ayuntamiento

Gure lan kontingentziak, beste urte betez Mutua Navarraren esku

Iruñeko Udala 2016/06/28

Ekainean, Mutua Navarrarekin berritu behar zen Iruñeko Udaleko langileen lan kontingentzien babeserako kontratua. Gobernu talde berriak, kontratu hori salatzea erabaki zuen, aurreko urtean kontingentzia horiek Osasunbidean integratzea langileek adierazi zuten erreferendumaren emaitza onartuz.

Mutua Navarrari eta bere inguruan interesak dituztenei erabaki hori ez zaiela batere gustatu jakitun bagara, eta horren ondorioz, denbora guzti honetan zehar presioak ez dira falta izan.

Pasa den ekainaren 21ean, Lan Segurtasuneko Batzordearen bileran, Udaleko GGBBetako arloaren zuzendariak, sindikatu honentzat zaplazteko ederra izan den albistea jakitera eman zigun. Mutua Navarrak, kontratuaren hitz xehea maltzurki eta eztabaidagarria den moduan erabiliz, Osasunbideara pasatzearen erabakiaren aurkako helegitea aurkeztu du. Zehatz-mehatz, salaketarako epeak ez direla bete pentsatzen dute, izan ere kontratua ekainaren 30ean bukatuko delarik salaketa maiatzaren 31n egin zen eta ondorioz, beren ustez, ez zen hilabeteko epearekin abisua eman. Helegite honen aurrean, harrigarria zaigularik, Arloko Zuzendariak akatsa egin dutela onartu eta ardura bere gain hartuz aipatu helegitea onartu du, Mutua Navarrarekiko kontratuaren desegitea hurrengo urtera arte atzeratuz.

Tamaina horren erabakiaren aurrean LABek hurrengoa adierazi nahi du:

Mutua Navarrak ez du zilegitasunik Iruñeko Udaleko langileek Erreferendum bidez adierazitako borondatea usurpatzeko. Osasuna ez da negozio bat eta langileen borondatea baldin bada Mutuan artatuak ez izatea etika ñimiñorik izan balute helegite hori ez zuketen aurkeztu izan, are gutxiago horren aitzakia xelebrea baliatuz. LABek exijitzen dio Mutuari helegitea erretiratzea eta langileen eskubideak errespeta ditzan.

Akatsari dagokionez, ez dugu inola ere ulertzen nola, horrenbeste denbora daraman gai bat izanda, GGBBetan azken unera arte itxoiten duten kontratua salatzeko. Arloko Zuzendariak, presioei men eginez, Mutuaren helegitea nola onartu duen ulertzen ez dugun bezalaxe, batez ere interpretazio kontua delarik. Akatsa egin bada, eskuduntza dagokion organoak erabaki beharko luke eta xantaiari amore ez eman. Hortaz, hartutako erabakiari eustea eta helegitea ez onartzea ere eskatzen dugu.

Kasurik txarrenean, helegiteak aurrera jarraituko balu, dagokion organoak ebazpena emanen duen egunetik beretik kontratua salatzea exijitzen diogu Udalari, Iruñeko Udaleko langileen borondatea entzuteko eta aintzat hartzeko asmoa duela horrela erakutsiz.

Nuestras contingencias profesionales, un año más en manos de Mutua Navarra

Iruñeko Udala 2016/06/28

En junio, tocaba renovar el contrato con Mutua Navarra para la cobertura de las contingencias profesionales de los trabajadores y trabajadoras de Ayuntamiento de Iruñea. El nuevo equipo de Gobierno, aceptando el resultado del referéndum del pasado año donde la plantilla manifestó su deseo de integrar dichas contingencias en Osasunbidea, tomó la decisión de denunciar dicho contrato.

Somos conscientes que tal decisión no ha gustado ni a Mutua Navarra, ni a los intereses que hay creados alrededor de ella, por lo que seguramente, todo este tiempo no habrá estado exento de presiones.

El pasado 21 de Junio, en la reunión del Comité de Seguridad Laboral, el director de área de RRHH del Ayuntamiento nos dio a conocer una noticia que ha supuesto para este sindicato un jarro de agua fría. Mutua Navarra, utilizando de una forma torcicera a la vez que cuestionable la literalidad del contrato, ha planteado un recurso ante la decisión de pasarnos a Osasunbidea. En concreto, estiman que no se han cumplido los plazos para la denuncia, ya que finalizando el contrato el 30 de junio se comunicó el 31 de mayo, por lo que según ellos no se avisó con un mes de antelación. Ante este recurso, lo sorprendente es que el Director de Area, asume que ha existido un error, asume su responsabilidad y aceptan el mencionado recurso, aplazándose hasta el año que viene la rescisión del contrato con Mutua Navarra.

Ante tal decisión desde LAB queremos trasladar lo siguiente:

Mutua Navarra no tiene legitimidad para usurpar la voluntad expresada en Referéndum por parte de los trabajadores y trabajadoras del Ayuntamiento de Iruñea. La salud no es un negocio y si la voluntad de la plantilla es que no seamos atendidos por la Mutua, si tuviesen un mínimo de ética ese recurso no debería haber sido presentado, mucho menos utilizando una excusa tan peregrina. Desde LAB exigimos a la Mutua la retirada del recurso y que respete la voluntad de los trabajadores y trabajadoras.

En cuanto al error, no entendemos cómo llevando el tema pendiente tanto tiempo, desde RRHH se espera a última hora para denunciar el convenio. Como tampoco entendemos la decisión del Director de Area de aceptar el recurso de la Mutua, cediendo a las presiones, máxime cuando se trata de una cuestión interpretativa. Si se ha cometido un error, lo debiera determinar el órgano competente y no ceder al chantaje. Por lo tanto, pedimos también que se continúe adelante con la decisión tomada y no se acepte el recurso.

En el peor de los casos, si prosperase el recurso, exigimos al Ayuntamiento desde el mismo día en que se resuelva el mismo en el órgano competente, la denuncia inmediata del contrato, demostrando así la clara voluntad de escuchar la voluntad de los trabajadores y trabajadoras del Ayuntamiento de Iruñea.