ADM sanjose

San Jose zentroko getoari bukaera eman behar zaio

PAGNA 2022/05/04

San Jose zentroko zaintzaileentzako azkeneko lekualdaketak 2009. urtean egin ziren. Geroztik, langile horiek beren lan-bizitza osoa San Josen egotera behartuak gelditu dira.

Gogoratu behar da zentro horretan egiten diren funtzioak eta lanak bereziki nekagarriak direla.

San Jose zentroa Nafarroako Gobernuarena da, eta gobernuak berak kudeatzen du. Egoitza izaera du, eta bertan arreta integrala ematen zaie tratamendu espezializatuak eta etengabeko errehabilitazioa behar dituzten adimen desgaitasuna duten helduei. Gaur egun, 80 egoitza-plaza ditu.

Zentroko lanpostuetan, karga fisikoa eta emozionala oso handia da. Horrez gain, eraso ugari gertatzen dira, horietako batzuk larriak. Azken honetan hitzetik hortzera dabilen lelo polit eta egokia geure egin nahi dugu, hots: zaintzen duena zaindu behar da. Eta horren barrenean, ezin ditugu ahaztu zaintza profesionala egiten duten pertsonak. Zaintzaile horiei etorkizun profesional itxaropentsuagoa ahalbidetu behar diegu.

Horregatik, LABen, zaintzaileentzako lekualdaketak erraztu nahi ditugu. Badakigu gaur egun ez dela posible, baina, era berean, badakigu guztion buruan dagoela Langileen Estatutua aldatzea, zaharkitua gelditu delako. LABen uste dugu erregulazio berri bat landu daitekeela langile horiei konponbide bat eman ahal izateko.

Gure proposamena da lekualdatze-lehiaketak antolatzea pertsonen titulazioaren arabera. Adibidez, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari titulua duten langileek San Jose, El Vergel, Santo Domingo eta Osasunbidearen artean lekualdatzeko aukera izatea. Edo Gizarte Integrazioko titulua dutenak San Jose zentrotik Hezkuntza Departamentura aldatu ahal izatea, edo alderantziz. Adibide batzuk baino ez dira; izan ere, askoz kasu gehiago gerta litezke, egoki eta beharrezkotzat jotzen diren egoera guztiak aurreikusten ahal direlako.

Es necesario acabar con el gueto del Centro San José

ANADP 2022/05/04

En el año 2009 se ejecutaron los últimos traslados en los que pudo participar el personal cuidador del Centro San José. Después de esa fecha este personal está abocado a estar una vida laboral completa en el San José.

Es necesario recordar que las funciones y el trabajo que se desarrolla en este centro lo hacen especialmente penoso.

El Centro San José es un centro de propiedad y gestión del Gobierno de Navarra, de carácter residencial, que presta atención integral a personas adultas con discapacidad intelectual que necesitan tratamientos especializados y una rehabilitación continuada. Cuenta con 80 plazas residenciales.

La carga física y emocional en este puesto es muy grande. A lo que se añaden las numerosas agresiones que se producen, algunas de las cuales son graves. Queremos hacer nuestro el bonito y adecuado lema hay que cuidar a quien cuida. No nos debemos olvidadar de quienes ejercen los cuidados profesionales. Debemos posibilitar al personal cuidador un futuro profesional más esperanzador.

En LAB queremos facilitar unos traslados para el personal cuidador. Sabemos que a día de hoy no es posible aunque también sabemos, que está en la mente de todas y todos cambiar el Estatuto por estar más que obsoleto. En LAB entendemos que se puede trabajar en una nueva regulación que permita una salida para este personal.

Nuestra idea se basa en conseguir regular un concurso de traslados en función de la titulación de las personas. Es decir, quien tenga por ejemplo el título de TCAE que se pueda trasladar entre San José, Vergel, Santo Domingo y Osasunbidea. Quien tenga el título de Integración Social que se pueda trasladar entre San José y Educación. Son ejemplos, se podrían dar muchas más situaciones, tantas como se consideren adecuadas y necesarias.