ADM bomberos6

Basozainak, suteen aurrean

Administrazioa 2022/06/27

LABen iritzia, milaka hektarea erre eta kiskalita utzi dituzten suteen aurrean
Nafarroako Gobernuak milioika euro inbertitzen ditu azpiegitura erraldoietan, hala nola AHTean eta Nafarroako Ubidean, baina natura kudeatzeko eta babesteko erabiltzen duen kopurua eskasa da, oso.

Ingurumen Zaintzako eta Basozainen taldea teknikoki oso talde prestatua eta motibatua da, baina ez du baliabiderik. Eskasiaren politika horren ondorioz, gure ondare naturalaren biziraupenerako beharrezkoak diren jarduera asko bertan behera uzten ari dira. Klima-aldaketari aurre egiteko jarduerak iragarri dira; zenbaitetan, badirudi zerbait aldatuko dela, baina premiarik larrienak atenditzeko edo egokitzapenak egiteko tenorean, oraindik ere ikusten dugu ez dagoela interesik giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak emateko. Ez dago erabaki politiko ausart eta sendorik, alegia, itxurakeria alde batera utziko dituen erabakirik edo proposamen tekniko serio eta eraginkorrak serio hartuko dituen erabakirik. Nahitaezkoa da baliabide gehiago jartzea, ez baita epelkerietarako, itxurakerietarako eta ezkutatzeko unea. Esate baterako, badago akordio politiko bat Ingurumeneko Zaindariaren Plan Zuzentzailean jasoa, baina oraindik ez diote eman aurrekontu-partidarik zaintzaile-plazak 15 gehitzeko. 15 langile gehiago izango genituen larrialdi-egoera honetan. Baliabideak eta baliabide gehiago, horixe da behar dena.

Suteak prebenitzeko inbertsioa ere oso eskasa izan da. Bada garaia gai hau serio hartzeko; horretarako, XXI. mendeko neurri teknikoak jasota dituzten Baso Suteen Prebentzio Planak idatzi behar dira. Ezinbestean, aztertu eta zaindu behar dugu lurraldearen antolamendua eta lurren erabileraren kudeaketa, horretarako gure geografiako puntu kritikoak aztertuz eta klima-krisiak eta ingurumen-krisi globalak mahai gainean jarri dizkiguten premien araberako kudeaketa eta lurralde-antolamendua eginez. Analisiak udaletara ere iritsi beharko luke, eta udalei tresnak eta baliabideak eman beharko lizkieke beren eremua prebentziozko begirada batekin antolatu eta kudeatu ahal izateko. Badakigu guztiok muturreko gertaeren ondorioak arindu beharrean, horiek elikatzen dituzten erabakiak hartu direla kudeaketa horretan.

Egun hauetako suteetan, argi eta garbi ikusi da larreek eta artzaintza bizirik duten eremuek geldiarazi egin dutela suaren hedapena. Azken hamarkadetan, erabilera horiek asko gutxitu dira, batez ere Nafarroako Erdialdean, baina hori ez da kezkatzeko motiboa izan Nafarroako Gobernuarentzat. Hain zuzen ere inguru horretan ari gara jasaten gure historiako suterik larrienak. Ez da inbertsiorik egin abeltzaintza estentsiboan aritzen diren pertsonen egunerokoa duintzeko, belaunaldien arteko erreleboa bermatzeko, haien lana erraztuko duten baliabideetan; aitzitik, eredu intentsibo eta industrializatu bat bultzatu da, eta eredu horrek eragin du gure lurzoruak, akuiferoak eta ibaiak kutsatzea, CO2 isuriak handitzea, lanaren prekarizazioa eta animalien ongizatea hondatzea. Nafarroako Gobernuko agintariei dei egiten diegu erreta dauden herriak bisita ditzaten, hala nola Argiñaritz, hortxe ikusten baita, nabarmen, zenbaterainoko eragina duen lurra kudeatzeko moduak: bazkarako larreak osorik eta onik, eta pinudiak kiskalita, herriko etxebizitzek sua hartzea eragin duten pinudiak. Suterik izanez gero, abeltzaintza estentsiboak ia ez du sua itzaltzeko baliabiderik behar, baina abeltzaintza intentsiboaren azpiegiturak defendatzeko baliabide asko behar dira (Argiñaritz ondoko Argal etxaldekoa adibide argia da).

Horregatik guztiagatik, LABek honako neurri hauek exijitzen ditu:

• Behar adina bitarteko bideratzea larrialdietako zerbitzu publikoak (suhiltzaileak, basozainak, SOS) baliabide material eta giza baliabide oparoez hornitzeko.

• Suteen Prebentzio Planak egitea, egungo ezagutza teknikoak aintzat hartuta; horrekin batera, lurraldearen kudeaketan eta antolamenduan eragina duten neurriak hartzea. Analisi lasaia eta teknikoa behar da prebentzioari eta itzaltzeari lotutako neurri guztiak ezartzeko, baita araudi eraginkorra eta ausarta ere.

• Basoetako suteak itzaltzea profesionalizatzea, oraingo profesionalei prestakuntza eta baliabide-hornidura emanez. Nafarroan talde espezializatu bat sortzea, urte osoan aktibo egongo dena, sua itzaltzen eta prebenitzen laguntzeko.

• Abeltzaintza estentsiboa sustatzeko neurriak, prebentzio-neurri eraginkor eta jasangarriak diren aldetik; horrela, material sukoiaren karga murriztuko da, eta, era berean, funtsezkoa izango da tokiko ekonomiak bultzatzeko eta despopulazioa saihesteko.

• Gure herrien despopulazioa saihesteko neurri sendo eta eraginkorrak, horiek kudeatzen baitute lurraren erabilera: mugikortasun jasangarrirako komunikazio-bideak (AHT gutxiago, autobus lokal gehiago eta herriak eta zerbitzuak lotzeko sareak), zuntz optikoa, eskolak, kontsultategiak.

• Neurri tekniko eta arau-emaile eraginkorrak aztertzea eta abian jartzea, duela gutxi bizi izandakoak bezalako une kritikoetarako; esate baterako, egun kritikoetan, tenperatura altuarekin, hezetasun baxuarekin eta haize altuarekin, 30-30-30 erregelako egunetan, debekatuta egotea uzta biltzea, paketatzea eta makinak erabiltzea eskatzen duen edozein nekazaritza-lan egitea.

Basozainak-Guarderío de Medio Ambiente ante los incendios forestales

Administrazioa 2022/06/27

Opinión de LAB ante la oleada de incendios forestales que hemos sufrido con miles de hectáreas quemadas y arrasadas por los incendios
El Gobierno de Navarra invierte millones de euros en megainfraestructuras como el TAV y el Canal de Navarra, mientras lo que dedica a la gestión y protección de la naturaleza son migajas.

Tenemos un colectivo de Guarderío de Medio Ambiente-Basozainak técnicamente muy solvente y motivado, pero sin recursos. Esta política de la escasez, está provocando el abandono de muchas actuaciones necesarias para la supervivencia de nuestro patrimonio natural. Se anuncian actuaciones para combatir el cambio climático; podría parecer que algo iba a cambiar, sin embargo seguimos observando el nulo interés en dotar de medios humanos y económicos para mitigar y adaptar lo más necesario. Lo que es más preocupante es la falta de decisiones políticas valientes y contundentes, dejando de lado lo anecdótico con tintes de escaparate y no haciendo caso a las propuestas técnicas serias y efectivas. Es imperativo poner más recursos encima de la mesa, no es momento de templanzas, postureos ni escaqueos. Sin ir más lejos, hay un acuerdo político plasmado en el Plan Director del Guarderío de Medio Ambiente para aumentar en 15 las plazas de Guardas que aún no se le ha dotado de partida presupuestaria. Hubiéramos tenido 15 efectivos más en esta situación de emergencia. Recursos, recursos y más recursos son necesarios

La inversión en prevención de incendios es y ha sido muy escasa e insuficiente. Es hora de tomarse en serio este tema a través de la redacción de Planes de Prevención de Incendios Forestales que incluyan medidas técnicas del siglo XXI. Es necesaria una mirada hacia la gestión y ordenación del territorio y sus usos, analizando puntos críticos de nuestra geografía y realizando una gestión y ordenación territorial acorde a las necesidades que nos ha puesto encima de la mesa la crisis climática y medioambiental global. El análisis debería llegar también a escala municipal, dotando a los ayuntamientos de herramientas y recursos para poder ordenar y gestionar con una mirada preventiva su territorio. A nadie se le escapa ya que ha habido decisiones a nivel de gestión territorial que lejos de mitigar los efectos de les eventos extremos, los alimentan.

En los incendios de estos días, se ha visto claramente cómo los pastizales y zonas pastoreadas han frenado la expansión del fuego. En las últimas décadas, el abandono de estos usos, principalmente en la Zona Media de Navarra, no ha sido preocupación para el Gobierno de Navarra. Casualmente, es en esta zona donde estamos sufriendo los peores incendios de nuestra historia. Lejos de invertir en dignificar el día a día de las personas que se dedican a la ganadería extensiva para garantizar el relevo generacional realizando inversiones que faciliten su labor, se ha impulsado un modelo intensivo e industrializado que provoca la contaminación de nuestros suelos, acuíferos y ríos, el aumento de emisiones de CO2, la precarización laboral y el deterioro del bienestar animal. Invitamos a los y las dirigentes del Gobierno de Navarra a que se den una vuelta por los pueblos quemados, tales como Arguiñariz, un claro ejemplo de lo que pasa según cómo se gestione el territorio y sus usos: pastizales pastoreados intactos en contraste con pinares calcinados a las puertas del pueblo que han provocado el incendio de viviendas. Mientras la ganadería extensiva apenas requiere de medios de extinción en caso de incendio, para defender las infraestructuras de la ganadería intensiva hacen falta muchos medios (ejemplo claro el de la granja Argal junto a Arguiñariz).

Por todo ello, desde LAB exigimos las siguientes medidas:

• Que se destinen suficientes recursos para dotar de los medios materiales y humanos necesarios a los servicios públicos de emergencias (bomberos-suhiltzaileak, basozainak, SOS...)

• La realización de Planes de Prevención de Incendios acordes con los conocimientos técnicos actuales y medidas que incidan en la gestión y ordenación de usos en el territorio. Se necesita un análisis sosegado y técnico para establecer todas aquellas medidas en relación a la prevención y extinción, al igual que una normativa eficaz y valiente.

• Profesionalizar la extinción de incendios forestales a través de la formación y dotación de recursos a los medios actuales. Crear un equipo especializado en Navarra que esté activo durante todo el año colaborando en la extinción y en la prevención.

• Medidas para favorecer la ganadería extensiva como medida preventiva efectiva y sostenible, reduciendo así la carga de material inflamable y, a su vez, clave para impulsar las economías locales y evitar la despoblación.

• Medidas contundentes y eficaces para evitar la despoblación de nuestros pueblos, que son los que gestionan los usos del territorio: vías de comunicación para movilidad sostenible (menos TAV y más autobuses locales y redes para conectar pueblos y servicios), fibra óptica, escuelas, consultorios…

• Estudiar y poner en marcha medidas técnicas y normativas eficaces para momentos críticos como los vividos recientemente, como por ejemplo que en días críticos, con alta temperatura, baja humedad y viento elevado, los días de la regla 30-30-30, se prohíba cosechar, empacar y cualquier tipo de labor agrícola que implique uso de maquinaria.