Apirilaren 28ko eta maiatzaren 4ko negoziazio mahaien laburpenaIruñeko Udala 2023/05/04 Legegintzaldiaren bukaera hurbil dago, eta negoziazio mahaiak hainbat gairi buruzko informazioz beteta datoz. Apirilaren 28ko eta maiatzaren 4ko mahaietan gertatutakoa atalez atal komentatuko dugu jarraian, nahi duzuen gaira joan zaitezten zuzenean: LANGILEEN ESTATUTUAREN ALDAKETA UDALEAN APLIKATZEA Ikusirik Langileen Estatutuak orain aitortzen duela Nafarroako Administrazio Publikoetako langileei baimen egun eta ordu gehiago dagozkiela antzinatasunaren arabera, sindikatuok gure akordioko orduen legezkotasuna defendatu dugu, eta formula alternatibo batzuk proposatu ditugu ordu horiek erabat kendu ez ditzaten. LABen saiatu gara 20 urtetik beherako antzinatasuna duten langileei (plantillaren % 80) eragingo zaien kaltea saihesten, eta hauxe izan da gure proposamena: Estatutuak ematen dituen egunak antzinatasun-orduekin osatzea, Estatutua gure akordioan aitortutako denboraren azpitik geratzen den urteetan. Baina Udalak bere jarrerari tinko eutsi zion, ordu horiek legez kontrakoak direla deklaratzen duten epaietan oinarrituz (epai horiek guztiak Estatutuaren aldaketa onartu baino lehenagokoak dira). Giza Balibidekoek esan digute pertsona bakoitzari aukerarik onuragarriena esleitzeko banan-banan aztertu beharko dituztela kasuak. Hori dela eta, egonarria eskatzen digute, Langileen Atarian ez baita automatikoki agertuko. (Norberaren kasuari buruzko zalantzak argitzeko posta elektroniko bat jarriko dute martxan) TOKIKO GOBERNUKO BATZORDEAK ONETSITAKO PLANTILLA ORGANIKOA Egonkortze-prozesuei begira plantilla organiko eguneratua izatea beharrezkoa dela ulertzen dugun arren (onartutako azken plantilla 2021ekoa da), ezin dugu onartu kasuan kasuko gobernu taldeak, edozein koloretakoa izanda ere, lanpostuen zerrenda eta beste datu garrantzitsu asko (soldata-osagarriak, lansariak, sartzeko baldintzak, hizkuntza-eskakizunak…) biltzen dituen dokumentu hori aldatu ahal izatea gehien komeni zaion moduan, osoko bilkuratik igaro gabe. Horrek langileek berme gutxiago izatea dakar, eta sindikatu gisa ezin dugu horrelakorik onartu. Horregatik, behar diren legezko errekurtsoak jarriko ditugu. 2023KO LAN ESKAINTZA PUBLIKOA LEP honen alde negatiboan, nabarmendu nahi dugu Gazteriaren eta Berdintasunaren alorrekin lotutako lanpostuak egonkortzeko Udalak erakusten duen borondate falta. Izan ere, gazteriako teknikarien, berdintasun-teknikarien eta LGTBI koordinatzaileen lanpostuak dira LEP bakar batean ere agertzen ez diren bakarrak. Gazteriaren eta berdintasunaren arloetako teknikariei dagokienez, Udalak helegitea jarri zuen aurreko legegintzaldiaren amaieran onartutako deialdiaren aurka, berdintasun-teknikarien lanpostu bat amortizatu zuen, deialdia baliogabetzen zuen azaroaren 11ko ebazpenaren ondoren egonkortze-prozesuan sartzea saihestu zuen (denbora gutxi baina nahikoa zeukan LEParen aldaketa eta deialdia argitaratzeko, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko lanpostuekin egin zuen bezala, zeinak abenduaren 15ean argitaratu baitziren), eta orain aurtengo LEPetik kanpo utzi ditu berriro. Ez zaigu oso koherentea iruditzen berdintasunaren alde eta gazteen interesen alde lan egiten dutela esatea eta aukera duten bakoitzean justu kontrakoa erakustea. BERDINTASUN PLANA Berdintasunaren gaiarekin jarraituz, apirilean 6 hilabete bete ziren Udaleko langileentzako Berdintasunerako Barne Plana sinatu zenetik. Planaren arabera, epe hori igaro ondoren plana betetzeko programatutako neurrien jarraipena egin behar zen. Epea igarota, LABek Udalari eskatu dio, Planaren Zuzendaritza Batzordearen bitartez, bai eta Mahaian ere, jarraipen horretarako deialdia egin dezala, alorretako arduradunek legegintzaldia bukatu baino lehen jakinarazi dezaten plana nola bete den azkeneko 6 hilabete hauetan. Erantzunaren zain jarraitzen dugu. Honetarako guztietarako data bat noiz zehaztuko zain gaude. FUNTZIONAMENDUKO OFIZIALEN OSAGARRIA ELAko arduradun batek funtzionamenduko ofizialen kolektiboak, sindikatu horren bitartez, Langileen Batzordeari helarazi dion aldarrikapenaren arrazoiak azaldu zituen. Batzordea osatzen dugun gainerako sindikatuek aho batez babestu genuen aldarrikapen hori eta Udalari bidali zitzaion. Bertan, lanpostu sortu berri horri esleitutako lanpostuaren soldata-osagarria handitzeko eskatzen zuten; izan ere, plantilla organikoan C mailako lanpostuentzat gaur egun dagoen osagarririk baxuena aplikatu baitzaio. Udalak ez du ezer aldatu nahi. AKORDIOAREN 22. ARTIKULUAREN ALDAKETA Plantillak akordioaren 22. artikulua aldatzeko egindako proposamenaren balorazioaren zain gaude (erretiroa hartzeko adina baino 2 urte lehenago lan egiteari uzteko aukerari dagokionez). Eskatzen dena da lanean benetan ematen diren azken 3 urteetako soldata hainbanatu ahal izatea erretiro efektibora arte geratzen diren 5 urteetan. Jakinarazi digute ez diotela Akordioari inolako aldaketarik egingo legegintzaldia bukatu arte falta diren aste hauetan. ALDI BATERAKO KONTRATAZIOETARAKO AKORDIOAREN BERRIKUSPENA Udala 2. fasea ezartzeko azken fasean dago. Fase horretan, kontratazio-zerrendak automatikoki eguneratuko dira lan-eskaintza bakoitza ixtean, pertsona bakoitzak bere posizioa kontsultatu ahal izan dezan deien aplikazioan, bai eta zerrenda osatzen duten pertsona guztien posizioa eta egoera ere, udalaren webgunean. Ondoren, proposatutako aldaketak aztertuko dira. LABek proposatu du zerrendako pertsona bakoitzaren posizioa eta egoera eguneratzea, eta, horrez gainera, honako hauek, besteak beste: iraupen laburreko kontratuei erantzuteko epeak eta uko egitea justifikatzeko epeak luzatzea; eskaintza bati erantzun ez izana justifikatzeko aukera egotea; deialdi independenteak egitea, zenbait lanpostu multzoka eskaini beharrean, eskainitako lanpostu guztiak onartzera behartuak ez egoteko. PRESENTZIA-KONTROLA ETA ORDUTEGI MALGUA Behatz-markak biltzeko eta/edo PINa esleitzeko prozesua geldirik dago arazo teknikoengatik. Geldirik dago, halaber, ordutegi malguari buruzko akordioaren baldintzen negoziazioa. Udalak idatzizko proposamen berria noiz bidaliko zain gaude. Izan ere, proposamen horretan gure errebindikazioetako bat onartu dute, baina ezin dugu ontzat eman baldintzen testu zehatza ikusi gabe eta zein zerbitzutan aplikatuko den jakin gabe. TELELANA Mahaiaren bilera guztietan egiten dugun bezala, telelana arautu beharra dagoela azpimarratu genuen berriro, eta gogorarazi dugu ezen, araudi orokor hori onartzen ez den bitartean, premiazkoa dela irizpide objektibo batzuk ezartzea zenbait alorretan modu estraofizialean ematen ari diren sarbide-baimen puntualetarako. Izan ere, kasu batzuetan gatazkak sortzen ari dira langileen artean, baimenak modu arbitrarioan ematen direlako. Baimen horiek ematea konponbide ona iruditzen zaigu aldi baterako, telelana behin betiko arautu arte, baina baldintza berdinetan eman behar zaizkie telelanarekin bateragarriak diren lanpostuetan aritzen diren langile guztiei. Mahaiaren bilera guztietan bezala, Udalak ez digu gai honi buruzko inolako informaziorik eman.
