Hay 1239 invitados y ningún miembro en línea

ANADAP Oporrak

LAB PAGNAren batzar-elkarretaratzea, oporrak hartzeko eskubidearen alde

PAGNA 2022/09/19

PAGNAko San José zentroan berriz ere lan-eskubideak murrizten ari zaizkie langileei. Oraingoan, oporretarako eskubidea erasotzen ari dira. Horregatik, LABek batzar-elkarretaratzea deitu du, murrizketa horren aurka gaudela adierazteko.

Datorren ostiralean, hilak 23, Nafarroako Jauregiaren aurrean: hitzordu hori antolatu du LABek, mobilizatzeko eta Nafarroako administrazioko kudeatzaileei erakusteko PAGNAko San José zentroko langileei ezarri dieten azken murrizketaren aurka gaudela erabat, lau egunetik beheragoko oporraldiak ukatzen ari baitzaizkie.

Baimenak ukatzeko aitzakia da diru gutxi dagoela San José zentroan eta, horregatik, gaur egun ezinezkoa dela ordezkapenei aurre egitea. LABen uste dugu, egia baldin bada diru-funts horiek hain egoera txarrean daudela, ardura hori dutenen kudeaketa kaskarraren ondorio dela. Beraz, defendatzen dugu langileek ez dutela zertan besteen hutsak ordaindu.

Hori guztia dela eta, LABek elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, hilak 23, Nafarroako Jauregiaren aurrean. Mobilizazioa 12:30ean izango da, eta ordu sindikalak eskatu dira 11:30etik 14:00era PAGNAko langileentzat.

Mugi zaitez eta gelditu dezagun elkarrekin burugabekeria hau!

Asamblea-concentración de LAB ANADP por el derecho a disfrutar las vacaciones

ANADP 2022/09/19

El Centro San José de la ANADP está siendo nuevamente escenario de recortes de derechos laborales de la plantilla. Esta vez, están yendo contra las vacaciones del personal. Por ello, desde LAB hemos convocado una asamblea-concentración en la que mostraremos nuestra total oposición a tal recorte.

Próximo viernes, día 23, frente al Palacio de Navarra. Esa es la cita que desde LAB hemos establecido para movilizarnos y mostrar a los gestores de la Administración Navarra que nos oponemos rotundamente al último recorte que han impuesto al personal del Centro San José de la ANADP. Se trata de no admitir las peticiones de permiso por vacaciones inferiores a cuatro días.

Para ello se escudan en que las arcas de San José están bajo mínimos y no es posible, actualmente, hacer frente a las sustituciones que dichos permisos requieren. Desde LAB tenemos claro que, si realmente dichos fondos se encuentran en tan mal estado, eso se debe a una pésima gestión de las personas encargadas de esa labor. Y por consiguiente, defendemos que los y las trabajadoras no tienen porqué pagar los platos rotos de los demás.

Así pues, LAB ha convocado una concentración para este viernes 23 frente al Palacio de Navarra. La movilización tendrá lugar a las 12:30, y se han pedido horas sindicales para poder acudir a la misma, desde las 11:30 hasta las 14:00.

¡Movilízate y paremos juntas este despropósito!

 

afiliatu

   

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB