|
Tafallako Udala 2026/04/22
Duela gutxi jakinarazitako epai batean, epaitegiak arrazoia eman dio langile baten eskubideak urratzeagatik LABek jarritako demandari.
Tafallako Udalak langile horri ukatu egin zion familia eta lana uztartzeko eskatu zuen soldatarik gabeko lizentzia. Horren aurrean, LABek salaketa jarri zuen epaitegian. Orain jakinarazi den epaiaren arabera, ukatze horrek langileak kontziliaziorako duen eskubidea urratzen du. Gainera, epaiak azpimarratzen du Udalak aukera izan zuela langilea ordezteko soldatarik gabeko lizentzia bitartean, baina ez zuela egin, ezta saiatu ere. Epaiaren arabera, frogatutzat ematen da Udalak ez zuela justifikatu zergatik langile horrek ezin zuen bere lana aldi baterako utzi, eta are gutxiago oporretan dagoenean langile horri ordezkorik jartzen ez zaiola jakinda.
Berriki emandako epaiaren arabera, Tafallako Udalak kalte-ordaina eman behar dio langileari lizentzia hori arrazoirik gabe ukatu izanak eragin dizkion kalte eta galerengatik.
|
Tafallako Udala 2026/04/22
En una sentencia conocida recientemente, el juzgado da la razón a la demanda interpuesta por LAB por la vulneración de derechos a una trabajadora.
El Ayuntamiento de Tafalla denegó a esta trabajadora una licencia no retribuida solicitada para conciliar la vida familiar y laboral. Ante estos hechos, LAB interpuso una denuncia en el juzgado. En la sentencia ahora conocida se considera que esta denegación vulnera el derecho de la trabajadora a la conciliación. Además subraya que el Ayuntamiento podía haber sustituido a la trabajadora durante la licencia sin sueldo, pero no se hizo, ni siquiera se intentó, y tampoco justificó el por qué no podía prescindir de ella cuando en sus vacaciones estivales su puesto no se sustituye.
Según la reciente sentencia, el Ayuntamiento de Tafalla debe indemnizar a la trabajadora por los daños y perjuicios derivados de la denegación injustificada de la licencia.
|