UDAL Bator juzgados

Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak Berriobeitiko plantilla organikoa atzera bota du eta Bator alkateak langileen ordezkariekin negoziatu beharko du

Udalak 2021/03/02

2020ko plantilla organikoa da, Udalaren osoko bilkurak onetsi zuena (Na+, AAB eta VPABren botoei esker), gero LABek Administrazioarekiko Auzien Auzitegian errekurritu zuena, gobernu taldeak sindikatuekin negoziatu ez zuelako. Epaiak arrazoia eman dio LABi, eta udala plantilla organikorik gabe gelditu da. Orain, alkateak benetako negoziazio prozesu bat hasi beharko du.

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiaren otsailaren 18ko 51/2021 epaiak baliorik gabe utzi du Berriobeitiko Udalaren 2020ko plantilla organikoa, bertan jasotakoa baloratu ere egin gabe. Epai hori emateko arrazoi nagusia izan da alderdi sindikalarekin benetako negoziaziorik egon ez izana, prozedurak eskatzen duen bezala. Izan ere, udaleko gobernu taldea sindikatuen ordezkariekin bildu zen, bakar-bakarrik, osoko bilkuran aurkeztu behar zuen proposamena jakinarazteko, baina ez zuen inolako aldaketarik onartu.

Hori ikusita, LABek, 2020ko uztailaren 15ean, errekurtsoa jarri zuen Administrazioarekiko Auzien Auzitegian, plantilla organikoa deuseztatzeko eskatuz, eta orain epaiak arrazoia eman digu, honako hau erabaki baitu: “Erabat deuseza deklaratzen da Berriobeitiko Udalaren 2020ko otsailaren 11ko Osoko Bilkuraren Erabakia, 2020rako udal plantilla organikoa behin betiko onetsi zuena”. Horren ondorioz, Raúl Julio Bator alkateak eta bere taldeak benetako negoziazio bat hasi beharko dute udaleko langileen ordezkariekin.

Hala ere, horrek ezohiko egoeran uzten du Udala, legealdi hau hasi zenetik onartutako plantilla organiko bakarra bertan behera utzi baitu (gogoratu beharra dago osoko bilkurak ez zuela onetsi 2021erako plantillaren proposamena, amortizazio eta murrizketa onartezinak planteatzen zituelako). Beraz, gaur egun indarrean dagoen plantilla aurreko legealditik dator, EH Bildu eta Plazaola udal taldeek diseinatua.

Gaur egungo plantilla organikoa ez da nahikoa 10 kontzeju eta 7.500 biztanle baino gehiago dituen udalerri batentzat, eta, gainera, plantillan dauden 27 lanpostuetatik 21 baino ez daude beteak. Horrela, udal aurrekontuaren %22 baizik ez da bideratzen langile gastuetarako, eta udal langileen behin-behinekotasun tasa % 60tik gorakoa da. Datu horiek tamalgarriak dira tamaina horretako herri batentzat.

Eta hori gutxi balitz bezala, alkateak behin baino gehiagotan adierazi du, epaiak jasotzen duen bezala, bere asmoa dela “Udaleko langile guztiek lan-kontratu bat izatea”, “agintaritza duten pertsonek izan ezik”, alegia, aguazil, kontu-hartzaile eta idazkari lanpostuetan ari direnak.

Berriobeitiko Udaleko LAB Atalak oso pozik hartu du otsailaren 18ko epaia, eta espero dugu aurrerantzean Bator alkatea eta bere taldea kontu handiz ibiltzea ikusita “hartu nahi dituzten neurri bidegabe guztiak bertan behera uzten ari garela”, dela bide judizialetik, dela bide politikotik. Are gehiago kontuan hartuta epaiak agerian utzi duela, beste behin ere, Raúl Julio Bator Navarra Sumako alkatearen jarrera erabat autoritarioa (aski ezaguna).

