Hay 953 invitados y ningún miembro en línea

ADM Red Residencias

Adinekoen arretarako egoitzetan negozioa egiteari ez!

PAGNA 2022/12/18

descargas de archivos.orig PDF INFOadm

Nafarroan adinekoen arretarako dauden 71 egoitzetatik bi baino ez dira publikoak eta Nafarroako Gobernuaren mendekoak: El Vergel Iruñean eta Santo Domingo Lizarran. Gainerakoak enpresa pribatuen esku daude, eta, logikoa denez, interesatzen zaien gauza bakarra da etekinak lortzea, egoiliarrek jasotzen duten arretaren kontura eta langileen lan-baldintzen kontura.

{AF}Beharrezkoa da asistentzia-eredua berrikustea eta Nafarroan egoitza publikoen sare bat sortzea.{/AF}

 

LABen denbora daramagu salatzen Nafarroako asistentzia-eredua. Egoiliarren arreta ez litzateke enpresen esku egon behar; aitzitik, arlo publikoak kudeatu beharko luke, egoitza publikoen sare baten bidez. Immorala da pertsona horiei ematen zaien arretarekin negozioa egitea, langileen lan-baldintzen kalitatearen kontura. Norbaitek ulertuko al luke Nafarroa osoan bi ikastetxe publiko egotea eta gainerakoak itunpekoak edo pribatuak izatea?

Memoria hauskorra da, eta laster ahazten da pandemiaren lehen bi hilabeteetan zentro pribatuetan bizi ziren pertsonen % 10 hil zela; bi egoitza publikoetan, berriz, kopurua askoz txikiagoa izan zen.

Egoitza publikoetan egoiliarren arreta hobea den arren, Nafarroako Gobernuak arlo publikoa desegiteko eta enpresa pribatuei dena emateko politikarekin jarraitzen du. Duela gutxi arte, egoitza publikoak kudeaketa-eredu ziren, baina azken urteotan, sistema publikoa indartu beharrean, onartzen ari dira lan-baldintzek okerrera egitea; ratioak Europako estandarren gainetik ditugu, eta, logikoa denez, arretaren kalitatea jaitsi egin da.

Egoitza-ereduaz gain, adinekoentzako asistentzia-eredu osoa ere berrikusi behar da. Ezin da mugatu pertsona horiek zentro geriatrikoetan sartzera. Zahartze aktiboaren alde lan egin behar dugu, eta asistentzia- eta laguntza-politika integralak ezarri maila guztietan.

Adinduentzako arretak izan beharko luke Administrazioak eman behar dituen gizarte-zerbitzuen zutabe nagusienetakoa. Horregatik, LABek eskatzen du egoitzen sare publiko bat sortzea, gure adinekoen osasunaren eta bizitzaren kontura negozioa egiteari uzteko.

Basta de hacer negocio con la atención a la tercera edad

ANADP 2022/12/18

descargas de archivos.orig PDF INFOadm

De las 71 residencias de atención a la tercera edad que existen en Navarra solo dos son públicas y dependientes del Gobierno de Navarra: El Vergel en Pamplona y Santo Domingo en Estella. El resto están en manos de empresas privadas a quienes, como es lógico, lo único que les interesa es lograr beneficios a costa de las condiciones laborales y la atención que reciben las personas residentes.

{AF}Es necesario revisar el modelo asistencial y crear una red de residencias públicas en Navarra.{/AF}

 

Desde LAB llevamos tiempo denunciando el modelo asistencial en Navarra. La atención a las personas residentes no debería estar en manos de empresas sino que debería ser gestionado desde lo público a través de una red de residencias públicas. Es inmoral que se haga negocio con la asistencia de estas personas y a costa de la calidad de las condiciones laborales de las trabajadoras. ¿Alguien entendería que en todo Navarra solo hubiera dos centros escolares públicos y el resto fueran concertados o privados?

La memoria es frágil y pronto se olvida que en los dos primeros meses de la pandemia falleció el 10% de las personas residentes en los centros de titularidad privada mientras en las dos únicas residencias públicas, el número fue muchísimo menor.

Pese a la evidencia de que en las residencias públicas la atención de las y los residentes es mejor, el Gobierno de Navarra continúa con la política de desmantelamiento de lo público y su entrega a empresas privadas. Hasta no hace mucho tiempo, las residencias públicas eran un modelo de gestión pero en los últimos años, en lugar de reforzar el sistema público, están dejando que las condiciones laborales se deterioren, los ratios están lejos de los estándares europeos y, lógicamente, la calidad ha disminuido.

Además del modelo de residencias, hay que revisar también todo el modelo asistencial de atención a las personas de edad avanzada. No se puede limitar a internar a estas personas en centros geriátricos. Hay que trabajar en favor de un envejecimiento activo e implementar políticas integrales de asistencia y acompañamiento a todos los niveles.

La atención a las personas de la tercera edad debería abordarse como un pilar dentro de los servicios sociales que debe prestar la Administración. Por ello, desde LAB reclamamos la creación de una red pública de residencias y que se deje de hacer negocio a costa de la salud y la vida de nuestras personas mayores.

 

afiliatu

   

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB