ADM 8 cristal 

Emakumeentzako kristaleko sabaiak bere horretan segitzen du Administrazioan

Administrazioa 2022/03/03

Emakumeok gizonek baino gutxiago irabazten dugu, eta burutzetatik eta erantzukizunezko karguetatik diskriminatzen gaituzte.

Foru Administrazioa ez da lan eremuan gertatzen den emakumeenganako diskriminaziotik kanpo gelditzen. Horrela jasotzen da “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko analisi kuantitatiboa” izeneko agirian. Azterketa hori Nafarroako Gobernuak berak egin du, Administrazioko I. Berdintasun Planari ekiteko aurretiazko lan gisa. Txosten horren alderdi deigarrienak hauek dira: batetik, soldata-arrakala, % 6,65ekoa dena, eta bestetik, emakumeen diskriminazioa burutzetan eta erantzukizuneko karguetan.

Azterketa hori batzorde batek egin du, non Administrazioko ordezkariek eta Mahai Orokorrean dauden erakunde sindikalek parte hartu baitute. Azterketa sakona da, oso datu interesgarriak erakusten dituena, eta informazio guztia Nafarroako Foru Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen I. Berdintasun Planari ekiteko erabiliko da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantillan 29.939 langile daude. Plantilla feminizatua da: langileen % 71,29 emakumeak dira, eta % 28,71 gizonak. Itxuraz, gizonezkoek eta emakumeek eskubide eta betebehar berberak dituzte beren lan-harremanetan, baina adierazle batzuek erakusten dute emakumeak oraindik ere diskriminatuak eta gutxietsiak daudela. Bi alderdi dira argigarrienak: soldata-arrakala ( % 6,65) eta burutzen banaketa, non emakumeek baztertuak jarraitzen baitute, batez ere eskalafoian gora egin ahala.

El techo de cristal sigue siendo una realidad para las mujeres en la Administración

Administrazioa 2022/03/03

Las mujeres ganamos menos que los hombres y se nos discrimina en el acceso a las jefaturas y cargos de responsabilidad.

La Administración Foral no se libra de la discriminación hacia las mujeres en el ámbito laboral. Así se recoge en el “Análisis cuantitativo sobre igualdad entre mujeres y hombres en la Administración de la Comunidad Foral de Navarra y sus OOAA” elaborado por el propio Gobierno de Navarra como trabajo previo para abordar el primer Plan de Igualdad en la Administración. Algunas de las cuestiones más llamativas son la brecha salarial que alcanza el 6,65% y la discriminación en el acceso a las jefaturas y cargos de responsabilidad.

Este análisis fue realizado por una comisión en la que participaron representantes de la Administración y las organizaciones sindicales presentes en la Mesa General. Se trata de un exhaustivo análisis del que se desprenden datos muy interesantes y que será utilizado para abordar el I Plan para la Igualdad de la Administración Foral y sus OOAA.

La plantilla de la Administración de la Comunidad Foral de Navarra está compuesta por 29.939 personas, una distribución feminizada con un 71,29% de mujeres y un 28,71% de hombres. Aparentemente, hombres y mujeres cuentan con los mismos derechos y deberes en su relación laboral pero hay indicadores que muestran que las mujeres siguen siendo discriminadas e infravaloradas. Dos aspectos resultan reveladores en este sentido: la brecha salarial, que alcanza un 6,65% y la distribución de las jefaturas donde siguen siendo marginadas, especialmente cuanto más nos elevamos en el escalafón.

ADM 8 salario
Azterketako datuen artean, deigarria da gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakala % 6,65ekoa dela. Alde horren arrazoiak bat baino gehiago dira, baina nabarmentzekoa da emakumeek laneko prekarietatea gehiago pairatzen dutela: emakumeen % 47,09 finkoak dira, eta gizonen taldean, berriz, % 57,58; edo, bestela esanda, emakumeen % 52,58k aldi baterako kontratuak dituzte, eta gizonen kasuan, % 41,63k bakarrik. Beste datu argigarri bat da 28 lanpostuetatik 20tan gizonen batez besteko soldata emakumeena baino handiagoa dela. Azterketa honetan gaiaren muinera iristen ez badira ere, azterketan iradokitzen da soldata-diferentzia horren zati handi bat osagarriek soldatetan duten eraginagatik dela. Aztertutako soldata-osagarri guztietan ikusten da osagarria kobratzen duten emakumeen ehunekoa gizonena baino txikiagoa dela, arrisku bereziko osagarrian eta txandakako lanaren osagarrian izan ezik. De entre los datos que se exponen llama la atención la existencia de una brecha salarial entre hombres y mujeres que alcanza el 6,65%. Los motivos de esta diferencia son varios pero destaca que las mujeres sufren más la precariedad laboral: un 47,09% son fijas por un 57,58% de los hombres o, dicho de otra manera, un 52,58% de mujeres tiene contratos temporales por un 41,63 de hombres en la misma situación. Otro dato revelador es que en 20 de los 28 puestos de trabajo la media salarial de los hombres es superior a la de las mujeres. Aunque en este análisis no se llega al fondo de la cuestión, se intuye que gran parte de esta diferencia se explica por el impacto de los complementos en los salarios. En todos los complementos analizados se aprecia que el porcentaje de mujeres es inferior al de los hombres excepto los complementos de especial riesgo y trabajo en turnos.