|
Resumen de las Mesas de Negociación del 28 de abril y 4 de mayoAyuntamiento de Pamplona/Iruñea 04/05/2023 Se acerca el final de la legislatura y las Mesas de Negociación vienen cargadas de información sobre varios temas. Comentamos por secciones las mesas de los días 28 de abril y 4 de mayo, para que podáis ir directamente a lo que os interese: Los sindicatos hemos defendido la legalidad de las horas de nuestro Acuerdo, más ahora que el Estatuto reconoce que el personal de las Administraciones Públicas de Navarra puede disfrutar de tiempo por antigüedad, y propuesto fórmulas alternativas a su completa eliminación. Por parte de LAB, intentamos evitar el perjuicio que va a suponer para el personal con menos de 20 años de antigüedad (el 80% de la plantilla) apostando por complementar los días que da el Estatuto con horas de antigüedad, en aquellos años en los que el Estatuto se queda por debajo del tiempo reconocido en nuestro Acuerdo. Pero el Ayuntamiento, esgrimiendo sentencias que declaraban la ilegalidad de las horas (todas anteriores a la aprobación de la modificación del Estatuto), mantuvo su postura inamovible. Desde el personal de Recursos Humanos nos informan de que la asignación de la opción más ventajosa a cada persona va a requerir un trabajo prácticamente individualizado, por lo que nos piden paciencia, ya que no aparecerá de forma instantánea en el Portal del Empleado/a. (Para dudas de casos particulares habilitarán una dirección de correo electrónico) APROBACIÓN DE PLANTILLA ORGÁNICA POR JOB Continuando con el tema de Igualdad, en abril se cumplieron 6 meses de la firma del Plan Interno de Igualdad para el personal del Ayuntamiento, plazo que se estableció en el propio Plan para hacer el seguimiento de las medidas programadas para su ejecución a la entrada en vigor del Plan. Transcurrido el plazo LAB ha instado al Ayuntamiento a través de la Comisión Directora del Plan, así como en Mesa, a realizar la convocatoria para el seguimiento, con el fin de que las personas responsables de las Áreas durante estos 6 últimos meses, pudieran informar del estado de cumplimiento del Plan antes del cambio de legislatura. Continuamos esperando que se concrete una fecha. COMPLEMENTO OFICIAL DE FUNCIONAMIENTO Desde ELA explicaron los motivos de la reivindicación que el colectivo de Oficiales de Funcionamiento trasladó, a través de ese sindicato, a la Comisión de Personal, donde fue apoyada por unanimidad por el resto de sindicatos que componemos la Comisión, y remitida al Ayuntamiento, y en la que se pide que se aumente el complemento del puesto de trabajo asignado a este puesto de nueva creación, al que se ha aplicado el complemento más bajo que ahora mismo hay en la plantilla orgánica, de todos los puesto de nivel C. El Ayuntamiento no da su brazo a torcer. MODIFICACIÓN DEL ART. 22 DEL ACUERDO Está pendiente la valoración de la propuesta de la plantilla de modificación del art. 22 del Acuerdo (en lo relativo a la posibilidad de dejar de trabajar 2 años antes de la edad de jubilación) para que pueda prorratearse el salario de los últimos 3 años de trabajo real, en los 5 años que restan hasta la jubilación efectiva. Nos comunican que no van a abordar ninguna modificación del Acuerdo en lo que queda de legislatura. REVISIÓN DEL ACUERDO PARA LA CONTRATACIÓN TEMPORAL El Ayuntamiento está en la última etapa de implantación de la fase 2, en la que las listas de contratación se actualizarán automáticamente al cierre de cada oferta de trabajo, de forma que cada persona pueda consultar su posición en la aplicación de llamamientos, así como la posición y situación de todas las personas que forman parte de la lista, en la web municipal. Tras esto, se tratarán las modificaciones propuestas. Por nuestra parte, además de la actualización con posición y situación de cada persona de la lista, hemos propuesto la ampliación de los plazos para justificar renuncias y de respuesta a contratos de corta duración, posibilidad de justificar la no contestación a una oferta, llamamientos independientes en lugar de con varias plazas en bloque que obligan a aceptar todas las plazas ofertadas, entre otros. CONTROL DE PRESENCIA Y FLEXIBILIDAD HORARIA El proceso de recogida de huellas y/o asignación de PIN, está paralizado por problemas técnicos. Igualmente, está paralizada la negociación del condicionado del acuerdo de flexibilidad. Nos encontramos a la espera de que el Ayuntamiento nos traslade por escrito una nueva propuesta en la que, si bien han aceptado una de nuestras reivindicaciones, no podemos dar el visto bueno sin ver el literal del condicionado y los servicios a los que se va a aplicar. TELETRABAJO Como en cada Mesa, volvimos a incidir en la regulación del teletrabajo, y mientras esta regulación general no llegue a efecto, en la urgencia de establecer unos criterios objetivos para los permisos puntuales de acceso que de forma extraoficial se están dando en las Áreas, y que en algunos casos está provocando conflictos entre el personal trabajador por su concesión de forma arbitraria. Estos permisos, que nos parecen una buena solución temporal hasta la regulación definitiva del teletrabajo, deben concederse en igualdad de condiciones a todo el personal que ocupa puestos compatibles con esta modalidad de trabajo. Como en cada Mesa, el Ayuntamiento continúa sin trasladarnos ningún avance en este tema. |