ADM IPC

LABek eros-ahalmenari eusteko moduko soldata igoerak exijitzen ditu

Administrazioa 2022/09/28

Langile publikoek eros-ahalmenaren %20 galdu dugu azken urteotan, eta orain beste %6 galtzera kondenatu nahi gaituzte.

Berri ezin amorragarriagoak izan ditugu egunotan: Estatuko Gobernuak %3,5eko soldata-igoera iragarri du langile publikoentzat, eta are larriagoa dena, Nafarroako Gobernuak igoera hori %3koa izanen dela jakinarazi du. Hori guztia urte bukaerarako inflazio metatua %8,9koa izanen dela filtratu den egun berean.

LABek ez du onartuko langile publikoentzako murrizketa hori, ez eta antzeko murrizketarik ere gainerako langileentzat. Kontu hau ez da langile publikoei bakarrik dagokien arazo bat. Sektore produktibo guztietako langileok ezarri dizkiguten politika neoliberalen ondorioak jasaten ari gara, eta, bitartean, enpresa handien, banketxeen eta petrolio eta energia enpresen irabaziak gero eta handiagoak dira.

Nafarroako Gobernua, Estatuko Gobernua eta patronala egungo koiunturaz baliatzen ari dira gure soldatei eta lan baldintzei eraso egiteko. Eta ez dugu horrelakorik onartuko.

LAB exige subidas salariales que garanticen el mantenimiento del poder adquisitivo

Administrazioa 2022/09/28

Los y las trabajadoras públicas hemos perdido ya un 20% de nuestro poder adquisitivo en los últimos años y pretenden ahora castigarnos con una pérdida de otro 6%.

Hemos recibido con indignación el anuncio del Gobierno del Estado de una subida salarial del 3,5% para los empleados y empleadas públicas y peor aún, el anuncio del Gobierno de Navarra de una subida de tan solo un 3% cuando al mismo tiempo se anuncia una inflación acumulada del 8,9% para fin de año. Los y las trabajadoras públicas hemos perdido ya un 20% de nuestro poder adquisitivo en los últimos años y pretenden ahora castigarnos con una pérdida de otro 6%.

Desde LAB no vamos a aceptar este recorte a los trabajadores y trabajadoras públicas, como tampoco vamos a aceptar recortes similares al resto de la clase trabajadora. No es exclusivamente un problema de los y las empleadas públicas. En todos los sectores productivos estamos sufriendo las políticas neoliberales que nos están imponiendo cuando los beneficios de las grandes empresas, bancos, petroleras y empresas energéticas no dejan de aumentar.

Tanto el Gobierno de Navarra, como el del Estado y la patronal se están aprovechando de la coyuntura actual para atacar nuestras condiciones laborales y salariales. Algo que no vamos a permitir.