ADM euskarabidea horas

LABek eskatzen du 10 orduko poltsa ezartzea eta irakasleak berehala kontratatzea

Euskarabidea 2022/10/04

Aspertzeko betarik gabe hasi dugu ikasturtea Euskarabidean. Langile batzuk agrabioa nozitzen ari gara, GPA sistema dela kausa. Horrez gain, ordezko kontratazioetarako zerrendak maiz agortzen dira eta zailtasunak daude kanpotik inor kontratatzeko, Euskarabideko Gerentzia eta arduradunak saiatzen ari diren arren; horren ondorioz, ikasle-talde batzuk atenditu gabe daude gaur-gaurkoz.

Gaur egun Euskararen Egiaztapenen eta Prestakuntzaren Atalean 21 teknikari ari gara langileen formazioan eta egiaztapenean.

Formazio zuzena ematen ari garen teknikarioi GPA sistema ezarri digute, baina 10 orduko malgutasun poltsarik gabe, zergatik eta, Funtzio Publikoaren ustez, gure erregimen bereziari esker, “nahiko konpentsatuta” dagoelako gure lan-egoera. Ondorioz, eguneroko lanaldian minutu bat zor baldin badugu, norberaren aferetatik eskatu beharra daukagu; aldiz, 7h 20 min baino gehiago lan eginez gero, denbora hori ezin dugu berreskuratu eta Administrazioari oparitu egiten diogu, GPA ezarri diguten moduan ez dugulako beste aukerarik. Horren erakusgarri dira teknikari batzuen fitxaketetan ageri diren hilabeteko saldoak: 1h 58 min ezin berreskuratu eta hiru minutuko zorra Administrazioarekin; 2h 58 min ezin berreskuratu eta minutu bateko zorra; 1h 18 min ezin berreskuratu eta 10 minutuko zorra...
Ikasle-talde guztiak behar bezala atenditzeko jende nahikorik ez dago. Teknikariak kontratatzeko zerrendak maiz agortzen dira eta ez da beti erraza irakasleak ordeztea. Ikasturtea hiru teknikariren faltan hasi dugu eta Funtzio Publikoak onartu du, salbuespen gisa, Hezkuntzako zerrendetatik kontratatzea irakasleak. Kontuak kontu, gaur den egunean, ezin ditugu talde guztiak behar bezala atenditu eta, ondorioz, modulu batzuetan klaseak eten ere egin dira.

Ondorioz:
• Konparaziozko bidegabekeria-egoeran gaude gainerako langileekin alderatuta. Errezeloz begiratuak garelako susmoa dugu, GPA sistema gainerako langileei bezalaxe ezarri dakigukeelako guri ere.

Ikasleei zor diegun arreta kalitate eskasagokoa da, irakasleen errotazioa ez delako sistema egokiena epe luzeko ordezkapenak betetzeko. Onartezina da klaseak bertan behera utzi behar izatea behar adina langilerik ez dugulako.

LABek Funtzio Publikoari eskatzen dio 10 orduko poltsa ezar diezagula gure GPA sisteman, gainerako langileei bezalaxe, markajeak errealak izan daitezen eta eguneroko desajusteak orekan eraman ditzagun; horrekin batera, Euskarabideko arduradunei eskatzen diegu irakasleak berehala kontratatzeko bide berriak lantzea eta zerrenda berria osatzea.

LAB exige implantar la bolsa de 10 horas y la contratación inmediata de profesorado

Euskarabidea 2022/10/04

En Euskarabidea hemos comenzado los cursos de formación sin tiempo para el aburrimiento. Algunas trabajadoras estamos sufriendo un grave agravio comparativo al implantarnos el sistema GPA de control de presencias, ya que lo han hecho sin posibilidad de utilizar la bolsa de flexibilidad. Además, las listas para contratación de sustituciones se agotan con frecuencia y existen dificultades para contratar profesorado, a pesar de los intentos de la Gerencia y responsables de Euskarabidea; esto ha provocado que algunos grupos del euskaltegi se encuentren actualmente paralizados.

En la Sección de Acreditación y Formación del Euskara trabajamos actualmente 21 técnicas en el área de formación y acreditación del personal de la Administración.

Al personal técnico que impartimos formación directa recientemente nos han implantado el sistema GPA de control de presencias, pero sin la bolsa de 10 horas de flexibilidad. Para ello se han escudado en que, según Función Pública, nuestra situación laboral está “bastante compensada”, ya que nuestro régimen laboral es especial. Por consiguiente, si dejamos de cumplir un solo minuto en nuestra jornada diaria, debemos solicitarlo a cuenta de la bolsa de asuntos particulares, mientras que si algún día trabajamos más de 7h 20 min, no podemos recuperar ese tiempo y se lo regalamos a la Administración, ya que el GPA no nos da opción a equilibrar los saldos. Prueba de ello son los saldos mensuales que muestran los datos del programa GPA de algunas y algunos técnicos: 1h 58 min irrecuperables y 3 minutos de deuda con la Administración; 2h 58 min irrecuperables y 1 minuto de deuda; 1h 18 min irrecuperables y 10 minutos de deuda...
No tenemos personal suficiente para atender como es debido a todas los grupos. Las listas de contratación de TGM de euskara se agotan con frecuencia y no siempre es fácil encontrar personal para realizar sustituciones. Hemos empezado el curso con la ausencia de tres técnicos y Función Pública ha aprobado, excepcionalmente, la contratación de profesores y profesoras inscritas las listas de Educación. A día de hoy, no podemos atender adecuadamente a todos los grupos, por lo que en algunos módulos se han interrumpido las clases.

En consecuencia:

• Estamos en una situación de agravio comparativo con el resto de trabajadores y trabajadoras de la Administración Foral. Sospechamos que, debido a nuestro peculiar horario y calendario laboral, desde algunos ámbitos de la Administración se nos mira con recelo, porque el sistema GPA se nos podría implantar igual que al resto de la plantilla, con la bolsa de flexibilidad incluida.
• No podemos garantizar la calidad de la atención que debemos al personal que se forma en nuestro centro, ya que el sistema de rotación del profesorado para cubrir las ausencias y bajas no es la solución más adecuada para las sustituciones a largo plazo. Es inadmisible que tengamos que interrumpir cursos por falta de personal.

LAB exige a la Dirección General de Función Pública que también a las TGM se nos implante la bolsa de 10 horas en el sistema GPA, igual que al resto del personal, para que de esa forma los marcajes sean reales y podamos equilibrar los desajustes que se producen en nuestra jornada diaria; también solicitamos a los responsables de Euskarabidea que aborden nuevas vías para la contratación inmediata de profesorado y se elabore una nueva lista de contratación.