Hay 1204 invitados y ningún miembro en línea

ADM telelana

Telelana araudia onartzeko zain dago oraindik

Administrazioa 2022/02/17

2021eko ekainaren 25ean, Nafarroako Gobernuak Administrazioan telelana arautzeko Foru Dekretuaren zirriborroa aurkeztu zuen, eta sindikatuok ekarpenak egiteko eskatu zuen. Ordutik ez da ezer aurreratu, nahiz eta izapideak berehala egingo zirela iragarri zen.

Pandemia dela eta, duela bi urtetik bizi dugun salbuespenezko egoeraren ondorioz, telelanaren gaiari aurre egin zitzaion lehen aldiz, Administrazioak kolapsatu ez zezan eta zerbitzu publikoak ematen jarraitu ahal izateko. Testuinguru horretan, lan egiteko moduak inprobisatu eta egokitu beharra etorri zen. Horrek mahai gainean jarri zuen telelana arautzeko premia, baina araudi horrek ez du behar bezala aurrera egin, burutza gehienek ez baitute ulertzen telelana zer den.

Pandemia izan zen eragilea, baina balio izan zuen jabetzeko gaur egun lana antolatzeko beste modu bat ahalbidetzen duen teknologia bat dagoela, non ez den ezinbestekoa lantokian egotea. Telelana arautzeko beharra Covid-ak eragin zuen, baina ez da horretara mugatu behar. Telelana geratzeko iritsi da, eta gure eguneroko bizitzan txertatu behar den lan egiteko modu berri gisa ulertu behar da. Ez dakigu etorkizunak zer ustekabe berri ekarriko dizkigun, baina prestatuta egon behar dugu, bai salbuespenezko egoeretarako, bai eguneroko errutinarako. Horrek guztiak esan nahi du Administrazioak eta bertan lan egiten dugunok kontzeptu eta konpromiso berriak hartu beharko ditugula.

Hori ez da horrela ulertu gure burutzen makro-egituraren zati handi batean. Departamentu gehienek gogoz kontra onartu zuten telelana salbuespenezko egoera gisa, baina ez daude prest eguneroko lan egiteko modu gisa gera dadin. Administrazioaren egituraren zati handi batean mesfidantza sumatzen dugu, eta kutsatzeen kopuruak behera egin bezain laster, trabak jartzen ari dira telelana egiteko. Horrela ikusi dugu azken hilabeteotan, eta horrek azaltzen du zergatik ez den aurrera egin telelana arautzeko Foru Dekretuaren onarpenean. Oraindik uste oker batzuk daude: telelanarekin lan gutxiago egingo da, etxetik lan egiten duten funtzionarioek irudi txarra ematen dute, eta abar. Pertzepzio horiekin amaitu behar da. Argi dago telelanak aldaketa ekarriko duela, eta burutzek lana ikuskatzeko mekanismoak ezarri beharko dituztela, etxetik egiten dena antolatu, gainbegiratu, zereginak esleitu eta abar. Hori guztia ezin izango da egin langileen eta egituraren arduradunen arteko konfiantza lehenesten ez bada.

LABeko kideok telelana arautzen duen dekretu bat onartzearen alde gaude, lan egiteko modu hori bateragarria den lanpostuetan, betiere borondatezkoa bada, zerbitzua emango dela bermatzen bada eta itzultzeko aukera badago.

Lan egiteko modu hori gauzatzeko, ezinbestekoa da Administrazioaren inplikazioa, beharrezko baliabide teknologikoak eman behar baititu. Ildo horretan, gogora ekarri nahi dugu bere garaian ordenagailu asko erosi zirela, gaur egun erabili gabe daudenak. Era berean, telelana egiten duten pertsona guztien eskubideak bermatu behar dira, aurrez aurreko lana egiten dutenen baldintza berberetan.

Telelanak, gainera, alde batera utzi ezin ditugun hainbat onura dakartza, hala nola joan-etorrien murrizketa eta horrek berotegi-efektuko gasen murrizketan duen eragina, kasu batzuetan familia-kontziliazioa hobetzea, herritik Iruñera bizitzera joan behar izan gabe lan egiteko aukera ematen duten lurralde-egituraketaren abantailak, etab. Gai horiek guztiak, telelanaren erregulazioaren xede ez diren arren, abantaila batzuk ekartzen dituzte, eta ezin ditugu alde batera utzi gero eta interkonektatuago dagoen mundu honetan.

Ez dugu ahaztu nahi telelanak eragindako arrisku psikosozialei ere erreparatu behar zaiela. MOEk berak eskatzen du adi egotea gerta daitezkeen isolamendu sozialeko eta laneko praxi txarreko egoeren aurrean. Horregatik, oso garrantzitsua da lan-baldintzekin, atsedenaldiekin, ordutegiarekin, deskonexioarekin, lan-kargekin eta abarrekin zerikusia duen guztia arautzea.

LABek hausnarketa bat eskatzen dio Administrazioari, eta behingoz amaitu dezala mesfidantzekin. Ezin ditugu onartu departamentuek telelanari buruz egin dituzten txosten gehienak. Bertan, langile guztiak lanera itzultzea baino ez da eskatzen, inolako argudiorik eman gabe. Argi ikusten dugu ez dagoela telelana ezartzeko borondaterik, ezta prebentzio-neurri gisa ere.