Emakumeak diskriminatuak burutzetan eta ardura postuetan

Burutza guztietatik % 57,79 emakumeen esku daude, plantillan emakumeek osatzen duten % 71,29tik oso urrun; gizonek, berriz, langile guztien % 28,71 baino ez diren arren, burutzen % 42,21 betetzen dituzte. Disfuntzio hori bereziki larria da zuzendaritza nagusietan (% 63,64 gizonak), zuzendariordetzetan (% 54,55 gizonak), zerbitzuko zuzendaritzetan (% 52,75 gizonak) eta, ikusgarriena, Foruzaingoko burutzetan (% 94,34 gizonak).

Discriminación en el acceso a jefaturas y cargos de responsabilidad

Del total de jefaturas, el 57,79% están ocupadas por mujeres, muy lejos del 71,29% que representan en la plantilla mientras que los hombres que solo son el 28,71% de las personas empleadas, ocupan el 42,21% de las jefaturas. Esta disfunción es especialmente grave en puestos como las Direcciones Generales (63,64% ocupadas por hombres), Subdirecciones (54,55% de hombres), Direcciones de Servicio (52,75% de hombres)… y la más espectacular se da en las jefaturas de Policía Foral donde el 94,34% de las jefaturas están ocupadas por varones.

ADM 8 jefaturak
Hortik beherako burutzetan, aldeak ez dira hain nabarmenak, baina deigarria da kategoria guztietan emakumeek betetzen dituzten burutzen ehunekoa plantillan daukaten garrantziaren ehunekoa baino askoz txikiagoa dela. Portzentaje horiek hurbilen dauden arloa burutza asistentzialena da (osasun arloan), non emakumeek burutzen % 66,15 okupatzen dituzten, nahiz eta Osasun Departamentuan benetan duten pisua % 75,29 den. En las jefaturas más bajas las diferencias se van reduciendo pero es llamativo que en absolutamente todas las categorías las mujeres ocupan un porcentaje de jefaturas muy inferior a la realidad de su importancia en la plantilla. El área donde más se igualan los porcentajes es en las jefaturas asistenciales (sanitarias) donde las mujeres ocupan el 66,15% de las jefaturas, aunque su peso real en el Departamento de Salud es del 75,29%.
ADM 8 porcentaje

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak zera ondorioztatzen du:

“Emakumeen presentziak behera egiten du erabaki-mailetan gora egin ahala, eta maila altuenetan duten pisua plantillan dutena baino txikiagoa da. Bizitzako beste eremu batzuetan gertatzen den bezala, Administrazioan ere emakumeek zailtasun handiagoak dituzte intzidentzia-ahalmen handieneko lanpostuetara iristeko”.

LABetik uste dugu presakoa dela behar diren neurriak inplementatzea emakumeek Administrazioan jasaten duten diskriminazioari bukaera emateko.Txosteneko datuen arabera, emakumeen ikasketa eta prestakuntza maila gizonezkoena baino askoz altuagoa da.

Errealitate horrek talka egiten du emakumeen ikasketa-mailarekin eta prestakuntzarekin, gizonena baino askoz handiagoa baita: emakumeen % 66,86k unibertsitate-ikasketak izatea eskatzen duten lanpostuetan egiten du lan, eta gizonen kasuan, berriz, tasa hori % 56,17koa da.

Barne-prestakuntzari dagokionez ere, emakumeak gizonen aurretik daude. Administrazioan emandako prestakuntza-ordu guztietatik, % 77,21etan emakumeek parte hartu dute; hots, plantillan duten presentziarekin konparatuta, 5,92 puntu gehiago.

El informe del INI resume así:

“La presencia de las mujeres disminuye a medida que aumenta el nivel de decisión, siendo su peso en los niveles más altos inferior al que tienen en plantilla. Como ocurre en otros ámbitos de la vida, también en la Administración las mujeres encuentran mayor dificultad para acceder a los puestos de mayor poder de incidencia”.

Desde LAB creemos que es urgente implementar las medidas necesarias para poner fin a la discriminación hacia las mujeres en la Administración. Según los datos del informe, el nivel de estudios y la preparación de las mujeres es muy superior a la de los hombres.

Esta realidad choca con el nivel de estudios y la preparación de las mujeres que es muy superior a la de los hombres: un 66,86% de las mujeres trabaja en puestos en los que es requisito poseer estudios universitarios mientras que los hombres se quedan en el 56,17%.

También en cuanto a formación interna, las mujeres están por delante de los hombres. Del total de horas impartidas en formación, en un 77,21% de las horas han participado mujeres, 5,92 puntos más que su presencia en plantilla.