ADM 15 dias

Aldi baterako langileak, adi egon!

LABek eskatzen du 15 eguneko lehentasuna kentzea kontratazio zerrendetan

Administrazioa 2022/03/21

LABek eskatzen du bertan behera uztea aldi baterako langileak kontratatzeko lehentasuna ezartzen duen 15 eguneko araua, kasu batzuetan baztertzailea delako eta berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak errespetatzen ez dituelako.

Aldi baterako kontratazio zerrendak kudeatzeko arauak ezartzen dituen abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduaren aplikazioa egoera bidegabe batzuk eragiten ari da zerrendetako lehentasunak finkatzean.

Arau horren 3. artikuluan ezartzen den bezala, aldi baterako kontratazio zerrenda horiek berdintasun, merezimendu, gaitasun eta publizitate printzipioak bermatuz ordenatu behar dira.

Hala ere, duela urte batzuk, 15 eguneko salbuespenezko lehentasun-irizpidea ezarri behar izan zen Administrazioaren jokabide gaizto batzuei aurre egiteko, langileak nahierara aukeratzen zituelako: gustatzen ez zitzaizkion langileen kontratuak bukatutzat ematen zituen, eta nahi zuen jendea kontratatzen zuen. Horregatik ezarri zen salbuespenezko lehentasun-irizpide hori. Horren ondorioz, izangai bakoitzak 15 eguneko epea du berriz deitua izateko, kontratua bukatzen zaion egunetik hasita.

LABen iritziz, salbuespenezko irizpide hori bidegabea da, arauaren beraren helburuaren kontra doalako, merezimendu eta gaitasun printzipioak baztertzen baititu. Izan ere, kontratua bukatu berria duten pertsonak jartzen ditu zerrendetako lehenengo postuetan, eta, hala, izangaiak ez dira ordenatzen hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera.

Gainera, salatu nahi dugu leku batzuetan 15 eguneko lehentasun-irizpide hori nahierara erabiltzen dela pertsona jakin batzuk kontratatzeko eta beste batzuk baztertzeko; izan ere, Administrazioak garai batean bezala erabiltzen du araua interesatzen zaizkion pertsonak kontrataturik mantentzeko. Horretarako, kontratazio-eskaerak atzeratzen edo aurreratzen ditu, edo kontratazioa presako bidetik eskatzen du, komeni zaionaren arabera.

Horregatik, LAB sindikatuak salbuespenezko 15 eguneko irizpide hori kentzea exijitzen du, halako diskriminazio egoerei bukaera emateko. Eskatzen dugu, orobat, negoziazio prozesu bat ireki dezatela Administrazio Erroko kontratazio zerrendak kudeatzeko foru agindua aldatzeko.

Ildo beretik, enplegu-hobekuntza eskatzen dugu administrazio-kontratudunentzat. Aldarrikapen hori funtsezkoa da guretzat. Hau da, iraupen luzeko kontratuak zerrendako hurrenkeraren arabera eskaini daitezela, kontuan hartu gabe pertsona hori lanaldi partzialean lanean ari den edo hiru hilabetetik beherako kontratua den.

Ez da justua aldi baterako kontratazioetarako zerrendetan puntuazio onenak dituzten pertsona batzuek kontratu laburrak hartu behar izatea beti, eta kasu gehienetan aukerarik ez izatea sortzen diren lanpostu hutsak betetzeko eta, horrela, denok merezi dugun egonkortasuna lortzeko. Bidegabea da, halaber, garai batean lanaldi partzialeko kontratuak onartu zituzten pertsonek aukerarik ez izatea horrelako kontratuei uko egiteko, eta prekarietate-egoeran segitu behar izatea.

LABen borrokan segituko dugu aldi baterako kontratazioetarako zerrenden arauak bidezkoak eta izangai guztientzat ekitatiboak izan daitezen.

¡Atención personal temporal!

LAB pide eliminar la prioridad de los 15 días en las contrataciones

Administrazioa 2022/03/21

Desde LAB pedimos que se anule la norma de los 15 días para priorizar las contrataciones de personal temporal ya que su funcionamiento está suponiendo discriminaciones y no se respeta los principios de igualdad, mérito y capacidad.

La aplicación de la Orden Foral 814/2010, de 31 de Diciembre, de Normas de la Gestión de la Contratación Temporal crea unas situaciones injustas en el orden de prelación de las listas.

Las listas de contratación temporal se deben ordenar, como bien dice el artículo 3 de esta norma, garantizando los principios de igualdad, mérito, capacidad y publicidad.

Pues bien, en su momento, se tuvo que implantar la prioridad excepcional de los 15 días para contrarrestar las malas actuaciones de la Administración, que escogía a las personas a la carta. Finalizaban los contratos de quienes no gustaban y contrataban a quienes les interesaba. Así se instauró esta prioridad excepcional para el llamamiento, en donde cada aspirante, desde que acaba un contrato, tiene un plazo de 15 días para ser llamado.

En LAB vemos que esta excepcionalidad, además de ser injusta, contradice el espíritu de la propia norma, tirando por tierra los principios de mérito y capacidad, ya que se sitúan en los primeros puestos personas que acaban de terminar un contrato, no personas ordenadas según la puntuación obtenida en el proceso de selección.

Asimismo, queremos denunciar, la doble manipulación detectada en ciertos sitios con la prioridad de los 15 días para favorecer a determinadas personas. Esta herramienta se ha convertido en fuente de discriminación, ya que la Administración la utiliza como antaño, para mantener contratada a las personas que le interesan, retrasando o adelantando la petición de contratación o haciendo la solicitud de contratación urgente o no urgente, según convenga.

Es por ello que, desde el sindicato LAB exigimos eliminar la excepcionalidad de los 15 días para acabar con tales discriminaciones y que se inicien las negociaciones para cambiar la Orden Foral de gestión de la contratación de Núcleo.

En el mismo sentido, queremos la mejora de empleo para el personal contratado administrativo. Esta es una reivindicación pendiente que consideramos prioritaria. Esto es, que los contratos de larga duración se ofrezcan por orden de listas, independientemente de que se encuentren trabajando a tiempo parcial o con contratos inferiores a tres meses.

No es justo que las personas con mejores puntuaciones en las listas de contratación temporal, estén abocadas a enlazar contratos cortos, sin poder optar, en la mayoría de ocasiones, a vacantes y conseguir la estabilidad que todas nos merecemos. Asimismo es injusto que las personas que en su día aceptaron contratos parciales, no puedan renunciar a ellos y se les condene a la precariedad.

En LAB vamos a pelear por una gestión de la norma de contratación temporal justa y equitativa para todas las personas aspirantes.