ADM ispln ope

Lan Eskaintza Publikoa NOPLOIn

ISPLN 2022/03/01

LABek Institutuko lan-eskaintza publikoaren alderdi garrantzitsuen berri eman die langile guztiei

Administrazioko hainbat lan-eskaintza publikoren deialdiak nahasmena sortzen ari dira NOPLOIko langileen artean, eta, horregatik, LABeko kideok saiatuko gara egoera zein den azaltzen.

Gaur egungo egoera ulertzeko, 2012ra arte egin behar da atzera, krisi betean Madrildik LEPak egiteko aukera birjarpen-tasa ezarriz mugatzen hasi ziren arte. Muga horiek direla medio, ezin dira atera erretiroengatik edo beste arrazoi batzuengatik urtero hutsik geratzen diren plaza guztiak. Ondorioa izan zen enplegu publikoaren prekarizazioa.

Ondoren, sententzia batzuk atera ziren, batez ere Europatik etorriak, non Europak Madril behartzen zuen bere erabakiek eragindako behin-behinekotasuna murrizteko neurriak hartzera.

Europako abisu horren lehen ondorioa izan zen onartu zutela urtero dei zitezkeen plazen kopurua handitzea; hau da, birjarpen-tasa hobetzea.

Birjarpen-tasa horrek, berez, jasaten ari garen behin-behinekotasun izugarria gutxitzen ez duenez, Madrildik ezohiko neurri berri bat bultzatu dute: egonkortze-tasa. Horren bidez, enplegu publikoa egonkortu eta behin-behinekotasuna % 8ra murriztuko dute.

Arazoa da prozesu osoa markatzen ari den zehaztasun falta. Hasiera batean, LEP masibo bat iragarri zen, non plaza hutsak eta egiturazkoak deituko diren (egiturazko plazak plantillatik kanpoko plazak dira, lanpostu huts izendatu behar dira plantilla organikoan ager daitezen), baldin eta baldintza hau betetzen badute: aldi baterako langileek bete izana denboran etenik izan gabe (ez du nahitaez pertsona berak bete behar) 2018/1/01 eta 2020/12/1 artean; horien sarbidea, zehaztu gabe badago ere, oposizio-lehiaketa bidez izatea aurreikusten da.
Oraindik ez dakigu zein plaza aterako diren, Nafarroako Gobernua Ministerioarekin hitz egiten ari baita oraindik, plazen ezaugarriez eta plaza horiek betetzen dituzten pertsonez. Datozen hilabeteetan ezagutuko ditugu sistema honen bidez deituko diren plazak zein diren.

Joan den urtearen amaieran, Nafarroako Gobernuak argitara eman zuen egiteke zeuden LEPei buruzko informazioa, eta lan-talde bat osatu zen hautaketa-prozesuak sinplifikatzeko; LAB partaide da talde horretan, beste sindikatu batzuekin batera.

Oraindik informazio garrantzitsua falta da Kongresuan onartutakoa Nafarroan nola aplikatuko den jakiteko. Ikusiko dugu nola eragiten digun NOPLOIn.

NOPLOIk eskumena du Institutuan bakarrik dauden lanpostuetarako plazen deialdia egiteko, eta gerentziak erabakitzen du, bere kabuz, zein plaza aterako diren behin betiko LEPera. Gainerako Administrazioan ere badauden plazak ezin ditu deitu NOPLOIk. Eska diezaioke dagokionari deialdia egitea, Osasunbideari edo Funtzio Publikoari, osasun arloko lanpostuak diren edo ez kontuan hartuta, baina departamentu horiek erabakiko dute.

Argi dago enplegua finkatzeko modu desberdinak egongo direla.

Alde batetik, birjarpen-LEPak, urteko birjarpen-tasaren bidez eta ia segurtasun osoz oposizio bidez egingo direnak, osasun arlokoak izan ezik; horiek, beti bezala, oposizio-lehiaketa bidez izango baitira.

Bestalde, egonkortzeko LEPetan jasotako lanpostuak, aurreikuspenen arabera oposizio-lehiaketa bidez deituko direnak; horietan, azterketa gainditu ondoren, lortutako notari ezartzen diren merezimenduak gehituko zaizkio, gehienez ere azken notaren % 40. Gogoratu egonkortzeko LEPei buruzko guztia baieztatzeke dagoela.

Azkenik, jakinarazi nahi dizuegu LABen jarrera dela enplegu publiko duina sortzea. Horrek esan nahi du urtero ahalik eta lanpostu gehien atera behar direla LEPera, hau da, lanpostu estrukturalak sortzen badira, ahalik eta lasterren lanpostu huts bihurtu eta Lan Eskaintza Publikora osorik ateratzea.

