ADM salud laboral

Foru Administrazioko Koordinazio Batzordea: laneko arriskuen prebentzioaren porrota

Administrazioa 2022/03/23

Nafarroako Gobernuak ia hiru urte daramatza Administrazioko Segurtasun eta Osasunerako Koordinazio Batzordea biltzeko deirik egin gabe. Egia esan, batzorde hori eratu ere ez da egin, 2019ko maiatzean egindako azken hauteskunde sindikalen ondoren eratu behar bazen ere. Horrek argi frogatzen du Administrazioak ez duela inolako inplikaziorik lan-arriskuen prebentzioan.

Koordinazio Batzordea da Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako segurtasun eta osasun batzorde guztiak koordinatzeaz arduratzen den organoa. Bere lana oso garrantzitsua da, langileen lan osasunaren norabidea finkatzen baitu. Bere baitan departamentu guztietan tratu-berdintasuna dagoela ziurtatzen duten prebentzio prozedurak eztabaidatu eta berrikusten dira.

Horregatik, honen bidez, LABek salatu nahi du prebentzio ereduak porrot egin duela, segurtasun eta osasun batzorde sektorialek ez dutelako funtzionatzen, eta koordinazio batzorderik ez dagoelako – eta eratzeko esperantzarik ere ez dugu–.

Nafarroako Gobernuak, milaka langile enplegatzen dituen enpresa den aldetik, lan arriskuen prebentzioaren arloko araudia bete behar du. Horretarako, segurtasun eta osasun batzordeak eratu eta elkartu behar dira, langileen laneko osasunarekin eta arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten gai garrantzitsuak bildu, eztabaidatu eta konpontzeko.

2019ko maiatzean, hauteskunde sindikalen ondoren, ordezkaritza sindikalak berehala izendatu zituen Batzordeko ordezkariak. 2020ko udan, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez jakin genuen nortzuk izanen ziren Administrazioaren ordezkariak. Ordutik aurrera, hamaika aldiz eskatu dugu batzordea eratzea eta abian jartzea, baina ez digute kasurik egin.

Urteetan zehar, koordinazio batzorde horrek balio izan du, adibidez, arrisku ergonomikoen aurrean osasuna zaintzeko prozedurak hobetzeko edo barne-indarkeriako egoeretan jarduteko protokoloa aztertzeko. Batzorde hori ez badago, ez da aurrera egiten beste gai batzuetan, hala nola langileak osasun arrazoiengatik birkokatzeko prozeduretan.

Administrazioa bere eskumenak kasuan kasuko Prebentzio Zerbitzuaren esku uzten ari da. Horrela, sistematikoki, prebentzioko dokumentazioarekin bonbardatzen gaituzte, baina dokumentazio hori luzeegia eta zehazkabea izaten da, aurreko urtean bidalitakoaren kopia zehatza. Sindikatuen ekarpenak ez dituzte inoiz kontuan hartzen.

Oso adierazgarria da inolako koordinaziorik egon ez izana pandemiari dagokion guztian. Horrela, telelana egiteko aukera zegoen eremuetako segurtasun eta osasun batzorde batzuetan, Administrazioko ordezkariak jaun eta jabe bihurtu dira, eta langile guztiek aurrez aurre lan egin behar izatea inposatu dute, ukitutako pertsonen iritzia kontuan hartu gabe eta akordio erraz eta logikoak lortzeko aukerak baztertuz. Eta inork ez die esan bide hori ez dela egokia.

Administrazioak lan arriskuen prebentzioan duen inplikazio faltaren ondorioz, lan baldintzak okertzen dira eta langileen lan osasuna ez da behar adina bermatzen.

Comité Coordinador de Administración Foral:  fracaso  de la prevención de riesgos laborales

Administrazioa 2022/03/23

El Gobierno de Navarra lleva casi tres años sin convocar el Comité Coordinador de Seguridad y Salud de la Administración. En realidad, ni siquiera ha llegado a constituir dicho Comité, algo que debería haber hecho tras las últimas elecciones sindicales celebradas en mayo de 2019. Es evidente la falta total de implicación de la Administración en la prevención de riesgos laborales.

El Comité Coordinador es el órgano encargado de coordinar los diferentes comités de Seguridad y Salud de la Administración y sus organismos autónomos. Su labor es muy importante ya que decide el rumbo de la salud laboral de los trabajadores y trabajadoras. En su seno se debaten y revisan los diferentes procedimientos preventivos que aseguran que haya igualdad de trato independientemente del Departamento en el que se trabaje.

Por eso, desde LAB, denunciamos el fracaso del modelo preventivo porque los Comités de Seguridad y Salud sectoriales no funcionan y el Coordinador ni está ni se le espera.

El Gobierno de Navarra, como empresa empleadora de miles de trabajadores y trabajadoras, está sujeto a la regulación en materia de prevención de riesgos laborales. Ello conlleva constituir y convocar los Comités de Seguridad y Salud para reunir, debatir y resolver los aspectos relevantes de la salud laboral y la prevención de riesgos del personal.

En mayo de 2019, tras las elecciones sindicales, la representación sindical se apresuró a designar sus representantes en el Comité. En verano de 2020 conocimos por el BON quiénes iban a representar a la Administración. A partir de entonces en varias ocasiones hemos solicitado la constitución y puesta en marcha del mismo pero no lo han hecho.

A lo largo de los años este Comité ha servido por ejemplo para mejorar los procedimientos de vigilancia de la salud ante riesgos ergonómicos o el protocolo de actuación ante situaciones de violencia interna. Si no existe este Comité, no se avanza en otras materias como puede ser la reubicación por motivos de salud.

Lo que está haciendo la Administración es delegar en el Servicio de Prevención de turno sus correspondientes competencias. Así, sistemáticamente bombardean con documentación preventiva excesivamente extensa y poco concreta, copia exacta del año anterior. Nunca tienen en cuenta las aportaciones sindicales.

Resulta muy revelador que no haya habido coordinación alguna en todo lo referente a la pandemia. De este modo, en los Comités de Seguridad y Salud en cuyos ámbitos cabía la posibilidad de teletrabajar, los representantes de la Administración se han autoerigido como seres supremos que imponen que toda la plantilla vaya a trabajar presencialmente en lugar de llegar a acuerdos sencillos y lógicos que tuviesen en cuenta la opinión de las personas afectadas. Y no ha habido nadie que les indicara que no es el camino correcto.

La falta de implicación de la Administración en la prevención de riesgos laborales es el caldo de cultivo para empeorar las condiciones de trabajo y no garantizar la salud laboral de sus trabajadores y trabajadoras.