ADM ElVergel frio calor

El Vergel: egoiliarren osasuna eta bizia arriskuan

Administrazioa 2022/11/10

El Vergelen, Iruñeko egoitza publiko bakarrean, baldintza bereziki penagarriak pairatu ditugu uda honetan. Uda luze honetan izan ditugun bero-boladen ondorioz, 32 gradu baino gehiagoko tenperatura izan dugu barnealdean. Horiek ez dira lan egiteko baldintzak, ezta gutxiago ere pertsona kalteberak bizitzeko. Egoiliarretako batzuek sinkopeak eta bero-kolpe larriak jasan dituzte. Zorionez, ez dugu heriotzarik izan. Onartezina da zori onaz hitz egin behar izatea pertsona ahulen osasuna eta bizia jokoan daudenean.

LABetik, Nafarroako Gobernuari eta Iruñeko Udalari, eraikinaren eta haren kokapenaren arduradun diren aldetik, eskatzen diegu neurri egokiak har ditzatela gure egoitza publikoak baldintza egokiak izan ditzan bertan bizi eta lan egin ahal izateko, osasuna arriskuan jarri gabe.

Egoitzaren inguruak egokitu beharra dago, Arga ibaiaren uholde eta gainezkatze arriskuak minimizatzeko, eta eraikinean bertan neurriak hartu behar dira berriro ebakuatu beharrik ez izateko. Hozte- eta berokuntza-sistemetan inbertitu behar da, gure adinekoen etxea erosoa eta segurua izan dadin.

PAGNAk berak dio ez duela dirurik Iruñeko titulartasun publikoko adinekoentzako egoitza bakarrean aire girotua instalatzeko. Ordea, guztien dirua aise erabiltzen du egoitza pribatuak kudeatzen dituzten enpresa eta putre-funtsekin itunak sinatzeko.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu PAGNAko langileei egindako ahaleginagatik. PAGNAn lan egiten duten langileek maila bikaina erakutsi dute ezbeharren aurrean, eta hala segituko dute.Halaxe jokatu zuten COVIDak ekarritako hainbat olatutan eta agerralditan. Baita El Vergelen izandako uholdeetan ere, eraikina hustu zutenean eta egoiliarrak beste egoitza batzuetan birkokatu behar izan zituztenean. Uda honetan ere maila bikaina erakutsi dute, nahiz eta baldintza oso eskasetan lan egin behar izan duten.

PAGNAko langileek dena ematen badute, zergatik, bada, ordaintzen zaie eskubideen urraketekin, plazen amortizazioekin, lan-kargen igoerekin, segurtasun eta osasun prebentzio gutxirekin eta, batzuetan, oihu eta mehatxuekin?

Segurtasuna eta osasuna behar ditugu lanean. Errespetua behar dugu. Plantillak indartzea behar dugu. Lanpostu guztiak ondo definituak egon behar dira. Plazak ez amortizatzea behar dugu. Gure lanaldiak, ordutegiak eta planillak errespetatzea behar dugu. Azken batean, entzun gaitzaten, babes gaitzaten eta kontuan har gaitzaten behar dugu.

Zerbitzu onaren abiapuntua langile guztiak zaintzea da.
Pertsonarengan zentratutako arreta emateko, langileei entzun behar zaie.

LAB, kalitatezko zerbitzu publikoen alde.
LAB, NAFARROAKO EGOITZA PUBLIKOEN SAREA SORTZEAREN ALDE.

El Vergel: está en juego la salud y la vida de las personas residentes

Administrazioa 2022/11/10

En el Vergel, la única residencia pública de Iruña, hemos padecido este verano unas condiciones especialmente penosas. Las distintas olas de calor que hemos sufrido este largo verano han hecho que se hayan alcanzado en el interior más de 32 grados de temperatura. Estas no son condiciones ni para trabajar, ni mucho menos, para que vivan personas vulnerables. Algunas de las personas residentes han sufrido síncopes, golpes de calor graves. La suerte ha hecho que no hayamos tenido que lamentar ninguna muerte. Es inconcebible que tengamos que hablar de suerte cuando están en juego la salud y las vidas de personas vulnerables.

Desde LAB, exigimos al Gobierno de Navarra y al Ayuntamiento de Pamplona, como responsables del edificio y de la ubicación del mismo, que tomen las medidas oportunas para que nuestra residencia pública disponga de unas condiciones adecuadas para poder vivir y trabajar en ella sin poner en riesgo la salud.

Se deben acondicionar los alrededores para minimizar los riesgos de inundación y desbordamiento del río Arga, así como tomar medidas en el propio edificio que eviten llegar a tener que volver a evacuar. Se debe invertir en sistemas de refrigeración y calefacción que hagan confortable y seguro el hogar de nuestras personas mayores.

La propia ANADP es la que dice que no tiene dinero para instalar aire acondicionado en la única residencia para personas mayores de titularidad pública de Pamplona, pero sí tiene y usa el dinero de todas y todos para hacer conciertos con empresas y fondos buitre que gestionan residencias privadas.

Queremos terminar agradeciendo a las trabajadoras y los trabajadores de la ANADP su esfuerzo. Las plantillas que trabajan para la ANADP han estado, están y estarán a la altura frente a la adversidad. Ya lo demostraron durante las distintas “olas” y brotes de COVID. También durante la inundación que sufrió El Vergel, su desalojo y las reubicaciones de puestos a otras residencias a las que hicieron frente. También este verano han estado a la altura pese a tener que trabajar en condiciones muy deficientes.

Si las plantillas de la ANADP lo dan todo ¿por qué se les paga con vulneraciones de derechos, con amortizaciones de plazas, con aumentos de cargas de trabajo, con poca prevención de seguridad y salud y en algunas ocasiones, con gritos y amenazas?

Necesitamos seguridad y salud en el trabajo. Necesitamos respeto. Necesitamos que se refuercen las plantillas. Necesitamos que todos los puestos de trabajo estén bien definidos. Necesitamos que no se amorticen plazas. Necesitamos que se respeten nuestras jornadas, horarios y planillas. En definitiva, necesitamos que nos escuchen, que nos apoyen y que nos tengan en cuenta.

Dar un buen servicio empieza por cuidar a todo el personal.
La atención centrada en la persona requiere escuchar a la plantilla.

LAB, por un servicio público de calidad.
LAB, por una RED PÚBLICA DE RESIDENCIAS DE NAVARRA.