Hay 1063 invitados y ningún miembro en línea

ADM 4 dias

4 eguneko lan astea: aurrerapauso bat lan eskubideen arloan

Administrazioa 2023/03/03

descargas de archivos.orig PDF INFOadm

Europako zenbait herrialdetan 4 eguneko lan astea ezartzen hasi dira, soldata murriztu gabe. Madrilgo Gobernuak ere plan pilotu bat iragarri du sektore pribatuan neurri horren bideragarritasuna aztertzeko. Portugalen, ordea, sektore publikotik hasi dira. Beraz, une egokia da Nafarroako Administrazioari eskatzeko ekin diezaiola 4 eguneko lan astea ezartzeari lanaldi orokorra duten langileentzat; edo haren zati proportzionala, lanaldi eta txanda berezietan lan egiten duten langileen kasuan.

100 urte eskas igaro dira eguneko 8 orduko lanaldia lortu zenetik: ezinezkoa zirudien lorpena. Gauza bera gertatu zen opor ordainduekin. Orain, asteko 32 orduko lanaldia 4 egunetan ezartzeari buruzko eztabaida hasi da (betiere, soldata murriztu gabe). Herrialde eta enpresa batzuetan urteak daramatzate sistema horrekin, eta, zailtasunak ukatu gabe, gero eta gehiago zabaltzen ari dela ikusten ari gara.

Europako zenbait gobernuk (Erresuma Batua, Alemania, Portugal, Belgika, Espainia eta abar) langileei astean egun gutxiago lan egiteko aukera ematen dieten legeak onartu dituzte. Islandian, 40 ordu lan egitetik 35 ordu lan egitera igaro ziren, astean 4 egunetan: akidura kasuak eta gaixotasun eta estresagatiko bajak gutxitu egin ziren. Europatik kanpo, Estatu Batuetan, Australian edo Zeelanda Berrian, besteak beste, enpresa ugarik ezarri dituzte lan eredu berri horiek, asteko lanorduak eta egunak murriztuz.

Gertuago, Valentziako Udalak duela gutxi onartu zuen 4 eguneko lan astea, eta apirilean abian jarriko den programa pilotu baten bidez ezarriko dute.

%100 %80 %100

Arlo pribatuan, mundu osoko 180 enpresak baino gehiagok ezarri dute, eta emaitza onak lortu dituzte, bai enpresentzat, bai langileentzat. Lan eredu honek “100:80:100” izena du, hau da: soldataren % 100 kobratzea, aurretik ezarritako denboraren % 80 lan eginez, eta produktibitatea % 100ean mantentzea.

4 eguneko lan astearen helburu nagusia da langileei eta enpresei askatasun handiagoa ematea beren lan denbora eta aisialdia antolatzeko, betiere lan denboraren murrizketak produktibitateari eragin gabe eta langileen soldata-baldintza berberak mantenduz.

Lan sistema berri hau ezartzea aringarri bat izanen litzateke aspaldi honetan aski zigortuak izan diren Nafarroako Administrazioko langileentzat; izan ere, erosahalmena nabarmen murriztu zaie azken urteotan, eta plantillak gero eta zaharragoak dira.

Sistema hori jadanik ezarria dutenek faktore positibo asko nabarmentzen dituzte:

Produktibitatea handitzen da

Lanaldia murrizteak kalitatezko lana egitea dakar. Lanarekiko inplikazioa eta kontzentrazioa hobetzen dira. Frogatuta dago ordu gutxiago lan egiteak produktibitate handiagoa dakarrela. Izan ere, lanean ordu asko egin ondoren, produktibitateak behera egiten du.

Kontziliazioa hobetzen da

Lau eguneko lan asteak lana eta bizitza sozial eta familiarra uztartzen laguntzen du, soldata-arrakalari aurre egiten dio eta familia zaintzeko lanak berdintasunez banatzen laguntzen du. Lantokian denbora gutxiago egonda, seme-alaben eta mendekotasuna duten ahaideen zaintza hobeki antolatzeko aukera egonen da.

Estresak behera egiten du

Estresaren ondorioz, pertsonak ez dira hain efizienteak. Lau eguneko lan asteak estresa gutxitzen du, eta, horrekin batera, langilearen osasun egoera hobetzen da eta lan istripuak gutxitzen dira. Eta horrek guztiak osasun gastuetan aurreztea dakar. Gainera, estres maila jaisten denean, lanerako motibazioa handiagoa da eta lan giroa hobea izaten da.

Mesedegarria da ingurumenaren iraunkortasunerako

Jendearen joan-etorriak murriztu egiten dira, eta, horren ondorioz, baita kutsadura ere. Alde horretatik, mesedegarria da langileentzat, enpresentzat eta ingurumenarentzat. Gainera, gizarteak iraunkortasunaren arloan gaur egun dituen erronkak betetzen lagun dezake.

Talentua erakartzen eta atxikitzen da

Gero eta lehiakorragoa den gizarte honetan, gero eta gehiago baloratzen da lana eta bizitza sozial eta familiarra kontziliatzen laguntzen duten lanaldiak izatea. Ildo horretan, 4 eguneko astea aplikatuz gero, lan hori erakargarriagoa izanen da. Beraz, lan sistema honek talentua erakartzeko eta atxikitzeko balio du.

{AF}Esperientziak hala baieztatzen du: posiblea da, eta alde guztientzat mesedegarria{/AF}

 

Lau eguneko lan astea soldata bera mantenduz ezartzea posible da, eta oso aurrerapauso handia izanen litzateke langileen lan baldintzak hobetzeko bidean. Txandaka lan egiten dutenak eta lanaldi bereziak dituztenak ere balia litezke eredu honetaz, norberaren lanaldiaren araberako murrizketa aplikatuz. Gainera, lan sistema hau ezarri duten enpresa eta administrazioetako esperientziak erakusten du produktibitateak, behera egin beharrean, gora egiten duela.

Beraz, begien bistakoak dira lan eredu honen abantailak. Horregatik, LAB sindikatua Nafarroako administrazio publikoetan ezartzearen alde agertzen da, inolako zalantzarik gabe.

Semana laboral de 4 días un avance en derechos laborales

Administrazioa 2023/03/03

descargas de archivos.orig PDF INFOadm

En varios países europeos se ha empezado a extender la semana laboral de 4 días sin reducir el salario. Incluso el Gobierno de Madrid ha anunciado un plan piloto en el sector privado para estudiar la viabilidad de esta medida. En Portugal se ha empezado por el sector público. Es hora de pedir a la Administración navarra que afronte la instauración de la jornada semanal de 4 días para el personal que trabaja en jornada general y la parte proporcional para quienes lo hacen en jornadas y turnos especiales.

Hace algo más de 100 años se consiguió la jornada laboral de 8 horas diarias, algo que parecía imposible de alcanzar. Lo mismo ocurrió con las vacaciones pagadas. Ahora nos encontramos en un momento en el que se ha abierto el debate sobre la conveniencia de establecer la jornada semanal de 32 horas en 4 días sin reducción de salario. En algunos países y determinadas empresas llevan años con este sistema y, sin obviar las dificultades, vemos que es algo que cada vez se extiende más.

Varios gobiernos europeos, incluidos Reino Unido, Alemania, Portugal, Bélgica, España, etc. han aprobado leyes que permiten a los y las empleadas trabajar menos días a la semana. En Islandia se pasó de trabajar 40 horas a 35 horas semanales, 4 días a la semana: los casos de agotamiento y las bajas por enfermedad y estrés disminuyeron. Fuera de Europa, en países como Estados Unidos, Australia o Nueva Zelanda, numerosas empresas han implantado estos nuevos modelos laborales que conllevan la reducción de los días y de las horas laborales por semana.

Más cerca, el ayuntamiento de Valencia aprobó recientemente la semana laboral de 4 días por medio de un programa piloto que se desarrollará el próximo mes de abril.

100% 80% 100%

En el ámbito privado, más de 180 empresas de todo el mundo han instaurado este sistema con resultados satisfactorios tanto para las empresas como para el personal. Se trata de un modelo que recibe el nombre de "100:80:100", es decir: cobrar el 100% del salario, trabajando el 80% del tiempo previamente establecido, y mantener la productividad en el 100%.

El objetivo principal de la jornada laboral de 4 días semanales es dar a los y las empleadas y empresas una mayor libertad para organizar su tiempo de trabajo y su tiempo de ocio, sin que la reducción de tiempo de trabajo afecte a la productividad y manteniendo las mismas condiciones de salario.

La implantación de la jornada semanal de 4 días, manteniendo el mismo salario, supondría también un alivio para una plantilla tan castigada como es la de la Administración navarra: envejecida y que además ha visto reducido notablemente el poder adquisitivo en los últimos años.

Quienes han implantado este sistema destacan los factores positivos:

Aumenta la productividad

La reducción de la jornada implica que se desarrolle un trabajo de calidad. Se mejora la concentración y la implicación en el trabajo. Está demostrado que trabajar menos horas conlleva una mayor productividad. Tras muchas horas de trabajo, la productividad cae.

Mejora la conciliación

La semana laboral de cuatro días favorece la conciliación familiar y social, combate la brecha salarial y ayuda a repartir por igual los cuidados familiares. Al estar menos tiempo en el trabajo se permitiría una mejor organización con los hijos e hijas y con las personas dependientes.

Disminuye el estrés

El estrés hace que las personas sean menos eficientes. La jornada de cuatro días disminuye el estrés y con ello se mejora la salud y disminuyen los accidentes laborales. Y todo ello supone un ahorro para la sanidad. Además, la disminución del estrés hace que aumente la motivación y se mejore el ambiente de trabajo.

Mejora la sostenibilidad

Se reducen los desplazamientos y por lo tanto la contaminación. Se produce un ahorro para las personas trabajadoras, para las empresas y para el medio ambiente. El beneficio se extiende a la consecución de los retos de sostenibilidad que actualmente tiene la sociedad.

Atrae y retiene el talento

En una sociedad cada vez más competitiva, se valora más una jornada que permita conciliar trabajo y vida social y familiar. Aplicar la semana de 4 días hace que el trabajo sea más atractivo, y por lo tanto, facilita la captación y atracción del talento.

 {AF}Las experiencias lo demuestran:
es posible y beneficioso para todas las partes{/AF}

 

La jornada semanal de 4 días, manteniendo el mismo salario, no solo es posible sino deseable, y además supone un avance muy importante en la mejora de las condiciones laborales de la plantilla. Quienes trabajan en turnos y jornadas especiales también tienen cabida en este modelo, aplicándoseles una reducción proporcional de la jornada. La experiencia de las empresas y administraciones donde se ha implantado este sistema demuestra que la productividad no solo no desciende, sino que aumenta.

Los beneficios de este modelo son evidentes, y por ello LAB apuesta firmemente por impulsar el establecimiento de este modelo en las administraciones públicas de Navarra.

4 egun LAB
 

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB