Hay 1300 invitados y ningún miembro en línea

ADM cristal roto

Podemosek eta PSNk Altsasuko Otadia aterpetxea itxi dute

Administrazioa 2022/01/12

Ostiral honetan, urtarrilak 14, Altsasuko Otadia aterpetxean aspalditik lanean ari ziren sei pertsona kalera joanen dira beren kontratuak eten ondoren. Inork ez du horren gaineko arrazoizko azalpenik eman. Podemosek eta PSNk noizbait ere azaldu beharko lukete nondik datorkien zentro publiko hori ixteko gogo bizia.

Egunen batean jakinen dugu zein diren Podemosek eta PSNk Altsasuko Otadia aterpetxe publikoa behin betiko ixteko izan dituzten arrazoiak. Ez diete jaramonik egin ez langileei, ez ordezkari sindikalei, ez Altsasuko herriari, zeina aterpetxea mantentzearen alde eta, are gehiago, haren jarduera hedatzearen alde agertu baita argi eta garbi. Itxura guztien arabera, zerbitzu publikoak pribatizatzeko interesak eta Gazteriaren Institutuaren barruko azpijokoak izan dira erabaki hau eragin duten faktoreak. Horren ondorioz, Nafarroan ez da langile publikoek kudeatutako aterpetxe publiko bakar bat ere gelditzen.

Argi dagoen gauza bakarra da hainbat urtez aterpetxean lan egin izan duten sei pertsona kalera joanen direla inolako kalte-ordainik kobratu gabe. Etorkizunari begira, ez dakigu zer gertatuko den zentroarekin, azalpenak eskatu baditugu ere. Gazteriaren Institutuko kudeatzaileak, Carlos Amatriainek, esan du ixteko erabakia “zuzendaritza honetan egindako gogoeta estrategikoaren ondorioa dela”. Esaldi horrek ez du deus ere argitzen, eta konfirmatzen digu gogoak ematen dien guztia egiten dutela.

Podemos y PSN se cargan el albergue Otadia de Altsasu

Administrazioa 2022/01/12

El próximo viernes, 14 de enero, las seis personas que trabajan desde hace años en el albergue Otadia de Altsasu serán echadas a la calle al ser rescindidos sus contratos sin que nadie haya dado ninguna explicación convincente del motivo. Solo Podemos y PSN saben por qué esta fijación por acabar con este centro público.

Algún día conoceremos los motivos que han llevado a Podemos y PSN a cerrar definitivamente el albergue Otadia de Altsasu, al menos como centro público. No han escuchado ni a la plantilla, ni a la representación sindical, ni siquiera al pueblo de Altsasu que se ha posicionado masivamente en favor de mantener el centro e incluso por incrementar su actividad. Todo apunta a intereses por privatizar servicios públicos y por tejemanejes dentro del Instituto de Juventud. De hecho ya no queda ni un solo albergue público gestionado por personal público en Navarra.

Lo único cierto es que las seis personas que trabajaban allí desde hace años van a la calle sin ningún tipo de indemnización. Sobre el futuro del centro, no se sabe nada, pese a que hemos reclamado aclaraciones. El gerente del Instituto de Juventud, Carlos Amatriain, se limita a decir que esta decisión es “fruto de la reflexión estratégica que se ha llevado a cabo en esta Dirección”, que es lo mismo que no decir nada y le sirve para hacer lo que le dé la gana.

afiliatu

 

afiliatu

 

 

 LOGO CORREO WEB