Udal Tutera vacaciones

Tuterako Udalak ez du betetzen langileek oporrak hartzeko duten eskubideari buruzko araudia

Udalak 2020/12/28

LAB sindikatuaren salaketa berretsi du Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpen batek: oporrak hartzeko eskubidea kontratuaren araberakoa da, ez egutegian ezarritako orduen araberakoa.

LABek salatu zuen Tuterako Udalak oporrak hartzeko egunei buruz egiten duen kalkulua ez datorrela bat legearekin; kontratuaren iraupenari dagozkion opor-egunak kalkulatu beharrean -2,25 egun hilabete bakoitzeko-, lanean egindako orduen arabera kalkulatzen dute. Horrela, bada, hilabeteko kontratu batean jai egunak edo egun libreak egokitzen badira egutegian, oporrak ukatu egiten dizkie langileei, ezarritako ordu kopurura iritsi ez direla argudiatuta. Horren ondorioz, egoera horretan dauden udal langileek ordaindu gabeko aparteko orduak egin behar dituzte, lanean emandako hilabeteari dagozkion oporrak hartzeko eskubidea izango badute. Praktika hori ez da legezkoa eta horrelaxe erakutsi du Nafarroako Administrazio Auzitegiak ere.

Tuterako Udalak urteak daramatza "ezohiko" kalkulu hori egiten; ondorioz, langile funtzionario eta finko askok, baina batez ere aldi baterako kontratudun langile multzo handi batek, oporretarako eskubidea galdu dute -opor horiek denboran hartzekoa edo kontratua bukatzean ordaintzekoa-. Ebazpen horren ostean, Navarra Sumak erabaki beharko du helegitea aurkeztuko duen ala udal langileen eskubideak errespetatuko dituen.

Tuterako Udaleko LABeko atal sindikalak dei egiten die kaltetuak izan diren langile guztiei eskubidea eta ordaina eskatzeko, 12 hilabeteko edo 4 urteko atzeraeraginezko ondorioekin, lan-harremana funtzionarioa edo administratiboa den aintzat hartuta.

El Ayuntamiento de Tudela incumple la normativa sobre el derecho al disfrute de vacaciones de su personal

Udalak 2020/12/28

Una resolución del TAN avala la denuncia de LAB: el derecho a disfrutar las vacaciones es por tiempo de contrato, no está en función de las horas estipuladas en calendario.

LAB denunció que el cálculo que viene haciendo el Ayuntamiento de Tudela sobre los días a disfrutar de las vacaciones no se ajusta a la legalidad; en lugar de calcular los días de vacaciones que corresponden por tiempo de contrato -2,25 días por cada mes-, lo calculan según horas trabajadas. Así, el Consistorio estaba actuando de modo que, si en un mes de contrato coincide que varios días de tu calendario son festivos o libres por calendario, te deniegan las vacaciones por no haber llegado al número de horas estipulado. Eso obliga a que las y los empleados municipales en esa situación se vean obligados a hacer horas extraordinarias sin remunerar para tener derecho a las vacaciones que corresponden a un mes trabajado. Una práctica que, tal y como ha evidenciado el TAN, no es legal.

El Ayuntamiento de Tudela lleva años poniendo en práctica este “atípico” cálculo, lo que ha generado pérdida de derecho a vacaciones -sean disfrutadas o sean remuneradas a fin de contrato-, a mucho personal funcionario y fijo, pero sobre todo a una enorme cantidad de personal con contrato temporal. Tras esta resolución, ahora Navarra Suma tendrá que decidir si la recurre o la acata y respeta los derechos del personal municipal.

La sección sindical de LAB del Ayuntamiento de Tudela anima a todo el personal que haya sido perjudicado a demandar derecho y cantidad con efectos retroactivos de 12 meses o 4 años, dependiendo de si su relación laboral es funcionarial o administrativa.