten arreta ona dela, Udalak azaldu duenaren kontra, adierazi baitu, azterketa baten arabera, zerbitzu hori gaizki baloratua dagoela. Horri dagokionez, esan beharra dago langileek ez dutela azterketa hori egin izanaren berri, ezta emaitzen berri ere.

Kudeaketa eredua aldatzeko Iruñeko Udalak oinarritzat hartu dituen txostenei dagokienez, langileek adierazi dute ordezkari sindikalek ez dutela aukerarik izan txosten horiei buruz duten iritzia emateko.

Azkenik, greba egun honetarako ezarritako gutxieneko zerbitzuak ere kritikatu zituzten (%90eko gutxieneko zerbitzuak), greba eskubidea erabiltzearen aurkako erasotzat jo baitituzte.

La plantilla del Servicio de Atención Domiciliaria defiende la gestión pública y planta cara a Navarra Suma y PSN

Ayuntamiento de Pamplona 2021/04/30

Las trabajadoras del Servicio de Atención Domiciliaria del ayuntamiento de Pamplona realizaron ayer la primera de las jornadas de huelga para protestar contra el cambio de gestión impuesto por Navarra Suma y PSN y en favor de la gestión directa.

La de ayer fue la primera de las huelgas previstas ya que la plantilla ha planteado realizar huelga en diferentes días a lo largo de las próximas semanas. La protesta ha servido para hacer pública su reivindicación de que el servicio siga siendo gestionado de manera directa por el ayuntamiento y que no se cambie por una empresa pública. Explicaron que este es un sector feminizado, de bajos salarios, con una elevada media de edad y muy precarizado.

Las reivindicaciones de las trabajadoras han sido apoyadas por todas las asociaciones de mayores de Iruñerria que hacen una valoración positiva de la atención que reciben, en contra de lo afirmado por el ayuntamiento que asegura que existe un estudio de satisfacción en el que la valoración es negativa. Sin embargo este supuesto estudio no se conoce y no se tiene constancia de que se haya realizado.

El argumento de que el cambio de gestión se realiza en base a unos informes fue contestado por las trabajadoras ya que dichos informes no han sido contrastados con la representación sindical.

Además, criticaron los servicios mínimos del 90% impuestos para esta jornada de huelga, lo que en la práctica, es un ataque al derecho a la huelga.