ADM San jose Oporrak

LABek elkarretaratzea egin du San Joseko langileen oporren alde

PAGNA 2022/09/23

Oporrak ez ukatzea eta zaintzaileak C mailara igotzeko aukera kontuan hartzea aldarrikatu da.

Berrogeita hamar pertsona inguru bildu dira gaur eguerdian Nafarroako Diputazioaren aurrean, San Jose Zentroan aplikatzen ari diren lan-eskubideen murrizketaren aurka protesta egiteko; izan ere, hiru egun baino gehiago irauten ez duten oporrak ukatzen baitizkiete langileei.

Gainera, zaintzaileak C mailan kokatzearen aldeko aldarrikapenak egin dira, gaur egun beren mailatik gorako lanak egiteko agintzen baitiete.

Mobilizazioan, San Jose zentroko langileez gain, administrazioko beste esparru batzuetako LABeko ordezkariek ere parte hartu dute; izan ere, salatu dutenez, betidanik egin da PAGNAn laborategi lana, ondoren Nafarroako Gobernuko gainerako langileen artean zabaldu diren murrizketak probatzeko.

Murrizketak iritsi dira PAGNAra, zehazki San Jose zentrora. Izan ere, udan, hainbat langileri oporrak eta lan egindako gehiegizko orduen konpentsazioa ukatu egin dizkiete. Zehazki, 4 egunetik beherako oporrak ukatzen ari dira. Ez da PAGNA murrizketak aplikatzeko laborategi gisa erabiltzen duten lehenbiziko aldia, gero Foru Administrazioko langile guztiei aplikatzeko. Gelditu dezagun burugabekeria hori!

PAGNAko Langileen Atalak eman duen jarraibidea da irailetik aurrera ez dela ordezkapenik eginen, eta, ondorioz, 4 egunetik beherako opor guztiak ukatuko direla. Neurri horrek, oraingoz, San Jose zentroari bakarrik eragin dio. Aitzakia da ordezkapenetarako aurrekontua “dardarka” dutela. Hau da, kudeaketa txarraren ondorioz, langileek ordaindu behar dute kontua.

Era berean, ezin dituzte bete gabe utzi bi egunetik gorako oporraldiak; diotenez, kasuan kasuko arloan aritzen diren gainerako langileen lan-karga handituko litzatekeelako.

Ez da PAGNA langileen eskubideekin esperimentuak egiteko leku gisa erabiltzen duten lehenengo aldia. Denok gogoan dugu duela urte batzuk, 2013ko azaroan,  langileei oporrak minutuka ordaintzeko sistema bidegabe eta ez-legezko bat ezarri nahi izan zutela. Zorionez, garai hartan asmo hori atzera botatzea lortu genuen, eta erabakia zuzendu behar izan zuten.

LABek urteak daramatza langile gehiago kontrata ditzatela eskatzen. Horrek arazoaren zati handi bat konponduko luke. Gure ustez, PAGNAn gehiegizko lan-karga dago, batez ere arratsaldeko txandan eta asteburuetan, txanda horietan langile gutxiago daudelako lanean, eta horrek eragiten du askotan minimoen azpitik lan egitea, nekearen eta estresaren ondoriozko arriskuak eta erasoak areagotzea, eta oso zaila izatea kalitatezko arreta ematea.

Zaintzaileentzat, zigor bikoitza

Zaintzaileen kolektiboa da, ziurrenik, egoera hori gehien pairatzen ari dena; izan ere, oporrak nola ukatzen dizkieten ikusteaz gain, goragoko mailako zereginak eta funtzioak betetzeko eskatzen zaie etengabe, eta batzuetan B mailako eginkizunak bere gain hartu behar izaten dute. Eta neurriz gaindiko ardura horiek ez dira inola ere konpentsatzen. PAGNAko Gerentziak uste badu zeregin horiek zaintzaileek egin behar dituztela, exijitzen dugu konpentsatuak izan daitezela zaintzaileak C mailara igoz. Zaintzaileak, gaur egun, D mailakoak dira, eta kategoria horretan lan osagarriak eta antzekoak egin behar dira. Langile horiei goragoko mailako funtzioak egitea eskatzen bazaie, horrek eragina izan behar du kolektibo horren sailkapenean.

Esperientziak erakutsi digu PAGNA dela Nafarroako Administrazioaren “ahate itsusia”, eta bertan probatzen direla gero batean gainerako langileei aplikatuko zaizkien murrizketak. Oporren kontu hau hemen eta orain gelditu beharra dugu, beste zentro batzuetara eta Administrazio osora zabaldu baino lehen. Hortaz, bukaera eman diezaiogun plantillarekin esperimentuak egiteari, eskubideak kentzera jolasteari, gure lan karga handitzeari eta guri ez dagozkigun erantzukizunak gure bizkar uzteari.

Eskubide-murrizketa horiek publikoki salatzeaz gain, LABek erreklamazio-eredu bat prestatu du descargas de archivos.orig DOC erreklamazioa idazki honetan aipatzen den aitzakiarekin oporrak ukatu zaizkien pertsonek erabili ahal izan dezaten.

LAB se concentra en defensa de las vacaciones del personal de San José

ANADP 2022/09/23

Se ha reivindicado que no se denieguen las vacaciones y que se contemple la subida al nivel C de las cuidadoras.

Alrededor de medio centenar de personas se han concentrado este mediodía ante la Diputación de Navarra para protestar por el recorte de derechos laborales que están aplicando en el Centro San José, que consiste en denegar la vacaciones si estas no tienen una duración superior a tres días.

Además se han lanzado proclamas en favor de que el personal cuidador sea encuadrado en el nivel C, ya que actualmente se les está exigiendo que realicen labores propias de niveles superiores.

En la movilización, además de personal del centro San José también han participado delegados y delegadas de LAB de otros ámbitos de la administración, pues según han denunciado, la Agencia Navarra de Autonomia y Desarrollo de las Personas tradicionalmente ha sido el laboratorio donde se han probado los recortes que posteriormente se han extendido al personal del resto del Gobierno de Navarra.

Han llegado los recortes a la ANADP, en concreto al Centro San José. Durante el verano se han denegado a varias trabajadoras las vacaciones y la compensación por exceso de horas trabajadas. En concreto, están denegando las vacaciones de una duración inferior a cuatro días. No es la primera vez que la ANADP se utiliza como tubo de ensayo para experimentar recortes que luego pretenden extender al resto de la plantilla de la Administración Foral. ¡Paremos este despropósito!

La directriz que se ha dado desde la Sección de Personal de la ANADP es que, a partir de septiembre no se van a sustituir, y por consiguiente, se van a denegar todas las vacaciones de menos de 4 días. De momento solo se ha visto afectado el Centro San José. La excusa es que ya tienen el presupuesto de sustituciones “temblando”. Es decir, debido a su mala gestión, tiene que pagar el pato la plantilla.

Tampoco pueden dejar de cubrir más de dos días de vacaciones, según dicen, porque aumentaría la carga de trabajo para el resto de trabajadoras del área afectada.

No es la primera vez que la ANADP hace experimentos de recortes en los derechos de la plantilla. Todas nos acordamos de que hace años, en noviembre del 2013, pretendieron también establecer un sistema injusto e ilegal para pagar al personal las vacaciones por minutos. Afortunadamente conseguimos parar aquel despropósito.

LAB lleva años reclamando más personal, lo que solucionaría gran parte del problema. Nosotras entendemos que el exceso de carga de trabajo que se da, sobre todo en el turno de tarde y los fines de semana, se debe a que hay menos personal trabajando, y eso provoca que se trabaje muchas veces bajo mínimos, que aumenten los riesgos por agresiones, fatiga y estrés, y que sea muy difícil dar una atención de calidad.

Para las cuidadoras, taza y media

El colectivo de cuidadoras es, seguramente, el que más está sufriendo esta situación, ya que además de ver cómo les deniegan las vacaciones, tienen que hacer frente a las continuas exigencias para realizar tareas y funciones de niveles superiores, algunas de ellas, incluso del nivel B. Estos excesos de responsabilidad no son compensados de ninguna forma. Si la Gerencia de la ANADP estima que dichas tareas las debe realizar el personal cuidador, exigimos que sean compensadas subiendo al personal cuidador al nivel C. Este personal pertenece actualmente al nivel D, en el que se deben desarrollar tareas auxiliares y análogas. Si se le exige realizar funciones superiores, eso debe tener su repercusión en lo que a nivel se refiere.

Sabemos por experiencia que la ANADP es el "patito feo" de la Administración, donde se ensayan los futuros posibles recortes para el resto. Antes de que se extienda en los demás centros y por toda la Administración, debemos parar esto; ¡aquí y ahora! Ya está bien de hacer experimentos con la plantilla, de jugar a quitarnos derechos y de sobrecargarnos con exceso de trabajo y de responsabilidades que no nos corresponden.

Además de denunciar públicamente estos recortes de derechos, LAB ha preparado un modelo de reclamación descargas de archivos.orig DOC reclamación para que lo puedan utilizar aquellas personas a las que les hayan denegado las vacaciones bajo el pretexto al que se refiere este documento.