Horrela, bada, LABek argi utzi nahi du erne egonen dela eta bere esku dagoen guztia eginen duela horrelako jauntxoen jarduera tipikoak geldiarazteko eta langile publikoen eskubideak eta herritarren beharren araberako zerbitzuak bermatzeko.

El contencioso tumba la plantilla orgánica de Berrioplano y obliga a Bator a iniciar una negociación real

Udalak 2021/03/02

Se trata de la plantilla orgánica del 2020, aprobada en el pleno municipal (gracias a los votos de NA+, AAB y VPAB) pero que LAB recurrió ante el Tribunal Contencioso Administrativo porque el equipo de gobierno se negó a negociarlo con la parte sindical. La sentencia da la razón a LAB y deja al Ayuntamiento sin plantilla orgánica obligando así al alcalde a iniciar una negociación real.

La sentencia 51/2021, de 18 de febrero del juzgado Contencioso Administrativo número 1 de Pamplona ha anulado la plantilla orgánica del Ayuntamiento de Berrioplano de 2020 sin ni siquiera entrar a valorar las acciones recogidas en la misma. La razón fundamental para sentenciar en esa dirección ha sido el hecho de que no haya habido una negociación real con la parte sindical, tal y como exige el procedimiento. Y es que el equipo de gobierno municipal se reunió con la representación sindical con el único fin de informar cuál era la propuesta que sería objeto de votación por el Pleno y de la que no aceptaba modificación alguna.

Visto eso, el 15 de julio de 2020 LAB interpuso un recurso ante el Tribunal Contencioso Administrativo pidiendo la nulidad de la plantilla orgánica, y ahora la sentencia nos ha dado la razón al declarar “la nulidad de pleno derecho del Acuerdo de Pleno del Ayuntamiento de Berrioplano, de 11 de febrero de 2020, por el que se aprueba definitivamente su plantilla orgánica municipal para 2020”. De esta forma, obliga al alcalde Raúl Julio Bator y a su equipo a iniciar una negociación real de la plantilla con las y los delegados de personal del Ayuntamiento.

Sin embargo, eso deja al Consistorio en una situación poco habitual, ya que ha tumbado la única plantilla orgánica aprobada desde que se inició la legislatura (el pleno no aprobó la propuesta para 2021, por plantear unas amortizaciones y reducciones de plantilla inaceptables). Así pues, la que actualmente está en vigor viene de la legislatura anterior, diseñada por los grupos municipales de EH Bildu y Plazaola.

La plantilla orgánica actual, manifiestamente reducida para un municipio que engloba 10 concejos, y una población superior a 7.500 habitantes, apenas cuenta con 21 trabajador@s de los 27 puestos en plantilla. De este modo, únicamente se destina a personal el 22% del presupuesto municipal. Además, la temporalidad supera el 60%. Unas cifras lamentables para una localidad de este tamaño.

Y por si eso fuera poco, el alcalde ha confirmado en más de una ocasión, tal y como refleja la sentencia, que “su intención es que todos los trabajadores del Ayuntamiento tengan un contrato en régimen laboral” excepto “las personas que ejerzan una autoridad”, en referencia a los puestos de alguacil, interventor y secretario.

La sección de LAB del Ayuntamiento de Berrioplano hemos recibido muy gratamente la sentencia del 18 de febrero y se muestra esperanzada de que en adelante el alcalde Bator y su equipo anden con pies de plomo, visto que, bien por la vía judicial, bien por la política, “estamos tumbando todas las medidas injustas que pretenden tomar”. Más aún viendo que la sentencia, sin ni siquiera entrar a valorar las medidas propuestas, pone al descubierto una vez más la actitud totalmente autoritaria -de sobra conocida ya- del alcalde de Navarra Suma Raúl Julio Bator.

Así pues, LAB muestra su compromiso de mantenerse alerta y hacer todo lo que esté en sus manos para detener actuaciones típicamente caciquiles como ésta y velar por los derechos de las y los trabajadores públicos y por un servicio adecuado a las necesidades de la ciudadanía.