ADM ISPLN coche

Presazkoa da NOPLOIko teknikarientzako ibilgailuak erostea

NOPLOI 2022/10/07

Langile Batzordeak urteak daramatza gure kudeatzaileei eskatzen Instituturako ibilgailuak eros ditzatela. Ikusirik behin eta berriz ezetz esaten dutela, LABek proposamen funtzional eta garrantzitsu bat egiten du, langileen lan baldintzak hobetuko dituena.

Aspalditik, sindikatuek eta, bereziki, LABek NOPLOIko kudeatzaileei eskatu diete zenbait ibilgailu eros ditzatela laneko eginkizunak direla-eta leku batetik bestera joan beharra duten langileek erabiltzeko.

Kudeatzaile guztiek behin eta berriz ezetz esan diote eskakizun horri, argudiatuz, gastua amortizatzeko, ibilgailu horiek egunero-egunero erabili beharko liratekeela. Eta gaineratzen zuten kilometrajearen ordainketak konpentsatzen dituela norberaren autoaren hondatze-gastuak.

Gaur den egunean, beste osagai bat erantsi behar diogu ekuazio horri: bizitzaren garestitze handiak gizartearengan eragiten duen kezka. Nominan kilometrajeagatik ordaintzen den diruak ez du konpentsatzen erregaiak eta autoaren mantentze- eta konpontze-lanek izan duten garestitzea. Gai hori Mahai Orokorrean negoziatzen da, baina organo hori batere arina eta malgua ez denez, arazoa gero eta larriagoa da.

Garai batean Institutuko kudeatzaileei eskertu genien langileei galdetu izana, Instituturako ibilgailu bat erosiz gero, zer ezaugarri izan beharko lituzkeen. Era berean, joan-etorriak egiteko langile espezializatuak kontratatzeko asmoz “gidari” lanpostua sortzea erabaki zutenean ere, eskerrak eman genizkien. Baina, hortik aurrera, ez da urrats gehiagorik eman bide horretan.

Lur orotako ibilgailu hibridoak, batez ere teknikarientzat

Duela egun batzuk, NOPLOIk gastua aurrezteko eta energia-efizientzia hobetzeko hartu dituen hamabi neurriak irakurri genituen. Neurri horiek guztiek erabilerak murriztea bilatzen dute, eta langileei zentzuz jokatzeko deia egiten dute, langile bakoitza inplikatu dadila eskatuz. Baina ez da inolako inbertsiorik planteatzen. Gure iritziz, orain aukera ezin hobea dago ibilgailu hibrido edo elektriko batzuk erosteko, daukagun hutsune hori beteko dituztenak baina ingurumenari hainbesteko kaltea eragin gabe. Hori ere zentzuz jokatzea da.

Ibilgailu horiek ezaugarri funtzional jakin batzuk izan beharko lituzkete, norberaren autoa leku batzuetara eramateak ekartzen duen higadura berezia ebitatzeko: bisitak obretara, mendi inguruetara, parke eolikoetara, abeltzaintzako edo nekazaritzako ustiategietara edo urruti dauden beste leku batzuetara, non ibilgailu arruntak sartzeko arazoak dauden. Horregatik proposatzen dugu lur orotako ibilgailuak erostea eta leku horietara joaten diren langileek izan dezatela erabiltzeko lehentasuna, kontuan harturik, gainera, institutuko langile horiek askotan ezin dituztela erabili Nafarroako Gobernuak beste departamentu batzuei esleitu dizkien ibilgailuak.

Ibilgailu horiek, orobat, enpresetara bisitak egiten dituzten gainerako langileen esku ere egon beharko lukete, prebentzio programak direla-eta edo lan istripuak ikertzera kanpora ateratzen direnean erabil ditzaten. Eta azkenik, NOPLOIko gainerako langileek ere erabiltzen ahalko dituzte, behar izanez gero.

Langile Batzordeak Kudeatzailetzarekin egindako azken bileran esan ziguten, zaila bada ere, posible litzatekeela ibilgailuak 2024an erostea. Hala ere, bi oztopo daudela komentatu ziguten: batetik, arazo ekonomikoak (2024ko aurrekontuetan eskaera jaso beharko litzateke), eta bestetik, ez zekitela nola erabiliko diren ibilgailu horiek.

Langile Batzordeak erabaki zuen Instituturako zenbait ibilgailu erosteko eskaera generiko bat egitea, era horretan zenbait arazori erantzuna emateko asmoz: batetik, aparkatzeko zailtasunak edo kilometrajearen ordainketa (aitortua ez dagoenean), eta bestetik, goian aipatu duguna, hots, lanpostuaren eginkizunak betetzeko egin behar diren joan-etorriak hobetzea.

