UDALAK EMAD PRIVAT

Etxez etxeko laguntza-zerbitzua pribatizatzearen aurkako mobilizazioak

Iruñeko Udala 2021/04/15

descargas de archivos.orig PDF Batzordearen oharra

Lehenengoa gaur arratsaldean egingo den elkarretaratzea izango da, 16:00etatik 19:00etara, Udaletxe Plazan. Halaber, greba-egun batzuetarako deia eginen dutela iragarri dute; lehena, hilaren 29an.

Iruñeko Udaleko Lan Kontratudun Langileen Batzordeak, LAB ere tartean dela, prentsaurrekoa eskaini du ostegun honetan, Navarra Sumak (PSNren babesarekin) Etxez Etxeko Laguntza-Zerbitzua kudeatzeko enpresa publiko bat sortzeko duen asmoa salatzeko mobilizazioak hasiko dituela iragartzeko.

EH Bilduren aurreko gobernuak publiko bihurtu zuen zerbitzua, eta orain, Batzordeari berari ikusten utzi ez zaizkion datu eta estatistika batzuetan oinarrituta, pribatizatu egin nahi dute Mayak eta Esporrinek.

LABen ustez, ez dago batere argi kudeaketa kanpora ateratze hutsak, baliabide eta baldintza egokiagoak jarri gabe, zerbitzua hobetuko duenik. Are gehiago, lortuko den gauza bakarra, ziurrenik, plantillaren egungo baldintzak okertzea izango da; izan ere, duela gutxi zenbait hobekuntza izan dituzten arren, oraindik ere ez daitezke duintzat jo.

Horrela, bada, Iruñeko Udaleko Lan Kontratudun Langileen Batzordeak (EMADeko egungo langileak bertan sartzen dira) mobilizazioak iragarri ditu hurrengo egunetarako:

  • Asteazkenean, apirilak 15, elkarretaratzea udaletxearen aurrean 16:00etatik 19:00etara.
  • Greba-egun batzuk, apirilaren 29an, ostegunarekin, hasita.

Movilizaciones contra la privatización del SAD

Iruñeko Udala 2021/04/15

descargas de archivos.orig PDF Nota del Comité

La primera de ellas será una concentración que tendrá lugar esta misma tarde, de 16:00 a 19:00 en la Plaza del Ayuntamiento. Asimismo, han anunciado que le seguirán una serie de jornadas de huelga; la primera, el 29 de este mes.

El Comité de Personal Laboral del Ayuntamiento de Pamplona, en el que se encuentra LAB, ha ofrecido este jueves una rueda de prensa para anunciar que va a iniciar una serie de movilizaciones en protesta por la intención del grupo de Navarra Suma (apoyado por el PSN) de crear una empresa pública para gestionar el Servicio de Atención Domicialiaria.

Fue el anterior gobierno de EH Bildu quien publificó el servicio, y ahora, basándose en unos datos y estadísticas que ni siquiera al propio Comité se le han pemitido ver, Maya y Esporrín pretenden privatizarlo.

LAB no comparte que el mero hecho de externalizar la gestión, sin poner más medios y condiciones más propicias, vaya a mejorar el servicio. Es más, probablemente lo único que se conseguirá será empeorar las condiciones actuales de la plantilla; unas condiciones que, aunque recientemente sufrieron ciertas mejoras, aún hoy distan mucho de poder ser consideradas dignas.

Así pues, el Comité de Personal Laboral del Ayuntamiento de Pamplona (al que pertenece la plantilla actual del EMAD), ha anunciado movilizaciones para los próximos días:

  • Miércoles 15 de abril, concentración frente el Ayuntamiento de 16:00 a 19:00.
  • Una serie de jornadas de huelga, empezando el jueves 29 de abril.