ADM ispln osasunbidea

LABek eskatu du NOPLOIko langileek Osasunbidean egin ahal izatea aldi baterako barne-sustapena, eta alderantziz

NOPLOI 2022/03/15

Foru aginduaren proiektua tiraderan hainbat urtez egon ondoren, Osasunbidean aldi baterako sustapena arautzeko gaiari heldu zaio berriz, eta, horretarako, Administrazioak eta ordezkaritza sindikalak osatutako lantalde bat jarri da abian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubidea arautzen duen 11/1992 Foru Legeak hauxe dio zortzigarren xedapen gehigarrian:

“Zortzigarren xedapen gehigarria 
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen foru lege hau, eta orobat, legea garatzeko ematen den legezko eta erregelamenduzko araudia Osasun Departamentuaren menpeko gainerako erakunde autonomoei atxikitako langileei ere aplikatuko zaizkie.”

Horrenbestez, NOPLOIri, Osasun Departamentuari atxikitako beste erakunde autonomo bat denez, goian aipatutako lege hori garatzen duen araudi guztia aplikatu behar zaio. Beraz, lantalde horretatik atera daitekeen araudia ere aplikatuko zaio.

Horregatik, LABek eskatu du NOPLOI sartzea, destino gisa, sustapenerako dauden aukeren artean, hau da, NOPLOIko langileek nahi dituzten eremuak aukeratu ahal izatea Osasunbidearen barruan, eta Osasunbideko langileek ere NOPLOIren eremua hautatzeko aukera izatea.

NOPLOI 2012an sortu zenetik, eremu bakarra da sustapenari begira; beraz, bertako langileek sustatzeko oso aukera gutxi dituzte, ia ez baitago sustapena egiteko lanposturik. Horrenbestez, langileek ez dute aldi baterako barne-sustapena egiteko benetako aukerarik, Administrazioko gainerako langileek ez bezala.

Bat-egitearen aurretik, Laneko Osasunaren Institutuko langileek (Landabengoek) “Administrazioa-Gainerakoa” eremuan sustatzeko aukera zuten, eta Osasun Publikoko langileak (Leire kalekoak) Osasunbidekoak ziren, eta, beraz, sustapena Osasunbidean bertan egiteko aukera zuten.

Alde horretatik, eskubideei dagokienez, bat-egitea atzerapauso bat izan zen NOPLOIko langileentzat.

Eskaera hau lehenengo urratsa baizik ez da. Izan ere, LABen espero dugu, denbora gutxi barru, gure aldarrikapena aintzat hartua izatea, hots: sustapenari begira, Administrazio osoa eremu bakar bat izatea eta, horrenbestez, langileek edozein unitate aukeratu ahal izatea aldi baterako barne-sustapena egiteko, betiere eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

Lantalde horren lehenbiziko bilera gaur egin da, martxoaren 15ean, eta, LABek eskaturik, Administrazioak, Osasunbideko Profesionalen Zuzendariordetzaren bidez ordezkaturik, esan du ezinezkoa dela eremu bakar batean bateratzea Osasunbidea eta NOPLOI.

LABek ez du etsiko, eta behar den organoetan borrokan segituko du NOPLOIko langileek hobekuntza hori lor dezaten beren lan baldintzetan.

LAB solicita que el personal del ISPLN pueda hacer promoción temporal en Osasunbidea, y viceversa

ISPLN 2022/03/15

Tras varios años con el proyecto de Orden Foral en el cajón, se ha retomado el tema de regular la promoción temporal en el SNS-Osasunbiea, poniendo en marcha el grupo de trabajo compuesto por la Administración y la representación sindical, con este asunto.

Según la Disposición Adicional Octava de la Ley Foral 11/1992, reguladora del régimen específico del personal adscrito al Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea:

“Disposición Adicional Octava 
La presente Ley Foral reguladora del régimen específico del personal adscrito al Servicio Navarro de Salud-Osasunbidea, así como la normativa legal y reglamentaria dictada en su desarrollo, le resultará igualmente de aplicación al personal adscrito a los demás organismos autónomos dependientes del Departamento de Salud.”

Por lo tanto, al ISPLN, que es otro organismo autónomo adscrito al Departamento de Salud, le es de aplicación toda la normativa que desarrolle la citada Ley, así que, la normativa que pueda salir de este grupo de trabajo también le será de aplicación.

Por ello LAB ha solicitado que se incorpore al ISPLN como otro ámbito más a la hora de elegir el posible destino para promocionar, esto es, que el personal del ISPLN pueda elegir los ámbitos de Osasunbidea que le interesen, y que el personal de Osasunbidea, pueda elegir el ámbito del ISPLN.

El ISPLN, desde su creación en 2012, es un ámbito único para la promoción, por lo que esta es muy reducida, no hay apenas plazas para promocionar, de esta manera el personal no tiene posibilidades reales de hacer promoción temporal, como sí lo puede hacer el personal del resto de la Administración.

Antes de esta fusión, el personal de Salud Laboral (Landaben), podía promocionar en el ámbito de Resto, y el personal de Salud Pública (Leire) pertenecía a Osasunbidea, así que podía promocionar en el propio Osasunbidea.

En este sentido la fusión supuso un paso atrás en los derechos de los y las trabajadoras del actual ISPLN.

Esta solicitud es un primer paso en el sentido de que en LAB esperamos que, en no mucho tiempo, se atienda nuestra reivindicación de que toda la Administración sea un único ámbito en el que el personal pueda elegir, si cumple los requisitos, donde realizar esta promoción interna temporal.

La primera reunión de ese grupo de trabajo ha sido hoy martes 15 de marzo y a la solicitud de LAB, la Administración, representada por la subdirección de profesionales de Osasunbidea, ha dicho que no es posible aunar en un único ámbito el iSPLN con el SNS-O.

LAB seguiremos luchando en los foros procedentes para conseguir esta mejora en las condiciones laborales del personal del ISPLN.