21 plazei dagozkien LEPen deialdi guztiak estekatu ditugu hemen (2021eko egonkortzekoaren faltan, 2022ko ekainera arteko denbora baitago horretarako).
https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2021/293/7
https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2021/293/3
https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2021/293/8
https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2021/293/5 (NAOn B mailakoak zirela argitaratu zen, LABek abisua eman eta akats bat zela esan ziguten; konpontzen ari dira eta C maila direla zuzentzeko lanean)
https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2021/293/2

Oferta Pública de Empleo en el ISPLN

ISPLN 2022/03/01

LAB informa a toda la plantilla de los aspectos relevantes de la OPE del Instituto

La convocatoria de diferentes Ofertas Públicas de Empleo en la Administración está provocando confusión entre la plantilla del ISPLN, por lo que, desde LAB, vamos a intentar explicar cuál es la situación actual.

Para entender el momento actual, hay que retrotraerse hasta el año 2012, en plena crisis, cuando desde Madrid comenzaron a limitar la posibilidad de realizar OPEs imponiendo la tasa de reposición. Con esto no permiten sacar todas las plazas que cada año quedan vacantes por jubilaciones u otros motivos. El resultado fue la precarización del empleo público.

Posteriormente fueron saliendo sentencias, sobre todo desde Europa, en las que obligaba a Madrid a tomar medidas para reducir la temporalidad que sus propias decisiones habían ocasionado.

La primera consecuencia de este tirón de orejas de Europa fue que admitieron aumentar el número de plazas que se podían convocar cada año. Es decir, mejorar la “tasa de reposición”.

Como esto por sí solo no hace disminuir la elevadísima eventualidad que venimos padeciendo, desde Madrid han impulsado una nueva medida extraordinaria la “tasa de estabilización”, con la que, según ellos, van a estabilizar el empleo público y van a reducir la temporalidad al 8%.

El problema es la indefinición que está marcando todo el proceso. En principio, se anuncia una OPE masiva en la que se convocarán las plazas vacantes y estructurales (las plazas estructurales son plazas fuera de plantilla, hay que pasarlas a vacantes para que figuren en la plantilla orgánica) que cumplen el requisito de haber estado cubiertas por personal temporal de manera ininterrumpida (no necesariamente por la misma persona) entre el 1/1/2018 y el 1/12/2020, y cuyo acceso, aunque está sin definir, será previsiblemente mediante concurso-oposición. Todavía no se sabe qué plazas entrarán, ya que el Gobierno de Navarra aún está hablando con el Ministerio de las características de las plazas y de las personas que las ocupan. En los próximos meses conoceremos las plazas que serán convocadas por este sistema.

A finales del año pasado, el Gobierno de Navarra hizo pública información relativa a diferentes OPEs que estaban pendientes y se ha conformado un grupo de trabajo para la simplificación de procesos selectivos con la participación de organizaciones sindicales del que LAB forma parte.

Todavía falta información relevante sobre cómo se va a aplicar en Navarra lo que se ha aprobado en el Congreso. Veremos cómo nos afecta en el ISPLN.

El ISPLN es competente para convocar las plazas de puestos que únicamente existen en el Instituto, y es gerencia quien unilateralmente decide qué plazas salen definitivamente a OPE. Las plazas que también existen en el resto de la Administración, desde el ISPLN no se pueden convocar. Sí puede pedir que se convoquen a quien corresponda, bien Osasunbidea, bien Función Pública, según sean puestos sanitarios o no, pero serán esos Departamentos quienes decidan.

Lo que sí está claro es que va a haber diferentes modos de consolidación del empleo.

Por un lado, las OPEs de reposición, a través de la tasa de reposición anual y que con total seguridad serán por oposición, salvo las sanitarias que, como siempre, serán por concurso-oposición.

Por otro lado, aquellos puestos recogidos en las OPEs de estabilización, que se convocarán previsiblemente por concurso-oposición, en el que tras aprobar el examen, a la nota obtenida, se sumarán los méritos que se establezcan, que como máximo supondrán el 40% de la nota final. Recordad que todo lo relativo a las OPEs de estabilización está pendiente de confirmar.

Finalmente, os queremos trasmitir que la postura de LAB sigue siendo la de generar empleo público digno. Ello conlleva sacar anualmente todos los puestos posibles a OPE. Es decir, en el caso de que sean creadas plazas estructurales, convertirlas a vacantes lo antes posible y sacar la totalidad a Oferta Pública de Empleo.

Enlazamos aquí todas las convocatorias actuales de OPE propias de las 21 plazas (a falta de la de estabilización de 2021, para la que hay tiempo hasta junio de 2022).
https://bon.navarra.es/es/anuncio/-/texto/2021/293/7
https://bon.navarra.es/es/anuncio/-/texto/2021/293/3
https://bon.navarra.es/es/anuncio/-/texto/2021/293/8
https://bon.navarra.es/es/anuncio/-/texto/2021/293/5 (En el BON se publicó que eran de nivel B, desde LAB avisamos y nos dijeron que era un error, ya están en proceso de arreglarlo y corregir que son nivel C)
https://bon.navarra.es/es/anuncio/-/texto/2021/293/2