UDAL itxita

Udalak neurri positiboak ezartzen ditu, baina ez nahikoak egoeraren larritasunaren aurrean

Iruñeko Udala 2020/03/20

Martxoaren 18an sindikatuekin egindako bilera batean aditzera eman ziguten irizpide orokorra zela langile guztiek, baja edo eginbehar saihetsezina betetzeko baimen bat dutenek izan ezik, lanean jarraitu zezatela, kontuan hartu gabe beraien lana behar-beharrezkoa zen ala ez. Atzo, martxoak 19, publikatutako Alkatetzako Ebazpen batean hasierako jarrera horri ñabardura batzuk egin zizkioten, eskatutako neurri batzuk ezarriz. Ez nahikoak une honetarako, zoritxarrez.

18an Giza Baliabideetako zuzendariak oso argi esan zuen: debekua aisialdiari besterik ez zegokion, ez lanari. LABek berriro azpimarratu zuen funtsezkoa zela arloetako zuzendaritzak era koordinatuan aritzea eta ez nor bere kasa. Irizpide berak ezartzen eta lanpostu guztiak aztertzen saiatu behar zen, lanera ahalik eta jende gutxien etor zitezen, beraien egitekoak oinarrizkoak ez zirelako, telematikoki aritzen ahal zirelako edo gomendatutako prebentzio neurriak bermatu ezin zitzaizkielako. Gutxiengo eta oinarrizko zerbitzu batzuk lanean ere (jakina!) kutsatzen den birus baten hedapena galarazteko.
 
Atzo, martxoak 19, Alkatetzako ebazpen batek neurri batzuk ezarri zituen zentzu horretan, baina oraindik ere errotiko neurriak  exijitzen dituen ohiz kanpoko egoera batean gaudela onartzera ausartu gabe, nonbait. Ebazpena lagungarria izanen da leku batzuetan, eta beste batzuetan astelehenetik zuzendari, jefe eta langileen ekimenez, jadanik egiten ari dena papelean jarri besterik ez du egiten. Denek arduraz erreakzionatu zuten eta sen onari kasu egin zioten, egoeraren larritasunari erreparatuta. Hala ere, Udalak ez du erabaki oraingoz oinarrizkoa ez den jarduera laboral eta administatibo oro gelditzeko pauso irmoa ematea. Segur aski udalak egin nahi ez duena birusak berak eginen du, dagoeneko lankide batzuk kutsatuz zerbitzu zenbait itxi batitu.
 
LABetik gure borondatea eta konpromisoa agertu nahi ditugu ahal dugun guztia egiteko pandemia honi aurre egiteko eta oinarrizko zerbitzuei eusteko. Aparteko baldintzak bizi ditugu  eta, beraz, aparteko neurriak beharrezkoak izan litezkeela uste dugu. Hori bai, eta bide batez esanda, inoiz ez dugu onartuko egoera honek etorkizunean ekartzea gure lan baldintza edo zerbitzu publikoen okerragotzerik.
 

 

El Ayuntamiento adopta medidas positivas, pero insuficientes ante la gravedad de la situación 

Ayuntamiento de Pamplona 20/03/2020

En una reunión celebrada el día 18 con los sindicatos se nos informó de que el criterio general es que todo el personal, salvo el que esté de baja o con permiso por necesidad ineludible, siga trabajando con independencia de que la labor que desarrolla sea o no estrictamente  necesaria. Una Resolución de Alcaldía de ayer, día 19, matiza esa posición inicial y estableció algunas de las medidas solicitadas. Por desgracia, en este momento ya se antojan insuficientes.

El día 18 el director de Recursos Humanos fue claro: la prohibición solo afecta al ocio, no al trabajo, había que venir a trabajar . Desde el sindicato LAB volvimos a insistir en la necesidad de que las Direcciones de Área se coordinaran entre ellas y no actuaran de manera individualizada, para así aplicar los mismos criterios y hacer un análisis de todos los puestos de trabajo para minimizar lo máximo posible la presencia de personal en los mismos, bien por ser puestos no esenciales estos días, bien por ser puestos que pueden desarrollarse mediante el teletrabajo o bien por ser puestos que no pueden cumplir las medidas de prevención fijadas. Unos servicios mínimos y esenciales que impidieran lo evidente: el avance de un virus que también se transmite en el trabajo...
 
Ayer, día 19, un decreto de Alcaldía venía a establecer medidas en ese sentido, pero sin atreverse todavía a aceptar que estamos ante una situación excepcional que requiere decisiones excepcionales. Este decreto va a ser de ayuda en algunos sitios, mientras que en otros no hace en gran medida más que poner sobre el papel algo que se está haciendo desde el lunes por propia iniciativa de direcciones, jefaturas y de las propias trabajadoras, que actuaron con responsabilidad y sentido común. Sin embargo, el Ayuntamiento no se decide de momento a dar el paso definitivo de suspender toda actividad laboral y administrativa que no esté relacionada con los servicios esenciales. Probablemente lo que no quiere hacer el Ayuntamiento lo haga el propio virus, que ya ha cerrado servicios por el contagio de varios compañeras. 
 
Desde LAB queremos manifestar nuestra voluntad y compromiso para colaborar en todo lo que esté en nuestra mano en la lucha contra esta pandemia y el mantenimiento de los servicios públicos fundamentales. Las circunstancias que estamos viviendo son excepcionales por lo que entendemos que pueden ser necesarias medidas excepcionales, medidas que, dicho sea de paso, en ningún caso vamos a permitir que supongan en un futuro menosprecio ni de los servicios públicos ni de nuestras condiciones laborales.