Langileei entzuteko eskatzen dugu, akordio logiko, erraz eta koherenteak lortzeko. Ezin dugu onartu oraindik telelana arautu ez izana eta lanerako harreman arrunt gisa normalizatu ez izana. Nafarroako Gobernuak hilabete asko daramatza atzeratuta. Bada garaia XXI. mendean kokatzeko eta eskura ditugun teknologiak erabiltzeko, garaietara egokitu den administrazio eraginkorra izaten jarraitzeko.

El teletrabajo sigue a la espera de que se apruebe la normativa que lo regula

Administrazioa 2022/02/17

El 25 de junio de 2021 el Gobierno de Navarra presentó el borrador del Decreto Foral para regular el teletrabajo en la Administración y pidió que las organizaciones sindicales hiciéramos aportaciones. Desde entonces no se ha avanzado nada pese a que se anunció que su tramitación iba a ser inminente.

La situación excepcional que vivimos desde hace dos años debido a la llegada de la pandemia hizo que por primera vez se afrontara el tema del teletrabajo para que la Administración no colapsara y se pudieran seguir prestando los servicios públicos. En ese contexto, hubo que improvisar y adecuar los modos de trabajo. Esto puso sobre la mesa la necesidad de establecer una normativa para regular el teletrabajo, una normativa que no ha avanzado como debiera debido a las resistencias y desconfianzas de buena parte de las jefaturas que no entienden qué es el teletrabajo.

La pandemia fue el detonante, pero sirvió para darnos cuenta de que hoy en día existe una tecnología que permite una nueva forma de organización del trabajo en la que no es imprescindible la presencia física en el lugar de trabajo. La necesidad de regular el teletrabajo vino provocada por la Covid pero no hay que reducirla a eso. El teletrabajo ha llegado para quedarse y hay que entenderlo como una nueva forma de trabajar que hay que incorporar a nuestra vida diaria. No sabemos qué nuevas sorpresas nos deparará el futuro pero hay que estar preparadas, tanto para situaciones excepcionales que puedan venir, como para la rutina diaria. Todo esto va a implicar que tanto la Administración como las personas que trabajamos en ella adoptemos nuevos conceptos y compromisos.

Esto no ha sido entendido así por buena parte de la macro estructura de jefaturas que tenemos. La mayor parte de los Departamentos aceptó a regañadientes el teletrabajo como una situación excepcional pero no están dispuestos a permitir que se quede como forma de trabajo cotidiana. Percibimos desconfianza en buena parte de la estructura administrativa y, en cuanto las cifras de contagios bajan, ya están poniendo pegas a poder teletrabajar. Así lo hemos visto en estos últimos meses y esto explica por qué no se ha avanzado en la aprobación del Decreto Foral para regular el teletrabajo. Todavía persiste la idea de que se trabajará menos con el teletrabajo, de que se da mala imagen del funcionariado trabajando desde casa, etc. Hay que acabar con estas percepciones. Es evidente que el teletrabajo va a suponer un cambio y que las jefaturas tendrán que establecer mecanismos de supervisión del trabajo que se hace desde casa y supervisar, asignar tareas, organizar, etc… Todo esto no se podrá hacer si no se prioriza la confianza mutua entre las personas trabajadoras y los responsables de la estructura administrativa.

Desde LAB abogamos por la aprobación de un Decreto que regule el teletrabajo en aquellos puestos donde sea compatible esta forma de trabajo y siempre que sea voluntario, se garantice la prestación del servicio y con posibilidad de reversión.

Para llevar a cabo esta forma de trabajo es necesaria la implicación de la Administración que debe aportar los medios tecnológicos necesarios. En este sentido, recordamos que en su día se compraron un montón de ordenadores que hoy están sin ser utilizados. Asimismo debe garantizarse los derechos de todas las personas que teletrabajen en igualdad de condiciones que quienes hagan trabajo presencial.

El teletrabajo además aporta una serie de beneficios que no podemos obviar como la reducción de los desplazamientos y el consiguiente impacto en la reducción de gases de efecto invernadero, en algunos casos la mejora de la conciliación familiar, las ventajas en la vertebración territorial al permitir trabajar desde el pueblo sin tener que irse a vivir a Pamplona, etc. Todas estas son cuestiones que, aunque no son el objeto de la regulación del teletrabajo, sí aportan ventajas que no podemos dejar de lado en este mundo cada vez más interconectado.

No queremos olvidar que también hay que prestar atención a los riesgos psicosociales derivados del teletrabajo. La propia OMS pide estar vigilantes ante situaciones de aislamiento social y malas praxis laborales que pueden darse. Por ello es muy importante regular todo lo relacionado con las condiciones de trabajo, los descansos, el horario, la desconexión, las cargas de trabajo, etc.

Desde LAB pedimos una reflexión a la Administración y que se acabe de una vez con las desconfianzas. No podemos admitir la mayoría de los informes que han ido haciendo los distintos Departamentos sobre el teletrabajo donde lo único que se pide es la reincorporación de todo el personal al trabajo presencial sin dar ningún argumento. Percibimos claramente que no hay voluntad de instaurar el teletrabajo, ni siquiera como medida preventiva.

Pedimos que se escuche a la plantilla, que lleguemos a acuerdos lógicos, sencillos y coherentes. No podemos aceptar que todavía no se haya regulado el teletrabajo y que no se haya normalizado como una forma de relación laboral normal. El Gobierno de Navarra lleva muchos meses de retraso. Ya es hora de situarnos en el siglo XXI y utilizar las tecnologías a nuestro alcance para seguir teniendo una administración eficaz a la altura de los tiempos.

afiliatu

   

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB