Hay 962 invitados y ningún miembro en línea

photo 2023 02 13 13 58 35

Otsailaren 15ean, zerbitzu publikoen aldeko greba

Administrazioa 2023/02/14

LAB, CCOO, ELA, UGT eta STEILAS sindikatuok dei egiten diegu Nafarroako Gobernuko langile guztiei otsailaren 15ean, asteazkenarekin, deitu ditugun greba eta mobilizazioekin bat egitera.

Deialdia egin dugun bost sindikatuok bat egiten dugu esaten dugunean unea iritsi dela zerbitzu publikoen okertzeari eta jasaten ditugun lan- eta soldata-baldintzei erantzun argia eta irmoa emateko.

Orain dela hamarkada bat baino gehiago murrizketak hasi zirenetik, galerak izan ditugu eskubideetan eta soldatetan, eta zerbitzu publikoak hondatzen joan dira; bien bitartean, politika pribatizatzaileak bultzatu dira.

Unea da funtzio publikoan lan egiten dugun guztiok noraez horri erantzuteko eta eskubideak berreskuratzen hasteko. Hori helburu, Nafarroako Gobernuari zerbitzu publikoetan eta lan baldintzetan kalitatea berreskuratzeko neurri hauek proposatzen dizkiogu:

  • Negoziazio-mahaiak errespetatzea. Langileen ordezkaritzatik kanpoko negoziazioei ez.
  • Pribatizazioei bukaera ematea eta dagoeneko pribatizatuta dauden zerbitzuak lehengoratzea.
  • Behin-behinekotasunari amaiera emateko edo, gutxienez, % 8tik behera jaisteko neurri eraginkorrak.
  • Erosahalmenaren galera pilatzeagatik Gobernuak plantillarekin duen zorra aitortzea eta zor hori itzultzeko neurriak hartzea.
  • Plantilla benetako premien arabera dimentsionatzea.
  • Plantillak gaztetzen hastea, erretiro aurreratua eta errelebo kontratua ezarriz.
  • Langile guztientzako karrera profesionala.

Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu erabil dezala bere autogobernua herritarrei merezi dituzten zerbitzuak emateko eta, horrekin batera, behar diren neurriak har ditzala langileei dagozkien duintasuna eta eskubideak emateko.

Mugi zaitez kalitatezko zerbitzu publikoen alde eta lan-baldintza duinen defentsan:

Otsailak 15, asteazkena, GREBA

  • 11:30. Elkarretaratzea Jauregiaren aurrean (Karlos III.a 2).
  • 17:30. Manifestazioa, autobus geltokitik abiatuko da, eta Foruen monumentuan bukatu.

15 de febrero, huelga en defensa de los servicios públicos

Administrazioa 2023/02/14

Los sindicatos LAB, CCOO, ELA, UGT y STEILAS hacemos un llamamiento a toda la plantilla del Gobierno de Navarra a secundar la huelga y las movilizaciones que hemos convocado el miércoles día 15 de febrero.

Los cinco sindicatos convocantes coincidimos en que es el momento de dar una respuesta clara y rotunda al deterioro de los servicios públicos y a las condiciones laborales y salariales que sufrimos.

Desde que comenzaron los recortes hace más de una década, hemos asistido a una pérdida constante de derechos y salarios al mismo tiempo que los servicios públicos se han ido deteriorando mientras se favorecían las políticas privatizadoras.

Es el momento de que todos y todas las que trabajamos en la función pública demos respuesta a esta deriva y comencemos a recuperar derechos. Lo que planteamos al Gobierno de Navarra son medidas que conduzcan a recuperar calidad en los servicios públicos y en las condiciones laborales:

  • Respeto a las mesas de negociación. No a las negociaciones al margen de la representación de los y las trabajadoras.
  • Acabar con las privatizaciones y reversión de lo ya privatizado.
  • Medidas efectivas para terminar con la temporalidad o, al menos, bajarla del 8%.
  • Reconocimiento por parte del Gobierno de la deuda que tiene con la plantilla por la acumulación de la pérdida de poder adquisitivo y medidas para revertirla.
  • Dimensionamiento de la plantilla a las necesidades reales.
  • Acometer el rejuvenecimiento de las plantillas con la implantación de la jubilación anticipada y el contrato de relevo.
  • Carrera profesional para todo el personal.

Exigimos al Gobierno de Navarra que haga uso de su autogobierno para acometer las medidas necesarias para poder dar a la ciudadanía los servicios que se merece y para dar a la plantilla la dignidad y los derechos que le corresponde.

Movilízate por unos servicios públicos de calidad y por unas condiciones de trabajo dignas:

Miércoles, 15 de febrero HUELGA

  • 11:30. Concentración frente a Palacio (Carlos III, 2).
  • 17:30. Manifestación con salida desde la antigua estación de autobuses y final en el monumento a los fueros.
Huelga 15
LOGOS SINDICATOS

afiliatu

   

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB