ADM 19 meses 2

Ia 19 hilabeteko soldata zor digute

Administrazioa 2022/10/17

Gure soldatek eta KPIak azken urteotan izandako gorabeherak zorrotz aztertu ondoren, ondorioztatzen da ezen, 2010. urtetik gaur arte, langile publikoak garenok urtebetean irabazitakoaren %136 galdu dugula.

Begien bistakoa da azken urteotan bizitzaren kostua gure soldatak baino askoz ere gehiago igo dela. Gainera, UGTk, CCOOk eta Espainiako Gobernuak berriki lortu duten akordioaren arabera, soldata-igoerak KPIaren igoeraren azpitik geldituko dira berriz. Hau da, berriz ere eros-ahalmena galduko dugu.

Akordio horren arabera, administrazio publikoetako langileek 2022., 2023. eta 2024. urteetan %8 eta %9,5 bitarteko soldata-igoera izanen dute, baina aurreikuspenen arabera, prezioak askoz gehiago igoko dira aldi horretan.

Azken urteotan jasan dugun galera zehatza zenbatekoa den jakin nahian, LABen 2010. urtetik gaur arteko datuak aztertu ditugu, eta atera dugun ondorioa eskandalagarria da: epe horretan, langile publiko bakoitzak urtebete eta lau hilabeteko soldatari dagokion diru-zenbatekoa galdu du, hau da, urtebetean irabazitakoaren %136. Edo bestela esanda, 2010.etik aurrera, 19 hilabete lan egin dugu kobratu gabe. Datu horiek argi eta garbi frogatzen dute denok nola edo hala buruan genuena.

Hori guztia eurotan adierazita, esan dezakegu 2009. urtean 20.000 euro irabazi zituen langile batek 27.033,75 euro utzi dituela kobratu gabe ordutik hona. 2009. urtean 30.000 euro irabazi zituenak 40.550,62 euro utzi dituela kobratu gabe hamahiru urte hauetan; eta 2009. urtean 40.000 euro irabazi zituenari 54.067,49 euro kendu dizkiotela hurrengo hamahiru urteetan.

 

2009 osoan jasotako soldata

2010-2022 tartean batutako galera

20.000 €

27.033 €

30.000 €

40.550 €

40.000 €

54.067 €

 

Madrilen Nafarroako Gobernuaren oniritziarekin hartzen diren erabakiak beti Nafarroako langileen eskubideen kontrakoak izaten dira. Madrilgo eltzekaria Nafarroako errealitate politiko eta sozialari bizkarra emanez prestatzen da.

LABetik, berriz ere exijitzen dugu guri eragiten diguten erabakiak hemen negoziatu eta hartu behar direla, Madrilgo inposizioak alde batera utzita. Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu nafarren interesak defenda ditzala eta autogobernuaren tresnak erabil ditzala.

Berdin da nor dagoen Madrilgo gobernuan. PSOEk eta PPk berdin jokatu dute. 2010. urtean PSOEk gure soldatak jaitsi zituen, eta PPk aparteko paga bat kendu zigun. Garai gogorretan, beti jende berak ordaintzen du: langile publikoek, langabetuek, pentsiodunek,…

Aitzakia, beti, “krisia” da, eta krisiaren izenean gerrikoa berriz ere estutu behar dugula onartu beharra daukagu. Gidoia errepikatzen da. Enpresa handiek milioikako irabaziak izaten dituzte, eta, aldi berean, langile klaseak eskubideak galtzen ditu. Energia-enpresek, banketxeek eta Ibex 35-eko enpresek etekin lotsagarriak pilatzearekin batera, gero eta gehiago dira duintasunez bizitzerik ez duten langile familiak. Azken urteotan, oinarrizko produktuen eta energiaren prezioek gora eta gora egin dute, eta, horrekin batera, gora egin du, orobat, milioidunen kopuruak. Eta gero eta aberatsagoak dira, gainera. Gure lan eta soldata baldintzak, ordea, behera eta behera doaz etengabe.

Dinamika hau gelditu beharra dago

Horregatik, LABetik eskatzen dugu errespeta dezatela negoziazio kolektiboa hemen bertan egiteko eskubidea, inposaketarik gabe eta gure akordioak errespetatuko direla bermatuz. Eta Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu langile publikoen lan baldintzak negoziatzeko borondatea erakuts dezala.

Nafar jendeari, berriz, borrokarako jarrera eskatzen diogu. Izan ere, egungo egoera ikusita gelditzen zaigun erantzun bakarra aktibazio soziala eta mobilizazioa dira. Soldata-igoera behar dugu, bai, baina horrekin batera aldaketa erradikal bat behar dugu politika horien ondorioak gainditzeko (klima-aldaketa, gerrak, desberdintasunak). Gogoeta egin beharra dugu, eta gauzak aldatzeko mugitu. Izan ere, mugitzen ez bagara, morroi izaten segituko dugu eta gure planeta galbidera eramaten utziko diegu.

Gaur, borroka inoiz baino beharrezkoagoa da. Zerbitzu publikoak su eta gar defendatu behar ditugu, zerbitzu horiek bermatzen dutelako sistema berdinzaleagoa eta justuagoa izatea. Iraganean hamaika borroka egin ditugu (zortzi orduko lanaldia lortzeko, oporretarako eskubidea defendatzeko, edo gizarte segurantzaren alde). Orain, berriz ere, arlo publikoa defendatzeko borroka egin beharra dugu.

Nor bere kabuz arituta ezinezkoa da mundua aldatzea, baina gure esku dago elkartzea guregandik hurbil dauden gauzak aldatzeko, eskura ditugun gauzak aldatzeko. Esparru lokaletik abiatuta, globalean eragiteko. Hurbil daukaguna aldatu, gero eta zoroagoa den mundu hau aldatzen joateko.

Nos deben casi 19 meses de sueldo

Administrazioa 2022/10/17

Tras estudiar con detenimiento los datos de los altibajos que han sufrido tanto nuestros sueldos como el IPC, se concluye que desde 2010 aquí los y las empleadas públicas hemos dejado de percibir un 136% por ciento de lo que ingresamos en un año.

A nadie se les escapa que el coste de la vida ha subido en los últimos años muy por encima de lo que lo han hecho nuestros sueldos. Además, el acuerdo al que UGT, CCOO y el Gobierno español han llegado fija nuevamente las subidas salariales muy por debajo de lo que sube el IPC; es decir, volvemos a perder poder adquisitivo.

Según los términos del acuerdo, entre los ejercicios de 2022, 2023 y 2024 el personal que trabaja en las administraciones públicas acumularía una subida de entre el 8 y el 9,5%. Sin embargo, las previsiones de subida de los precios para ese mismo periodo son mucho mayores.

Buscando una cifra exacta para esa pérdida, en LAB hemos estudiado los datos que van desde 2010 hasta el día de hoy, y la conclusión no puede ser más alarmante: cada empleado o empleada pública ha dejado de percibir lo equiparable al sueldo de un año y cuatro meses, un 136% de lo que gana al cabo del año; o lo que es lo mismo, en todo este tiempo hemos estado trabajando un total de 19 meses sin cobrar! Esto le pone cara, a nuestro entender, a eso que todas y todos conocíamos aunque no pudiesemos verlo con claridad.

Eso podemos traducirlo a euros de la siguiente manera: una persona que en 2009 ganó 20.000 euros, desde entonces hasta ahora ha dejado de percibir un total de 27.033,75 €. Quien en 2009 ganó 30.000 €, en este periodo de trece años ha perdido 40.550,62 €, y a quien ganó 40.000 € en 2009, en los trece años siguientes le han quitado 54.067,49 €.

 

Sueldo anual en 2009

Pérdida acumulada en 2010-2022

20.000 €

27.033 €

30.000 €

40.550 €

40.000 €

54.067 €

 

Las decisiones que se toman en Madrid, con el visto bueno del Gobierno de Navarra, siempre suponen una agresión a los derechos de los y las trabajadoras navarras. El cocidito madrileño se hace de espaldas a la realidad política y social de Navarra.

Desde LAB, volvemos a exigir que las decisiones que nos afectan se negocien y se adopten aquí y se abandonen las imposiciones de Madrid. Reclamamos al Gobierno de Navarra que defienda los intereses de los navarros y navarras y haga uso de las herramientas del autogobierno.

Da lo mismo quién gobierne en Madrid. Tanto el PSOE como el PP han actuado en la misma dirección. Podemos recordar la bajada de nuestros sueldos del año 2010 (PSOE) o la paga extra que nos chulearon (PP). Lo cierto es que siempre somos las trabajadoras públicas, las personas en paro, pensionistas… quienes pagamos el pato cuando vienen mal dadas.

La excusa siempre es “la crisis”, por ello tenemos que aceptar una vez más apretarnos el cinturón. El guión se repite. Las grandes empresas obtienen beneficios millonarios mientras la clase trabajadora pierde derechos. Las empresas energéticas, la banca, el Ibex 35… acumulan beneficios indecentes pero cada vez más aumenta el número de familias trabajadoras que no pueden vivir dignamente. Suben los precios de los productos básicos, de la energía… también sube el número de millonarios y estos cada vez lo son más, pero nuestras condiciones laborales y salariales se deterioran a pasos agigantados.

Tenemos que parar esta dinámica

Por eso, desde LAB exigimos respeto al derecho de negociación colectiva aquí, renunciando a imposiciones y garantizando los acuerdos propios. Al Gobierno de Navarra le pedimos voluntad para negociar las condiciones laborales de sus empleados y empleadas públicas.

A la ciudadanía, navarra, en cambio, le pedimos actitud combativa; la única respuesta que nos queda ante el actual panorama es la activación social y la movilización. No se trata solo de que nos aumenten los salarios; necesitamos un cambio radical para superar las consecuencias (el clima, las guerras, las desigualdaddes). Debemos reflexionar y actuar para cambiar las cosas. Si no lo hacemos estamos condenados al esclavismo y a la destrucción de nuestro planeta.

Hoy más que nunca la lucha es necesaria. Debemos defender con uñas y dientes los servicios públicos que son los que garantizan un sistema igualitario y más justo. Ya lo hemos hecho en el pasado (para conseguir la jornada de ocho horas, el derecho a vacaciones o el sistema de seguridad social) y hay que volver a hacerlo ahora en defensa de lo público.

Solas no podemos cambiar el mundo, pero sí podemos unirnos para cambiar las cosas más cercanas, las que tocamos con las manos. De lo local a lo global. Cambiar lo que tenemos cerca para ir cambiando la locura en que se está convirtiendo este mundo.