Hortaz, behin identifikatu ondoren nolako ibilgailuak behar dituen Institutuak bere eginkizunak betetzeko, eta ibilgailuak erabiltzeko lehentasunen zirriborroa egin ondoren, LABen uste dugu orain dela ibilgailu horiek Institutuko teknikarien eskura jartzeko unea; izan ere, gure kudeatzaileek zor handia daukate haiekin, erosketa hori behin eta berriz ukatu dietelako.

Urge dotar de vehículos al personal técnico del ISPLN

ISPLN 2022/10/07

Tras años de negativas por parte de Gerencia a las solicitudes de la Comisión de Personal para dotar de vehículos al Instituto, LAB realiza una propuesta, relevante y funcional, que mejorará las condiciones de trabajo del personal.

Históricamente, la parte sindical en general, y LAB en particular, han solicitado a las diferentes Gerencias del ISPLN disponer de algunos vehículos a disposición del personal que diariamente necesita desplazarse para poder desarrollar las tareas propias de su puesto de trabajo.

En el transcurso de los años, las Gerencias de turno nos han negado esa petición argumentando que deben ser vehículos que se movilicen todos los días, pues solo así se amortizaría su gasto. Siempre han insistido, además, que en en su defecto, el pago del kilometraje suple los gastos derivados del desgaste del coche particular.

Pero a día de hoy hay que añadir un nuevo condicionante a esa ecuación, y es que la preocupación que origina la cada vez mayor carestía de la vida es más que palpable en toda la sociedad. Actualmente, el aumento del precio del combustible y la subida de los precios de mantenimiento y reparación no se ajustan a la compensación por kilometraje en la nómina. Como éste es un asunto que se negocia en Mesa General y es un foro que no se caracteriza por su agilidad y flexibilidad, se está convirtiendo en un problema cada vez más grave.

En su momento felicitamos a Gerencia cuando se dirigió al personal afectado y le preguntó, como paso previo a la compra, acerca de las características que en su opinión debería reunir un vehículo del Instituto. También le agradecimos cuando decidió crear el puesto de “conductor” con vistas a contratar a personal especializado para hacer algunos desplazamientos. Pero no ha habido más pasos en esa dirección.

Vehículos todoterreno híbridos, con preferencia para personal técnico

Hace unos días leíamos las doce medidas con las que el ISPLN va a hacer frente al ahorro de gasto y eficiencia energética. Todas ellas hacen alusión a restringir usos, y apelan al sentido común de cada trabajador y trabajadora, a título individual. No se plantea ninguna inversión. Nosotras creemos que esta es una ocasión inmejorable para adquirir vehículos híbridos o eléctricos que suplan ese vacío sin generar tanto perjuicio al medio ambiente. Eso también es sentido común.

Además, los vehículos deberán cumplir otras características funcionales que permitan que no caiga en los bolsillos individuales el desgaste extra que supone llevar el turismo particular a ciertos lugares: visitas a obras, zonas forestales, parques eólicos, explotaciones ganaderas o agrícolas, u otros lugares recónditos en los que los vehículos convencionales se encuentran con más problemas de acceso. Proponemos por ello que sean vehículos todoterrenos o todocaminos, y que se priorice el uso por el personal que acude a los mencionados sitios, teniendo en cuenta que en muchas ocasiones estas trabajadoras y trabajadores se encuentran a expensas de la disponibilidad de los vehículos que el Gobierno de Navarra tiene asignados a otros Departamentos.

También deben estar a disposición del resto del personal técnico que realiza visitas a empresas para desarrollo de diferentes programas preventivos o investigación de accidentes de trabajo. Por último, el resto de personal del ISPLN que lo necesite también podrá hacer uso de ellos.

En la última reunión de la Comisión de Personal con Gerencia, ésta nos informó de que, aunque de antemano es difícil, para 2024 se podría plantear la adquisición de dichos vehículos. Sin embargo, nos advirtió de que existen dos obstáculos en el camino: la económica (por ello explicó que en los Presupuestos de 2024 habrá que tener en cuenta esta solicitud) y el desconocimiento de cómo se van a utilizar esos vehículos.

La Comisión de Personal acordó hacer una solicitud genérica de varios vehículos para el Instituto que responden, a nuestro entender, a varios criterios. Por un lado, los relativos a la dificultad de aparcar o al cobro del kilometraje allí donde no está reconocido; por otro, el que hemos expuesto aquí, relativo a mejorar los desplazamientos para realizar las tareas propias del puesto.

Así pues, una vez identificado el tipo de vehículo que necesita el Instituto para cumplir con sus funciones, y realizado también un primer esquema sobre las prioridades en cuanto al uso de los mismos, en LAB creemos que este es el momento de facilitar esos vehículos al personal técnico con el que Gerencia está en deuda tras años y años de negativa.