.
Nork du erabakia gure osasunaren inguruan?Iruñeko Udala 2016/04/11Nork du erabakia gure osasunaren inguruan? 2015eko apirilean, udaleko langileok gure laneko gertaeren estaldura aldatu eta Mutua Navarratik ateratzea erabaki genuen erreferendum baten bitartez. Sistema publikoa hobetu eta gure osasuna eta eskubideak errespetatuko zituen osasun-laguntza nahi genuela adierazi genuen. Gerora, eskakizun hori udalari helarazi genion langileon ahotsa entzun zezaten. Hau egitea nahitaezko pausoa zen, legeak diolako ez garela gu gure laneko osasunaren inguruko erabakitzeko eskubiderik daukagunok, baizik eta enpresariak (gure kasuan Udala). Legalitatea vs. Legitimitatea. Eta Udalak, zer iritzi du? Momentuz, ez daki/ ez du erantzuten. Arintasuna eta kalitatea parekoak dira? Gauza bera da gaixo egotea eta iruzurgilea izatea? Gehiegitan, arazoak sortzen dira mutuarekiko gure egungo harremanetan. Arazo horiek hainbat egoeratan dute sorburua, baina nabarmenenak hauexek dira: gaixotasunen jatorria lanean dagoela aitortzeko zailtasunak, gu azkar eta gaizki tratatzeko “trebetasun” hori lanera ahalik eta lasterren buelta gaitezen, edota baja hartu bezain fite susmopean egotea iruzur egingo dugulakoan. Ez diogu beti gaizki tratatzen gaituztenik edo Mutualitateeko langileak profesional txarrak direnik. Mutualitateen helburu orokorrez eta lan egiteko irizpideez ari gara, askotan irizpide profesional hutsak izatetik urrun daudenak, gure ustez. Hau ez da batere arraroa kontuan hartzen badugu mutualitateak enpresarien elkarte pribatuak direla, eta enpresari horien helburuak lortzeko asmotan jokatzen dutela. 35/2014 legeak dioen arabera, haien helburuak dira lehiakortasuna hobetu, aurreztu eta absentismoa kontrolatzea. Beren helburuak lortzen dituztel¿Quién decide sobre nuestra salud?a zalantzazkotzat jotzeaz aparte, oso deigarria zaigu inongo momentutan ez aipatzea gure osasuna zaintzea haien helburuen artean dagoenik. Eztabaida honetan mutualitateen indargune nabarmenena zera da: osasun publikoaren aldean jendea azkarrago atenditzen dutelako DISKURTSOA, behin eta berriro ERREPIKATZEN DUTENA, guri sinestarazteko mutualitateen zerbitzuak ezin hobeak direla eta bide batez, aitzakia ederra emateko kontu hauekin epel jokatzen ari direnei. Itxaron zerrendak, kudeaketa txarra eta murrizketen ondorio baitira, haien gudu-zelai nagusia dira. Beti bezala, tranpak egiten dituzte eta ez genieke guri ziria sartzen utzi beharko. Azkartasuna eta kalitatea ez dira beti sinonimoak. Publikoari aipu kentzeko estrategiaren barruan, Osasun publikoa larrutu duten horiek beraiek goratzen dute gero diru publikoz ongi hornitutako alor pribatua, kudeaketa bikainaren paradigma balitz bezala. Guk ere ez dugu itsu-itsuan egindako aldaketa bat nahi. Inork ez du hori planteatzen, ezta hurrik eman ere. Gizarte segurantzara pasatzea aldaketa itzulgarria litzateke, beste enpresa eta administrazio askotan eskatuta edo martxan dagoena. Bestaldetik, aldaketa horrek gure laneko gertaerak utziko lituzke hurbila den, kontrol publikopean dagoen eta gure osasuna zaintzea helburu bakarra duen sisteman baten esku. Gainera, dagoeneko itxaron zerrenden aurkako neurriak jartzen ari dira eta, gure presioaren bidez, sakontzen eta biderkatzen lagundu beharko genuke. Erabaki bat hartzea premiazkoa da |
¿Quién decide sobre nuestra salud?Iruñeko Udala 2016/04/11¿Quién decide sobre nuestra salud? ¿Es lo mismo rapidez que calidad? ¿Es lo mismo estar enfermo que ser un defraudador? La gran baza que tiene la mutua para convencernos de sus virtudes (y de paso para dar una excusa a quien no tiene muchas ganas de mojarse en este tema), es la de centrar el debate en la rapidez con que atienden a la gente en comparación con la sanidad pública, como si rapidez y buena atención fueran siempre sinónimos. Las listas de espera, consecuencia de la mala gestión y los recortes, son su gran caballo de batalla. Juegan con las cartas marcadas, como siempre, y no deberíamos caer en esa trampa. Es otro ejemplo de esa estrategia que recorta lo público cortándole el grifo y luego ensalza un ámbito privado bien irrigado de euros como paradigma de buena gestión. Pero nadie plantea un salto al vacío. El paso a la Seguridad Social sería un cambio reversible, que ya ha sido solicitado o está funcionando en numerosas empresas y administraciones y que pondría nuestras contingencias laborales en manos de una sanidad que, con todos sus defectos y virtudes, es cercana, sujeta a control público y tiene como objetivo únicamente el cuidado de nuestra salud. Además, ya se están poniendo en marcha medidas contra las listas de espera que, mediante nuestra presión, deberíamos contribuir a profundizar y multiplicar. Urge tomar una decisión |